Zaborrak espazioan, usteak erdi ustel!

bee-hive-5_h11-1Izan al duzue inoiz espazioko zaborraren berri? Ez dakit jakingo duzuen, baina satelite, espazio-ontzi eta honelakoetatik askatutako objektuak biraka dabiltza espazioan sortuak izan ziren zereginetarako funtzionatzen ez dutelako, ezin direlako konpondu edo besterik gabe askatu egin direlako. Zer egiten da zabor espazial horrekin? Bada, ez da ezer egiten eta orbitan gelditzen da.

Ba al dakizu dagoeneko 8.000 objektu daudela orbitan espazioan? Urtetik urtera, gainera, kopuru hori 175ean handitzen doa. Aipatutako zaborra neurri askotakoa izan daiteke: zentimetro bateko piezetatik hasi eta hamar zentimetrokoetara iritsi arte. Jakina, zein baino zein arriskutsuagoa eta badirudi ez garela horretaz ohartzen. Jakin beharko genuke espazioan gelditutako zabor hori erabat arriskutsua dela beste satelite aktiboentzat. Adibide bat ipintzearren, espazioan orbitan dabilen Meteosat sateliteak zabor horietako batekin talka eginez gero, automatikoki hondaturik geldituko litzateke.

upperstage_explosionEta zergatik ezin da zabor hori hemengoa bezala suntsitu? Zoritxarrez, gizakiak gaitasun askoz ere handiagoa du zaborra sortzeko deuseztatzeko baino. Ondorioz, besterik egin ezean, zabor espaziala orbitan gelditzen da denbora luzez, lurreko atmosferarekin kontaktuan sartu eta, balaztatu ondoren, lurrera erori arte. Lurra jo orduko, zaborra hauts bihurtzen da.

Gizakia 1957tik darama kontaktuan espazioarekin, eta, harrezkero, gauzak izugarri aldatu dira. Astronautek, esate baterako, objektu asko galdu dituzte azkenaldi honetan: orraziak, hortzak garbitzekoa, eskularruak, golfeko pilotak, kamarak… Harrigarria, ezta? Objektu hauetako batzuk lurrera iritsi eta hauts bihurtu dira…

, ,

8 Responses to Zaborrak espazioan, usteak erdi ustel!

  1. aotegi 2008(e)ko azaroak 1 at 8:25 pm #

    Oso gai interesgarria, Karen. Ez gara ohartzen produzitzen ari garen zabor kantitate guztiaz, egun batean desgraziaren bat gertatu arte.

    Segi horrela karen!! =D>

  2. eagirresarobe 2008(e)ko azaroak 1 at 10:47 pm #

    Harrigarria da gizakiak zaborra sortzeko duen gaitasuna.Burua erabiltzeko ere hainbesteko erraztasuna balu…Beno, gatozen harira.Auskalo astronautek zer egiten duten golf pilotekin espazioan zehar eta jakin ezazu zertarako orrazten diren espaziontzian sartu eta ematen dituzten bira pilarekin ilea dutxatik irtenda bezain nahasi geratzen bazaie.Hala ere, ez dut uste arazoaren gakoa tresna txiki horietan dagoenik, baizik eta gizakiak jaurtitzen dituen tramankulu erraldoi horietan. Egia esan, nahiago dut Marte zapalduko duen lehen gizon edo emakumearen izena ez jakin, hautsez estalita hil baino.
    Zorionak Karentxi!!!Asko gustatu zait gaiari eman diozun ikuspuntua!

  3. jintsausti 2008(e)ko azaroak 2 at 9:26 pm #

    Zaborra… Lurrean nahikoa arriskutsua ederki gaude espazioan ere horrelako gauzak gertatzen badira. Lehengo urtean Jokinek esplikatutako adibidea daukat gogoan: torluju txiki bat atmosferan utziz gero eta grabitatearen ondorioz lurrera erortzean sekulako kalteak eragin ditzake. Kontuan hartu hori torloju txiki batekin gertatzen dela, ez dut pentsatu nahi tamaina handiagoko gauzak erortzean zer pasatuko litzatekeen.

    Gustatu zait gaia. Segi horrela kalbeledo!!!! jajajaja

  4. amujika 2008(e)ko azaroak 3 at 10:34 pm #

    Egia esan, zeharo harrituta geratu naiz. Nork esango zukeen duela zenbait urte halakorik? eta nork pentsatuko zukeen gizakia hori ere deskubritzera helduko zela?

    Aurrerapen mordo bat dauzkagun arren, akatsak ikaragarri ditugu. Izugarria, txundigarria…mila adjektibo jar diezazkiokegu teknologiaren garapenari, baina gure betiko axolagabekeriek hor jarraitzen dute oraindik ere.
    Badakit munduaren bukaeraren gaia ez duzula bereziki gustuko, Karen, baina egunen batean gure utzikeria ordaindu beharko dugu. Oso ondo Karen!

  5. arotegi 2008(e)ko azaroak 4 at 9:42 am #

    Oso gai interesgarria Karen. Arrazoi handia daukazu eta nire ustez bertan geratzen den zabor guztia deuseztatu egin beharko litzateke, lurrean egiten den bezala.

    Segi horrela. Zorionak!

  6. irodriguez 2008(e)ko azaroak 4 at 10:05 am #

    Kaixo Karen!
    Tamalgarria hau ere, gure ingurunean zoritxarrak besterik ez direla gertatzen dirudi…
    Ez dakit, ba, zaborrontziak bidali biharko ditugu hemendik gutxira espaziora…
    Zorionak neska, segi horrela!

  7. Maite 2008(e)ko azaroak 5 at 10:15 am #

    Txalo bero bat Karen! =D>
    Ez nuen gai honekiko hausnarketa sakonik burutu zure artikulua irakurri arte eta badu zer esanik, ez pentsa!
    Itsasok dioen bezala zaborrontziak bidali beharko ditugu espaziora jajaja.
    Egunen batean tartetxorik badugu biologian gaia aztertzea eskatuko al diogu Marijori? Tira, interesgarria litzateke ezta?
    Ikusi duzun bezala horrenbeste lanen tartetik minutu batzuk atera ditut irakurtzeko eta oso gustura geratu naiz zure aportazioarekin, segi horrela!

    Muxu bat!

  8. xzabala 2008(e)ko azaroak 6 at 10:56 pm #

    Munduko boteretsuena zein den erabakitzeko modu bat sateliteak eta beste zenbait tramankulu espaziora botatzea izan da 1950 ingurutik baina inor ez da arduratu bertan pilatzen ari garen burdin pila horrekin zer egin gero.
    Oso interesgarria.Zorionak!!

Utzi erantzuna

-->