2050.ean mila milioi klima errefuxiatu

Inmigrazioa langabeziaren atzetik egungo jendearen bigarren kezka garrantzitsuena omen da, baina hainbesterako al da? Edo hobeto esanda, hainbesterako izan behar al luke? Nazio Batuen erakundearen arabera, gaur egun munduan 191 milioi etorkin daude baina 2050. urterako, berotze efektua eta klima aldaketarekin batera, mila milioi egokitu gabe espero direla esaten da. Bigarren Mundu Gerrak mugitutakoak baino askoz ere gehiago izango dira; hala ere, egun ez da inongo neurririk hartzen arazo hau ekiditeko, ia gobernu guztiek ezikusiarena egiten dute.

aidChristian Aid izeneko GKEk egin du salaketa hau komunikatu baten bitartez. Argitaratutako informeak dioenez, aldaketa klimatikoa dela eta, 1939-1945 urteetan egon zen mugimendu migratzaile masiboa baino askoz ere handiagoa izango da datorrena. Hau, gehienbat, ur eta janari eskasiaren ondorioz gertatuko da eta bizitzeko oinarrizko baliabide hauek lortzeko gerra ugari piztuko dela aurreikusten da..

Egoera honen errua, noski, herri garatuek baino ez dugu, sufritzen ari garen berotegi efektua guk sortzen dugun kutsaduraren fruitu baita. Hala ere, Aidekoen esanetan, ezer gutxi egiten ari gara egoera saihesteko; izan ere, nahiz eta arduraren zati handiena gobernuena izan, guk ere asko esan, baina oso gutxi egiten baitugu.

Zergatik?

Komunitate zientifikoak kalkulatu duenez, hurrengo 50 urteetan berotegi efektua eragiten duten gasen emisioek 1,8tik 3 ºC-ra igoko dute tenperatura gure planetan, tenperatura globalaren hazierak uholde ikaragarriak eta goseteak sortuko ditu. Gauzak horrela, milioika pertsonak jasan behar izango du honen guztiaren ondorio lazgarriak.

haiyanHonez gain, beste klima aditu batzuek esan dutenez, tenperatura igoera honen ondorioz, 2080. urtean munduko biztanleriaren heren batek, 2.300 milioi pertsona, ez du behar guztiak asetzeko urik izango eta beste 600 milioi pertsonak ez du ahora eramateko janaririk izango. Honela, errefuxiatuen kopurua izugarri handituko da, batez ere, baliabide hauek eskuratzeko piztuko diren gerrate ugariren ondorioz. Aidekoek Darfourreko gatazkaren adibidea ematen dute. Bertan, 200.000 hildako eta 2 milioi errefuxiatu egon dira. Hau hasiera besterik ez da.

Era berean, errefuxiatu askok mugak pasatuko dituzte nazioarteko tentsio berriak sortuz. Beste batzuk, ordea, beraien estatuen barnealdera mugituko dira eta ez dira ezta errefuxiatutzat hartuko ere. Christian Aidek gehiago zehaztu du prozesu migratzaile hau: 645 milioi pertsona proiektu handien ondorioz, 250 milioi aldaketa klimatikoen fruitu (lehorteak, goseteak…) eta beste 50 milioi gerra eta giza eskubideen aurkako ekintzengatik mugituko dira.

embor inmigrazioa
Ez da berria

Ez da aditu talde batek honelako informazioa argitaratzen duen lehenengo aldia. Nazio Batuen erakundeak egindako ikerketa batek azaltzen duenez, 2010. urterako 50 milioi pertsona klima errefuxiatu bihurtuko dira. Alde batetik, NBEk duela gutxi aditzera eman duenez, 100 milioi pertsona arriskuan daude ozeanoen igoera dela eta. Tuvaluko arkipelagoan, munduko arriskutsuenean, adibidez, bertako 11.500 pertsonak bizitzeko beste leku bat aurkitzera behartuta daude. Bestalde, Txinako Gobi desertuak urtean 10.000 kilometro karratu aurreratzen ditu, Egiptoko nekazaritza lurrak gazitzen ari dira… Honek guztiak herri ugari arriskuan jartzen du, aipatu dugun bezala, jende askoren bizileku aldaketak sorraraziz.

Agerkunde honek begiak zertxobait irekitzen lagundu beharko liguke. Oraingoz, egoera ez da hain larria, baina denok ezikusiarena egiten badugu Aidekoek egindako iragarpena egia bihurtuko da, denon eta bereziki herri eta biztanle txiroenen kaltean. Beraz, EGIN DEZAGUN ZERBAIT ORAIN!!!! 🙂

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/NirEvUCU8JM” height=”425″ width=”350″ /]

One Response to 2050.ean mila milioi klima errefuxiatu

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.