Zorionak Alaitz eta Aloñari!

Gelan proposatutakoari jarraituz, gaur atal berri bati emango diogu hasiera: ZORIONAK! Atal honetaz baliatuko gara euskaljakintzako kideak zoriontzeko eta, batik bat, urtebetetzeen berri emateko. Dena den, gure kideen artean errekonozitzeko moduko edozein ekintza (Gonzalok “ligatu” egin duela, Jon Anderrek “First Certificate” atera duela…) gertatzen dela jakiten baduzue, lehenbailehen adierazi eta hementxe ipiniko dugu. 🙂

Lehenengo saio honetan, zorion bikoitza eman behar dugu; izan ere, hilaren lehenengo egunean Alaitz ataundarraren urtebetetzea izan baitzen eta, atzo, Aramako Aloñak ospatu baitzuen bere eguna (azken hau ez zoriontzekotan egon naiz bizkotxorik gabe gelditu nintzelako, baina, tira, azkenean, damutu eta berari ere bere gustuko abesti bat eskaintzea erabaki dut). 😉 😛 Ez dakizue zer itxura zuen bizkotxoak!!!!! Berak prestatutakoa izango zen? Amak egindakoa? Baina gatozen harira.

Hauexek dira aukeratutako bideoak. Lehenengoa, abestia eta izena bezain alaia den Alaitzentzat (txori txiki batek Betagarri gustuko duzula esan dit…). Hala da?

Bigarrena, erromantikoagoa, Aloñarentzat (hau ere iturri onetik ateratako informazioa, e!). Ederki ospatuko zenutelakoan, agurtzen naiz hurrengo saiora arte. Muxu handi bat biontzat!

5 Responses to Zorionak Alaitz eta Aloñari!

  1. iusabiaga 2007(e)ko martxoak 3 at 4:35 pm #

    Kaixo!!!

    Maite, Aloñak bizkotxoa ekarri zuen, baina ez al dakizu Alaitzek zer ekarri zuen??Erroskila batzuk (bastante) bere amak eginak, izugarri gozoak eta txokolate piska bat!! :mrgreen:

    Bestalde, bihar ere zure eguna da beraz jarri beharko dugu zeozer ez???AA eta astelehenean edo asteartean zuri tokatuko zaizu zerbait eramatea ez??? 😆

    Zorionak denoi, jadanik hamalau aldiz zoriondu ditut baina beste behin…jaja

  2. anazabal 2007(e)ko martxoak 4 at 10:28 am #

    Mila esker!!!
    Aloñaren abestian ez dakit asmatu duzun baina nirean bete-betean asmatu duzu. Maite ondo ondo ospa ezazu gaurko zure eguna.Zorionak!!!

  3. ezabaleta 2007(e)ko martxoak 4 at 12:40 pm #

    Epa denoi!! ZORIONAK berriro ere bioi! izugarriak izan ziren bizkotxoa eta erroskiak, baino gure erregimenak pikutara jejejje ea ba abestiak atsegin dituzten!! aukera egitea ez baita beti erraza izaten.
    Maite, bide batez zorionak zuri ere, gaur zure urteak baitira. Ongi-ongi pasa zure eguna, (zure abestia falta da, jejej)
    Bihar arte aioooo!!!

  4. glorenzo 2007(e)ko martxoak 4 at 12:51 pm #

    Zorionak bioi hamar milagarren aldiz jeje. Uste dut bi abestiekin bete-betean jo duzula Maite. Baina esan duten bezala zure abestia falta da. Zorionak eta ondo pasa zure eguna. Hori bai Izaskunekin bat nator eta asteartean euskarako klasera bizkotxo baten bat eramango diguzu ala? jajaaj

    Aiooo

  5. Maite 2007(e)ko martxoak 4 at 4:26 pm #

    A zer nolako suertea izan duzuen, juxtu nire “espezialidadea” da (galdetu, bestela, nire bizkotxoak probatu dituztenei!!). 🙂 Ea denbora ematen didan pare bat prestatzeko astearterako…

    Bestalde, pentsatzen egon naiz zein abesti eskaini neure buruari (:!: ❗ :oops:) eta ondorengoarekin gelditu naiz: Albinoniren Adagioarekin (urtetan esnatu naiz Berlingo Filarmonikak Herbert von Karajan maisuaren gidaritzapean interpretatutako bertsioarekin) eta eguna hasteko modu ezin hobea iruditu zait beti. Dena den, Lara Fabianen moldaketa hau hautatu dut hemen jartzeko (bertsio klasikoa entzun nahi izanez gero, klikatu hemen.)

    Mila esker zoriontzeagatik (ea ondo bukatzen dudan eguna!!!!!!) 🙂

Utzi erantzuna

-->