1 Formula berriro abian

GP AustraliaAutomobilismoaren zale amorratuak pozik egon daitezke, denboraldi berria hasi da eta. Aurtengoan aldaketa ugari aurkezten dira. Pilotuei dagokienez, Fernando Alonsok Renault utzi du McLaren taldera joateko; Kimi Raikkonen finlandiarrak, berriz, Mclaren alde batera utzi eta Michael Schumacherren postua ordezkatzen saiatuko da Ferrarin . Renaulten Flavio Briatorek pilotu hasiberrien alde egin du berriro, Heikki Kovalainen finlandiar gaztea taldeko gidari nagusi izendatuz.

Arautegiari dagokionez, aldaketa garrantzitsuenak honako hauek dira. Batetik, pneumatikoen hornitzaile bakarra egongo da (Bridgestone); eta bestetik, ez da motorrak garatzeko aukera izango (eraldaketa minimo batzuk besterik ez dira onartuko).

Berezitasun hauek alde batera utzita, lehenengo saria Australian ospatu zen joan den igandean, martxoak 18. Kimi Raikkonen lasterketa osoan zehar nagusi izan zen. Polea eskuratzeaz gain, bira azkarra lortu zuen eta ez zuen akatsik egin. Bitartean, Lewis Hamiltonek irteera paregabea egin zuen, bere taldekide den Alonso aurreratu eta bigarren postuari eutsi zion lasterketaren zati handi batean. Hau amaitzear zegoenean, boxetara sartu eta Alonsok aurreratu zuen, honela asturiarrak bigarren postua eskuratuz. Hamilton hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, hasiberria dela kontuan hartuz, garaipen bat kontsideratu daitekeena.

Gauzak horrela, neguko entrenamenduak eta lehen froga hau ikusi ondoren, badirudi aurtengo lehiaketa ere bi talde eta bi pilotuen artekoa izango dela, Alonso ( Mclaren ) eta Raikkonenen ( Ferrari ) artekoa, hain zuzen.

Ondorengo bideoan Australiako irteera eta une zirraragarrienak ikus ditzakezue. Bertan, Hamiltonek Alonso aurreratu zuen unea eta Massak izan zuen arazoa argi agertzen dira.

3 Responses to 1 Formula berriro abian

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.