Zer dira hautaprobak?

Hautaprobak
unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira,
eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitateko
fakultate, unibertsitatean hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.

UBI/IEEko
ikasleek lehen zikloko ikasketak egin ditzakete (diplomatua, arkitekto
teknikoa, ingeniari teknikoa), baina lehentasunezko merezimendutzat
hartuko da hautaprobak gainditua izatea.

Unibertsitate
bakoitzean probak koordinatzeko batzorde bat eratuko da, probak antolatu
eta gauzatu, behar bezala burutzeko beharrezko neurriak hartu, gaien
erabiltze-kodea burutze-egunen arabera prestatu eta probok antolatzerakoan
gerta daitezkeen gorabehera guztiak ebatz ditzan.

Urriaren
22ko 1640/1999 Errege Dekretuak eta ekainaren 2ko 990/2000 Errege
Dekretuak unibertsitatera sartzeko probak antolatzeko jarraibideak
zehazten dituzte.

 

Probak

Ikasleek batxilergoko
2. urtean egindako irakasgaiei buruzko bi ariketa.

Probako lehenengo
zatia
: lau ariketa ditu; bakoitzean ikasleek bi aukera izango
dituzte hautatzeko, eta horietatik bat aukeratu beharko dute.

  1. Historiako edo Filosofia II-ko testu baten
    analisia
    eta horri buruzko galderak erantzutea, edota galdetegi
    bat erantzutea; ikasleak aukeratu beharko du.

  2. Atzerriko hizkuntzako testu baten analisia.
    Ikasleak emandako testu bati buruzko komentarioa egin behar du
    eta testuari buruzko galderak erantzun behar ditu (galderak atzerriko
    hizkuntzan idatzita egongo dira eta erantzunak ere hizkuntza horretan
    egin behar dira). Ariketa hau egiteko ezin izango da hiztegirik
    erabili, ez eta ezelako ikasmaterialik ere.

  3. Gaztelaniazko testu baten analisia. Testuari
    buruzko iruzkin kritikoa eskatuko da, eta testuari buruzko galderak
    erantzutea.

  4. Euskarazko testu baten analisia.

Ariketa bakoitza egiteko
ikasleak ordu eta erdi izango du.

Probako bigarren zatia:
Hiru ariketa egin behar dira. Ariketa bakoitzerako ikasleak aukera
bi izango ditu eta bietariko bat aukeratu behar du. Modalitateko hiru
irakasgairi buruzkoa izango da. Horietako bi sarrera-aukerari dagozkion
arlokoak izango dira; hirugarrena ikasleak berak aukeratuko du modalitateko
irakasgai guztien artetik.

Aukera bakoitzari dagozkion
irakasgaiak:

Zientzia
– Teknologia: ———————->
Matematika
eta Fisika
Osasun
Zientziak: ———————>
Biologia
eta Kimika
Giza
Zientziak: ————————->
Latina
eta Artearen Historia
Gizarte
Zientziak: ———————>
Gizarte-Zientziei
Aplikatutako
Matematika eta Geografia
Artea:
———————————>
Arte-Irudigintza
eta Artearen Historia

Iraupena:
gehienez ordu t’erdi gai bakoitzeko. Irudigintza eta adierazpen plastikoarekin
lotutako ariketaren bat egiteko Batzordearen ustez hori baino denbora
luzeagoa behar bada, Batzordeak denbora luzatzea erabaki dezake.

Aukera
batera baino gehiagotara sartu gura duten ikasleek aukera horiei dagozkien
gaien probak egin behar dituzte. Horrelakoetan, aukerei dagozkien
lau irakasgaiei buruzko lau azterketak baino ez dituzte egin behar.

 

Kalifikazioa

Lehenengo zatia:
lau ariketen batez besteko aritmetikoa.

Bigarren zatia:
Sarrera-aukeraren arloko irakasgai bakoitzerako lortutako kalifikazioaren
%40 eta aukera askeko irakasgaietan lortutakoaren %20.

Sarrera-aukera
biko probak egin behar direnean, lehenengo zatiaren kalifikazioa lehenengo
ariketarako zehaztutakoari jarraituz zehaztuko da. Bigarrenerako bi
kalifikazio egongo dira, sarrera-aukera bakoitzerako bat, eta honakoaren
arabera zehaztuko dira: sarrera-aukera bati lotutako irakasgai bakoitzaren
%40 eta beste sarrera-probari lotutako irakasgaietan lortutako kalifikazio
handienaren %20.

Kalifikazio orokorra:
bi ariketetako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa. Kalifikazio
orokorrean 4 puntu lortu ez duten ikasleak ezin izango dira inolaz
ere gai izango.

Behin betiko kalifikazioa:
Kalifikazio orokorraren %40 gehi Batxilergoko espedienteko notaren
%60. Unibertsitatera sartzeko proba gainditzeko, sarrera-aukeran gutxienez
bost bat izan beharko da behin betiko notan.

Sarrera-aukera
bi aukeratu dituen ikasleak behin betiko nota bi izango ditu, sarrera-aukera
bakoitzerako bat.

Ariketak
egun hauetan egingo dira:

EGUNA ORDUTEGIA IRAKASGAIAK
Ohiko deialdia:
ekainak 8
Ezohiko deialdia: uztailak 6 
  Arratsaldez Gaztelania eta
Gaztelaniazko Literatura. Historia edo Filosofia.
Ohiko deialdia:
ekainak 9
Ezohiko deialdia: uztailak 7
  Goiz
eta 
  arratsaldez  
Derrigorrezko
eta hautazko irakasgaiak     
Ohiko deialdia:
ekainak 10
Ezohiko deialdia: uztailak 8
  Goizez Euskara. Atzerriko
Hizkuntza

 

Musika edo dantzako
ikasleak

Musika
eta dantzako ikasketetako maila ertaineko hirugarren zikloa bukatu
duten ikasleek batxilergoko titulua eskuratuko dute, baldin eta batxilergoko
gai amankomunak gainditzen badituzte. Unibertsitatean ikasketak egiteko
hautaprobak gainditu beharko dituzte, inskripzioa egiterakoan aukeratuko
dituzten sarbide baten edo bien arabera. Probako lehenengo zati osoa
egin beharko dute; baina, bigarrenean, aukeratutako sarbideari edo
sarbideei lotuta dauden gaien azterketak baino ez dituzte egingo.

Hautaprobetako
azterketako bigarren zatiaren kalifikazioa hauxe izango da: aukeratutako
sarbideari lotuta dauden gaietan izandako kalifikazioen batez bestekoa.

 

Kalifikazioa berrikustea

  1. Ikasleak epaimahaiko presidenteari ariketak berriro
    zuzentzeko eskaera egin diezaioke, baldin eta ikaslearen ustez
    ez badira behar bezala ezarri zuzenketa egiteko irizpideak.

    Horretarako, hiru eguneko epea izango du, emaitzak
    argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita.

    Bigarren zuzenketa ez du egingo lehenengo zuzenketa
    egin duen irakasle berak, ezpada beste irakasle berezitu batek.

    Azken emaitza bi zuzenketetan lortutako kalifikazioaren
    batez besteko aritmetikoa izango da. Bi zuzenketetan lortutako
    kalifikazioan hiru puntutik gorako aldea badago, hirugarren epaimahai
    batek zuzenduko du berriro azterketa, eta azken emaitza epaimahai
    horrek zehaztutakoa izango da. Hori guztiori, bost egun naturaleko
    epean egingo da, aurreko paragrafoan zehaztutako epea bukatzen
    den egunetik kontatzen hasita.

    Azterketa bigarren aldiz zuzentzean lortutako
    emaitza dela-eta ikasleek erreklamazioa egin ahal izango diote
    Antolaketa-batzordeari; horretarako hiru eguneko epea izango dute,
    kalifikazioa argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Epe berean,
    ikasleek lehenengo zuzenketan lortutako kalifikazioaren erreklamazioa
    egin ahal izango diote, zuzenean, Antolaketa-batzordeari. Antolaketa-batzordeak
    jarritako kalifikazioa ezingo da izan bi zuzenketen ondoren ipinitakoa
    baino txikiagoa.

  2. Ikasleak, edonola ere, erreklamazioa egin ahal
    izango dio Antolaketa-batzordeari, nahiz eta beste bi zuzenketak
    eskatu ez izan. Halakoetan, erreklamazioa egiteko epea hiru egun
    baliodunekoa izango da, lehen kalifikazioa argitaratuko denetik
    kontatzen hasita.

Antolaketa-batzordearen erabakiak amaiera ematen
dio administrazio-bideari.

 

Hautaprobetako nota
hobetzea

Ikasleek
kalifikazioa hobetzeko aukera izango dute, eta horretarako beste deialdi
batzuetara, ohikoetara zein apartekoetara, aurkez daitezke. Kalifikazioa
hobetzeko asmoz proba berriro egin eta aurrekoetan baino kalifikazio
txarragoa lortuz gero, kalifikazio hori ez da kontuan izango. Nota
hobetzeko aukera honetaz baliatuz gero, sarrera-aukera bakar batentzat
baino ez da egingo proba.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->