Zinema munduaren beherakada

Zinemaren mundu erraldoiak duela gutxi utzi gaituen urtean izan duen egoera eta aurten utziko digun egoerari buruzko artikulu txiki bat egitea otu zait. Eta hau zergatik? 7. artearen inguruan ere “kulturilla orokor� pixka bat izateaz gain, denon mesederako izango delako.

Aurreko urteak utzi dizkigun estreinaldiak ez dira oso aipagarriak izan hainbat arrazoirengatik. Urte osoan zehar, ekonomia egoera kaskarraren inguruan mareatu gaituzte; horren ondorioz, industria hau gaizki joan omen da. Honetaz gain, balantze artistiko negatiboa ere nabarmena izan da, batez ere, nazioarteko jaialdietan ikusi ei da hau. Adituak itxaropentsu zeuden autore konkretu batzuen filmak ikusterakoan, baina itxaropenek porrot egitean ohartu ziren nolakoa zetorren urtea.

Hala eta guztiz ere, beti egoten dira zulo beltzetik ateratzen diren zenbait pelikula, adibidez, Montxo Armendarizen Obaba. Film hau, Bernardo Atxagak idatzitako liburuan oinarriturik dago eta Oscar sarietarako izendatua izateko aukera du. Honetaz aparte, beste gutxi batzuen artean orain dela gutxi estreinatu den King Kong pelikula dago, klasiko bat izan arren, lehengo urtean estreinatutako ekoizpenen artean onenetarikoa dela esan daitekeena.

Hurrengo urteetara begira jartzen bagara, etorkizuna oparoa datorrela dirudi. Hainbat estreinaldiren artean aipagarriak izango dira arrakasta handia izan zuten hainbat fimen jarraipenak, Rocky Balboa (2007) eta Superman Returns, besteak beste. Honetaz gain, komedia atsegin dutenentzat urte hau ona izango dutela ere aipatu beharra dago, Ice Age 2: El Deshielo, Shrek 3 (2007), Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto (2006), etab. izango baititugu. Bestalde, historiarekin erlazionaturiko pelikulak ere bidean dira Munich eta El Codigo Da Vinci, esate baterako.

Azken eguneko datu bat: Badirudi Brokeback Mountain film amerikarra (duela egun batzuk saritua) izango dela urte honetako Oscarretan arrakastatsu gerta daitekeena.

Amaitzeko, esan beharra dago, modan jarri eta jartzen ari diren DVD, HomeCinema, eta abarrek ez dutela laguntzen zinema suspertzen, egia esan, pixkanaka mundu hau beheraka doa. Zenbat eta erraztasun handiagoak izan pelikulak ikusteko, orduan eta jende gutxiago joaten da zinemara. Honek pelikulen kalitatean eragin zuzena izan dezake eta, nire ustez, etorkizunean izango du. Zinema munduaren inguruan mugitzen diren enpresek diru asko galduko dute, eta, ondorioz, egingo dituzten pelikulak okerragoak izango dira.

Beraz, zinemara joatea animatu nahi zaituztet, betiko larunbat arratsaldean telebistan jartzen duten filma sofan botata ikustea baino aberasgarrigoa baita.

3 Responses to Zinema munduaren beherakada

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.