Wii

wiiWii izeneko bideo-kontsola honek jokalarien eta bideojokoen artean zegoen horma apurtzea lortu du. Baina zer esan nahi du izenak? Wii we-ren (gu ingelesez) antzekoa da eta honekin kontsola honek mundu osoarentzat balio duela adierazi nahi da. Gainera, erraza da izenaz gogoratzea inongo laburdurarik egiteko beharrik gabe. Bere izena osatzen duten bi i horiek (ii) taldea irudikatzen dute.

Wiik ez du inongo antzik Nintendok orain arte aurkeztutako gainontzeko bideo-kontsolekin. Honen osagairik garrantzitsuena Wii Remote izeneko mandoa da eta ezaugarririk bitxiena esku bakar batez eutsi ahal izatearena da, telebistako urrutiko kontrol bat bailitzan. Gainera, haririk gabeko kontrol honek mugimenduak antzematen dituen sistema bat du. Honez gain, jokalariak hiru dimentsiotan bizi dezake jokoa, ezbairik gabe, zirrara berezia sorrarazten duena.

Nintendoko zuzendariak hauxe adierazi zuen aurkezpen egunean:

Wiik guztiz aldatuko du gaur egungo bideo-kontsolen mundua eta betiko jokalariak txundituta uzteaz gain, jokalari berriak ere erakarriko ditu.

Bideo-kontsolen esparrutik kanpo ere onespen handia izan du. Izan ere, Time aldizkari amerikar ospetsuak 2006ko produkturik aurrerakoienetariko bat izendatu baitu.

Amaitzeko, bideo-kontsola berri honi buruzko bitxikeria batzuk aipatuko dizkizuet:

  • Espainian, 2006ko abenduaren 9an izan zen aurkezpen eguna, baina abenduaren 5erako zenbait merkataritza-gunetan jada aurki zitekeen. Honen ondorioz, oso mugatua izan zen aurkezpen egunean saltzeko zegoen kontsola kopurua.
  • Esan beharra dago, astero Nintendok 250.000 kontsola fabrikatzen dituela. Kopuru hau motz gelditu da eta ez da merkatuen eskaerak asetzeko gai .
  • Nintendok Wiiren uhala aldatzeko eskaera jaso du. Dirudienez, hainbat jokalari gehiegi berotzen da eta, demaseko mugimendua dela eta, kontrolaren uhala hausten zaie. Aurrerantzean, enpresa honek 3 milioi uhal aldatu beharko ditu.

3 Responses to Wii

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.