Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Zu izango zara erruduna euskal musika desagertzen bada

Nori ez zaio gustatzen goizean goiz esnatu eta, gosaltzen ari zarela, irratia entzutea? Niri, behintzat, izugarri. Egunero ohetik jaiki eta, oraindik pijama jantzita dudala, sukalderantz jo eta irratia pizten dut. Hor ibiltzen naiz, begi bat itxita eta bestea irekita dudala, aurrera eta atzera emisioa aurkitu arte, e -gazteko emisioa. Batzuetan, mahai gainean gosaria aurrean dudala, irratian dagoen musikaz pentsatzen hasten naiz eta seguruenik gizarte honetan kezkagarria irudituko ez den gai batek kezkatzen nau maiz: euskal musika.

Bolada honetan maizago entzuten dut irratia, eta gero eta gehiago kezkatzen nau euskal musikaren egoerak. Gaztelaniaz edo ingelesez abestutako kantak baino ez dira entzuten gaur egun. Gero eta gazte gehiagok, musikari dagokionez, euskara alde batera uzten ari dela pentsatzea penagarria egiten zait; halere, oraindik penagarriagoa iruditzen zait helduak ere bide horretatik doazela ikustea. Horrela, bada, artikulu xume hau idazten jarraituko dut, ohitura txar hau baztertzen joan gaitezen esperantzaz.

Ezer baino lehen, gure historiako datu garrantzitsu batzuk azaltzea komeniko litzateke: XX. mendean Euskal Herrian eman ziren urratsak, edo Europan , inguruko herrialdeetan, XIX. mendean.Eta gogor egiten zait sinistea hain maitatua zen hura, gaur egun galtzen joan izana, preziatzen dugun hori zaintzen ez dugulako. Ez zaizue harrigarria iruditzen euskarazko abesti modernoak egonda, bestelakoetara jotzea? Eta arazoa ulertzeko, geure burua epaitzea besterik ez dugu, guk baitugu honen errua.

Hala ere, Euskal herrian betidanik egon dira beste tokietan baino talde gutxiago, musika datorkigun beste edozein herrialde baino askoz ere txikiagoa baita. Halere, nire ustez, kantitate txikiak ez du kalitatea gutxiesten. Lehen esan dudan bezala, euskal taldeen kopurua ere, ez da oso handia, hemengo askok gaztelaniaz abestera jotzen baitute saltzeko errazagoa izango delakoan. Euskal musika gehiago entzungo balitz, taldeak ere proportzionalki hazten joango lirateke; izan ere, dena kate bat dela esan baitaiteke. Bestalde, ez dago esan beharrik irratiak eta telebistak guk entzuten duguna baldintzatzen dutela. Egia da tarteka euskarazko abestiren bat sartzen dutela, baina ehuneko handi batean kanpotik ekarritakoak ipintzen dituzte eta, hori dela eta, azkenean, ingeles eta gaztelianazko abestietara ohitzen gara.

Azkenik eta aurreko guztia pixka bat laburbilduz: euskal musika, logikoki, gurea da, baina denentzat egina izan behar dela argi utzi nahi nuke; hau da, gainerakoekin partekatu behar dugu. Mendeetan zehar soinuak eta erritmo propioak sortzeko gaitasuna izan dugula garbi utzi behar dugu. Amaitzeko, Aita Donostiak esandako hitzak utzi nahi dizkizuet, “Ekin” argitaletxeak argitaratutako “De música vasca” liburutik hartuak:

“Euskarak abesten duelako, eta beti abesten duelako. Etxean abesten du, elizan, kalean, landan; alai eta triste dagoen abesten du…”

,

4 Responses to Zu izango zara erruduna euskal musika desagertzen bada

  1. lidia 2011(e)ko urtarrilak 7 at 11:19 pm #

    Epa esti! artikulu interesgarria idatzi duzuna 🙂
    niri ere pena bat iruditzen zait euskal musika egoera kaxkarrean eogtea…ea denon artean euskal musikari balio gehiago ematen diogun eta aurrera jarraitzen duen.. izan ere, estilo ezberdinak daude euskal musikan ere eta bakoitzak bere gustokoa aurki dezakeela uste dut. ondo segi!

  2. Irune 2011(e)ko urtarrilak 7 at 11:43 pm #

    Estibaliaa!

    Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut zuk aipatutako kezka honen inguruan. Ildo horretan, aitortu beharra daukat nik badudala halako barne borroka bat (politikoa dena beste ezer baino gehiago), eta horregatik funtsean ez dudala hemen azalduko, ez baita eztabaida politikoa gune honek sustatu nahi duena.

    Boladak izaten ditudala esango dut, hala delako errealitatean, berdin-berdin egon bainaiteke Strauss edo Verdiren pieza bat entzuten edo moda-modakoa den Katy Perryren azkena entzuten edo… Eta izaten ditut egunak, zeinetan Laboa, Lertxundi edo Lete entzutea besterik ez dudan egiten, edo zeinetan Kenzazpiren diskekin batera eta bestera ibiltzen naizen, eta izugarri disfrutatzen dut, baina beste musika bat entzutea ere gustatzen zait.

    Ez dakit, agian, globalizazioaren ondorio bat baino ez da. Kontuak kontu, oso argi daukat atzerrikoari erreparatzeak ez duela izan behar etxekoari muzin egitea, baina ez bakarrik musikaren esparruan. Ni saiatu, behintzat, saiatzen naiz horretan.

    Oharra: Gustatu zait artikulua, Esti, benetan!;-)

  3. ian 2011(e)ko urtarrilak 8 at 7:05 pm #

    Buf, buf, buf! Ez nator zurekin bat, Estibalitz.

    Musika gauza pertsonala da. Gehiegi nire ustez. Norbaiti zergatik ez duen euskal musika entzuten galdetzea, eta are okerragoa dena, hori juzgatzea izugarria iruditzen zait!!!

    Gaur egungo euskal musika ez badut atsegin, ez dut entzungo. Argi eta garbi. Gainera, monotonia musikala dagoela pentsatzen dut.

    Edozeinek entzuten duen musika juzgatzea, barkatu hitzak, baina lotsagarria iruditzen zait.

    Eta nik uste nuen fase hau amaiturik zegoela…

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Zu izango zara erruduna euskal musika desagertzen bada -- Topsy.com - 2011(e)ko urtarrilak 7

    […] This post was mentioned on Twitter by Gazteaukera. Gazteaukera said: RT @euskaljakintza2: [euskaljakintza] Zu izango zara erruduna euskal musika desagertzen bada http://bit.ly/h7Xi5T […]

Utzi erantzuna

-->