T esamoldeak

Esamoldeak -T-

GAZTELANIAZ

EUSKARAZ

TAJADA, sacar: fandangoa atera.
atarramendua atera./ ganorazko zerbait
atera. (↔) oihal garbirik ez atera.
TAL…, en: “Horren herritan eta horren
etxetan� (En tal pueblo y en tal casa).
TAL, no hay: ez dago halakorik.
TALONES, pisando los: orpoz orpo./
orpotik jarraitu.
TAN …, qué…: ederra mutila./ bai mutil
ederra./ hori (hau, hura, haiek…) mutil
ederra!/ a ze(r) mutil puxka!
TANGENTE, salirse por la: zeharretik
irten.
TANTAS (de la noche), las: ordu txikiak./
gaueko orduak.
TANTO, a: hainbestean, adib.: “Zegan
zeuden galdetu nion eta hainbestean
zeudela�.
TANTO, mientras: anartean./
anarteraino(an)./ arte horretan./
bi(zki)tartean./ han artean./
entrebitartean.
TANTO, no ser para: horrenbeste ez izan.
TANTO, otro: horrenbeste./ beste
hainbeste.
TANTO, por lo: beraz./ hortaz.
TAPIA, más sordo que una: gor eta lar
egon, gelditu.
TAPUJOS, sin: zabal-zabal aitortu./ argi
eta garbi esan./ ahoan legarrik gabe
(esan)./ aho betean esan.
TARDAR, a más: beranduen dela.
TARDAR, a no mucho: luzaro gabe.
TARDE, al caer la: arrats apalean.
TARISCO, pegar un: hozka egin./ haginka
egin./ kosk(a) egin.
TARTAJA, ser un: totela izan./ debekua
izan hizketan.
TEJADO, tirar piedras contra su propio: akuiluaren kontra ostiko egin./ nor bere
buruaren kaltetan ari izan.
TEMBLANDO, estar: ikara ibili./ ikaran, (beldur-) ikaraz, ikaretan./ dardarka.
TEMPLO, como un: itsaso beteko…, adib.:
“Itsaso beteko egia� (Una verdad como
un templo).
TEMPORADA, para una buena: puska
baterako (izan…).
TEMPRANO, por la mañana: goizean
goiz.
TENDIDO, a galope: lauringoan./
arrapaladan./ ezproina betean.
TENDIDO, llorar a moco: negar batean./
zurrupitan negarrez.
TENOR de, a: -ren arabera.
TENSION, estar en: atezuan egon.
TERRENO a, ganarle: norbaiti edo zerbaiti
atzera(a)razi./ esti eragin./ eurt eragin.
TERRON: 1 .- de azúcar: azukre koxkor.
2.- de tierra: zotal. 3.- izotz koxkor
(cubito)./ kozkor (tumor).
TETUDA: golko joriko emazteki./ titi
harro.
TIA, cuéntaselo a tu: sar iezaiok hori zoro
bati./ han izanik, hona naiz.
TIA, hacer algo su: izebak egin, adib.:
“Izebak egin dezala komikia�.
TIEMPO, a: tenorez, garaiz.
TIEMPO, al: urak egingo du bide.
TIEMPO, al cabo del: egunak, urteak joan,
egunak, urteak etorri./ denboraren
denboraz.
TIEMPO, al propio: aldi berean./ bide
batez.
TIEMPO, con el paso del: egunak joan,
egunak etorri (urteak joan…).
TIEMPO de…: aldia, unea, adib.:
atsedenaldia (descanso), isilune
(momento de silencio).
TIEMPO, en el mismo: batera./ denbora
berean./ bat-batera./ bide batez./
bidenabar.
TIEMPO, en otro: behiala./ beste orduz.
TIEMPO, hace: aspaldi(an).
TIEMPO, hace poco: arestian.
TIEMPO, largo: luzaro(an)
TIEMPO, retirarse a: burutan atera, adib.:
“lndurainek burutan ateratzen jakin
zuen�./ “Burutan atera, garaile atera�
(Una retirada a tiempo es una victoria).
TIEMPO, según transcurre el: egunak joan,
egunak etorri.
TIENE, ni qué decir: zertan esan ere ez./
zertan esanik ez (dago)./ zeresanik ez./
esan gabe doa./ esan beharrik ez (dago).
TIENTAS, andar a: haztamuka ibili./ oineoine
ibili (ume txikiak bezala ibili).
TIERRA, la sal de la: lurreko gatza/
lurreko bizigarria.
TIMIDEZ, vencer la: aurpegia hautsi.
TINTA, saber de buena: bide onetik jakin.
TINTA, sudar: gorriak ikusi./ lanak izan./
beltzak ikusi.
TIÑA, ser más malo que la: Infernuko
Patxi Txarren, txerren baino txarrago./
ogi gogorra bezain ona izan./ zorri
piztua baino gaiztoagoa izan./ basakatua
baino gaiztoagoa izan.
TIRADO, dejar: bertan behera utzi, laga./
bertan, bertan laga.
TIRADO, estar: 1: oso erraza izan. 2: lur
jota egon (gutxi balio). 3.- bertan behera
lagatuta, utzita egon (abandonaturik).
TIRANDO, ir: hil arte(an) bizi./ (hemen),
egonean./ Zer moduz? Apaizak hobeto!/
hainbestean.
TIRARSE a: jotzera egin (animaliek eraso
egiten digutenean).
TIRO, de un: bide bata.
TIRON, de un: irri-arra batean.
TIRON, hacer de un: erabatean egin.
TIROS, a: tiroka.
TIRRIA, tener: begitan hartu./ tipoa izan,
adib.: “Elkarri tipoa diote�.
TITANES, una tarea de: hatzak bete lan.
TITUBEANDO, responder: kilimatraka
erantzun.
TOCAN, bailar al son que: (inoren)
soinuan dantza egin./ haizea nora,
zapiak hara./ eguzkia nora, zapiak hara./
nola soinu, hala dantza.
TOCANTE a, en lo: -ri dagokiolarik./ -ri
dagokionean../-ri dagokionez, adib.:
“Pilotalekuari dagokionez, ideia pare
bat badauzkat�.
TODAS, ahí me las den: hor konpon.
TODO, absolutamente: den-dena./ guzti-guztia.,
adib.: “Hori guzti-guztia�
(Absolutamente todo eso).
TODO, ante: lehenengo eta behin./ oroz
gain./ lehenago-lehenago./ batez ere./
bereziki./ guztiz gain.
TODO, a pesar de: hala (eta guztiz) ere./
dena dela./ dena den.
TODO, así y: hala (eta guztiz) ere./ halan
da be./ dena den./ dena dela.
TODO, con: hala (eta guztiz) ere./ halan da
be./ dena den./ dena dela./ guztiarekin
ere./ guztiaz ere.
TODO, decir, pasar de: bereak eta bi, bost
entzun, hartu, esan./ bereak eta asto
beltzarenak entzun, esan, hartu, jasan./
handiak. egundokoak entzun, esan,
hartu./ era batekoak eta bestekoak hartu
(recibir por todas partes).
TODO, por encima de: oroz gain.
TODO, sobre: batez ere./ bereziki./ batik
bat./ guztiz gain./ lehenengo eta behin.
TODO, tener respuestas para: aterik adina
maratila (eta bat gehiago) eduki, adib.:
“McGiverrrek aterik adina maratila
badauka�.
TODO, y: eta guzti, adib.: “Korbata eta
guzti jantzita joan zen hara� (con
corbata y todo).
TODOS (los días…): egunero./ egunoro./
egunean-egunean.
TOMAN, donde las dan las: odolkiak
ordainetan.
TOMAR por: -tzat jo, hartu, adib.:
“Tontotzat hartu nauzu, ala?“.
TOMAS, si no hay más contigo: “Ogi
gogorrari hagin zorrotz�.
TOMAS, una y no más, Santo: behin eta
aski.
TONTERIAS, andar con: berriketan ibili,
adib.: “Berriketa gutxi nirekin, gero!�./ “Hor dabiltza berriketan� (Ahí andan
haciendo el tonto)./ jolasean ibili./
txantxetan ibili.
TONTO, no tener un pelo de: tonto
ukiturik ez izan adib.: “Ez du, ez, tonto
ukiturik horrek�.
TOPES, hasta los: gainezka egon./ lepo
egon, adib.: “Trena leporaino beteta
zetorren�.
TOPES, llenarse hasta los: leporaino bete./
mukurru bete.
TORCER, dar el brazo a: amore egin,
eman.
TORCER, (no) dar el brazo a: (neure,
zeure…) horretatik (ez) atera./ amore ez
eman./ bere elebidetik ez atera.
TORCIDO, salir: oker atera./ porrot egin./
molokot egin./ ustel atera, adib.: “Ustel
atera zaizkie asma polit haiek�./ kukuak
oker, makur jo./ nahi ez bezala atera.
TORDO, echar un: erregeari karta idatzi./
barruak libratu./ obramenduak egin.
TORNILLO, faltar un: adar bat falta./
buruan, ganbaran artale baten faltan
ibili./ burutik (elbarria) egon., tanto bat
falta.
TORTA, no ver ni: sator herrikoa izan.
TORTA, no saber ni: tutik ere ez jakin.
TORTAS, a falta de pan, buenas son: “Ogi
gogorrari hagin zorrotz�.
TORTILLA, la vuelta a la: fandangoaren
buelta.
TORTUGA, a paso de: oñe-oñe ibili
(haurrak bezala).
TOS, más viejo que la: Moisesen
denborakoa.
TOSTADA, jamarse la: babak eltzetik
atera (bi adiera dauka, bestea hauxe da:
sacar las castañas del fuego)
TOTAL, en: guztira./ orobat./ batera jota.
TRABAJO, tener mucho: galtzak bete lan
ibili./ begiak bete lan./ egin ahala lan.
TRABALENGUAS: aho korapilo.
TRAGALDABAS: oilojale./ sabeldarraio,
adib.: “Sabeldarraio arrapoia!�./
tripazain./ tripazaku./ tripontzi.
TRAGASANTOS: argizari jale./ elizara
bide handiko/ ponte-igela
(pontea=bataio harria).
TRAGO, beber de un: hots batean edan.
TRAGO, echar un: eztarria busti.
TRAGOS, a: zinga-zinga./ zanga-zanga.
TRAIGO, de dónde vienes? Manzanas: Maritxu, nora zoaz? Apaizak hobeto!
TRANCE, a todo: etsi-etsian.
TRANCE de, en: -t(z)eko zorian.
TRANQUILO, estar: lasai egon./ bare
egon (itsasoa-edo)./ nare egon.
TRAPO, a todo: belak batean./ ziztu
bizian.
TRASQUILADO, ir por lana y salir: sari
bila joan eta neke berriak aurkitu
TRAVES, a: zeharka./ zeharre(ta)ra.
TRAVES de, a: -n/-tik zehar./ -n barrena,
adib.: “Kalean barrena�
TRECE, estar, seguir en sus: bere bonetan,
horretan, hartan iraun, adib.: “Esanak
esanda, Teresak bere hartan zirauen“./
bere bostean, adib.: “Herio hortzetan
ikusten bazuen ere, beti berebostean
zegoen�.
TREGUA, sin: etengabe./ taigabe./ jo ta
ke./ jo ta su./ jo ta fuego.
TRES, a la una, a las dos y a las: bat, bi,
hiru!
TRES, cada dos por: hitzetik hortzera./
hitzetik hitzera./ beti eta beti./ hitzetik
hitzean./ txitean-pitean./ txiteanpotean./
jai eta aste./ hiru(ta)tik bitan./
puntuan behin.
TRES, dos o: bizpahiru (hiruzpalau,
lauzpabost, bospasei…).
TRESBOLILLO, al: hiruzuloka./
hiruzulotara erein.
TRIPAS, comerse las: birikak, erraiak,
tripak jan.
TRIPAS, sonar las: hesteek gur-gur egin./
kurrinka egin (txerriek bezala).
TRIZAS, hacer: berrehun zati egin./ boladu
bat bezala hautsi.
TROLA, menuda: a ze(r) alea (sartu nahi didazun)!
TRONCO, dormido como un: lo betebetean
egon./ lozorroan egon./ lo seko
egin.
TROPEZON, pegarse un: behaztopa,
estropezu egin.
TROYA, arder: istilu gorriak izan./
kristo(re)nak jazo./ “Han ziren
hangoak!� (Allí ardió Troya).
TRUCHO, querer mucho; como la trucha
al:
begi-hezurra bezain maite izan./
maite-maite izan (amar tiernamente).
TU, de: hika, noka.
TUMBOS, dar: bilin-bala(u)n(ka) ibili./
albo-alboka joan.
TURCO, cabeza de: koplaburua.
TURNOS, por: txandan./ txandaka.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->