A esamoldeak

ESAMOLDEAK -A-

Gaztelaniaz

Euskaraz

ABAJO, arriba: gutxi-asko./ gorabehera.
ABAJO, de arriba a: 1.- goitik behera./ zehatz-mehatz. 2.- azpikoz gora irauli (volver de arriba a abajo).
ABAJO, de culo y cuesta: maldan behera ibili./ gainbehera etorri.
ABASTO, dar: aski eman, nahiko eman.
ABASTO, dar: aski eman, nahiko eman. ABC, el: hasi-masiak
ABIERTA, quedarse con la boca: harri eta lur, harri eta zur, zur eta lur, sor (eta lor), aho zabalik, harrituta, txundituta, mirestuta gelditu./ mira egon./ adurra dariola./ ahoan gurutze utzi./ musuts utzi.l
ABIERTO, ver el cielo: zerua irekita ikusi, adib.: “Jon aurkitu nuenean zerua irekita ikusi nuen”.
ABIERTOS, con los brazos: esku zabal./ begi argia egin, adib.: “Jendeak begi argia egin zion auzoko berriari”.
ABSTINENCIA, guardar: mehe egin, adib.: “Mehe(ko) eguna” (dia de abstinencia).
ABUELA, no tener: artobero usaina dago!/ hau artobero usaina!./ auzo hurrak abonatu, adib.: “Hori ere auzo hurrak abonatu du” (ese no tiene abuela)./ amandrerik ez izan.
ABUNDANCIA, nadar en la: esne mamitan, bitsetan bizi./ esnetan bizi.
ACABADO, estar: onenak emanda izan, adib.: “gizajo horrek bere onenak emanak ditu”./ inorenak egin, adib.: “zureak egin du”.
ACABAR, el cuento de nunca: bukatzen ez den soka./ sorgin kurubila, gurpila./ gurpil zoroa./ amaierarik gabeko auzia, arazoa.
ACABARAMOS! (Ya ere hora): behin edo behin!/ halakoren batean./ bazen garaia, ordua!
ACASO, por si: badaezpada./ zerarren./ zer gerta ere./ bazen ez bazen./ zer den ez den./ bai eta ez bada.
ACEITE, como una balsa de: esnetan egon (itsasoa-edo)./ bare-bare egon.
ACERA, cambiar de: bidea hautsi.
ACREEDOR a algo, hacerse: -gai, -garri, duin bihurtu, adib.: “Nire maitasunaren duin bihurtu zen” (Se hizo acreedor a mi cariño), “Guztien maitagarri bihurtu zen” (Se hizo acreedor al cariño de todos).
ACTIVO, en: lanbidean./ jardunean, adib.: “Jardunean gaude” (estamos en activo).
ACTUALIDAD, de rabiosa: pil-pilean egon./ puri-purian egon./ ahotan ibili.
ACUERDO, ponerse de: elkar hartu, adib.: “Elkar hartu dute tresna lapurtzeko”./ elkar aditu, adib.: “Elkar aditu zuten Jesus atzemateko”.
ACUERDO, si te he visto no me: hor konpon (Mariantton)./ …eta kaixo motel!
ADAN, ser un: hutsa izan./ zabartuta egon.
ADELANTE, tirar para: aurrera jo.
ADENTROS, para mis, tus…: neure, heure… artean, baitan, barrenean, bururako, ka(b)utan, kolkorako.
ADIVINANZA, adivina: zer dela eta zer dela…/ pipitaki papataki… (nork daki?)./ ezetz asmatu, igarri…?
ADREDE: beren-beregi./ beren bererik./ berariaz./ nahita./ gurata./ apropos.
AGUA, ahogarse en un vaso de: zazpi etxeko herrian galdu./ putzu txikian ito./ hego haizerik gabe zoratu./ ditarekada bat uretan ito.
AGUA, a pan y: ogi hutsean./ ur eta ogi barau izan, egin.
AGUA, estar más claro que el: begi-bistan egon./ argi eta garbi egon./ eguzkia bezain argia izan.
AGUA, ser como dos gotas de: berdinberdinak izan./ zur, enbor bereko ezpalak izan.
AGUIJON, dar coces contra el: akuilua ostikatu./ ostikoz jo.
AHI, como de aquí a: bertatik bertara egon, adib.: “Gure etxea eta eliza bertatik bertara daude”
AHI, por ahí por: gutxi gora-behera, hor nonbait./ alde-alde, adib.: “Bostak aldean”./ nork bere erara, kasa, kabuz.
AIRE, estar en el: 1.- kolokan egon./ gertakizun, ikuskizun… egon. 2.- zuzenean egon (telebistan-edo).
AIRE, hacer castillos en el: balizko errotak irinik ez izan./ balizko olak burdinarik ez izan./ nire, zure… baitan (haizezko) dorreak egin.
AIRES, darse: bere buruari “zu” esan./ putzak hartu(ta ibili).
AJO, estar en el: zer ikusirik izan./ saltsa (horretan) ibili./ tarteko izan.
AJUNTARSE, no: atzez atze egon.
ALA, ahuecar el: hanka, alde egin, adib.: “Alde hemendik, sorgin horrek” (Ahueca el ala, vieja bruja).
ALA, estar tocado del: burutik (eginda) egon./ burua pitzatuta eduki./ burutik nahasita egon./ zoro garbia izan./ burutik sano ez egon.
ALBA, el lucero del: artizarra./ goizeko izarra./ goiz-izarra.
ALBEDRIO, a su libre: nork bere erara, kasa, kabuz.
ALCANCE, dar: parea jo./ atzeman.
ALDABAS, tener buenas: ukondo handia izan.
ALERO, estar en el alero: kolokan egon./ ikuskizun, gertakizun egon.
ALFILER, no caber ni un: arrautza bezain, bezala beteta egon./ lepo egon, adib.: “San Mames (jendez) lepo zegoen” (San Mamés estaba hasta la bandera).
ALGODONES, vivir entre: esne mamitan./ bitsetan bizi, jaio.
ALLA, el más: geroko geroa./ beste bizitza.
ALLA, no estar (ser) muy: 1.- halamoduzkoa izan./ hala-holakoa izan. 2.- oso santu ez egon (gaixorik-edo egon).
ALMA, con toda el: gogo betean, adib.: “Baloia gogo betean joa zuen eta barrura”./ bihotz eta buru./ zain eta muin.
ALMA, en cuerpo y: zain eta muin./ oso eta bizi./ su eta gar./ jo eta ke.
ALMA, llegar al: bihotza hunkitu, erdi(ra)tu.
ALMA, no poder con mi, su…: leher eginda egon./ porru eginda egon.
ALMA, sentirlo en el: bene-benetan, bihotz-bihotzez sentitu.
ALTA, con la cabeza (bien): kopeta gora.
ALTO, pasar por: 1.- ez ikusiarena egin./ haintzat ez hartu. 2.- ez ohartu horretaz./ ez antzeman, sumatu, nabaritu.
ALTO, tirando por lo: gorenaz (ere)./ gehienaz (ere)./ goitik jota.
ALTURAS, a estas: honezkero.
AMARGURA, la calle de la: Larri kalea.
AMBAJES, decir sin: bete-betean, itzulingururik gabe, hitzetik hortzera, aho betean esan.
AMBIENTE, haber buen, mal: giro egon, giro ez egon, adib.: “Taberna honetan ez da giro eta goazen” (En este bar no hay quien pare, así que vámonos).
AMBROSIO, la carabina de: ahuntzaren gauerdiko eztula./ puzkarra./ astoaren arrantza./ atariko haziea./ iazko haizea./ oraren, zakurraren putza.
AMIGOS, mirar con cara de pocos: begiak, begirada zorroztu (zion…).
AMO, ser el puto: mutil izan./ parerik ez izan, eduki./ nagusia izan.
AMORES, de mil: gogotik./ gogogogotik./ bihotz guztiaz.
ANDADAS, volver a las: lehengo lepotik burua (izan).
ANGELITOS, estar con los: lozorroan egon.
ANTEMANO, de: aurretiaz./ aldez aurretik./ aurrez./ lehendik.
ANTENA, poner la: belarria(k) eman, zabaldu, zorroztu./ erne ibili./ belarriak zut ibili./ kukuka ibili./ adi-adi egon./ belarria luzatu./ zelatan egon.
ANTIGUA, a la: lege zaharrera (↔) lege berrira (a la moderna).
ANTOJO, tener un: kutixi(a) bat, gurari bat izan./ gurariak hartuta egon.
AÑADIDURA, por: berez (etorri), adib.: “Gauza berez dator” (la cosa viene dada).
AÑOS, por muchos: anitz urtez!/ luzaro(an)!/ osasunez (urratu…).
APAÑADO, estar: jai izan./ ondo jaioa egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil, ondo jaioak gaude”.
ARENA, poner mi (tu…) granito de: neure, zeure… harri koxkorra ekarri.
ARRASTRE, estar para el: onenak emanda, porru eginda, lur jota egon.
ARRIBA, hacerse cuesta: aldats egin, adib.: “Lan hori burutzea aldats egiten zait”.
ARTE, por amor al: atsegin sari./ musu truk./ dohainik.
ASI, puestos: hartaraz gero./ hartara jarrita./ hartara helduz gero.
ASIENTO, culo de mal: oilo kanpoan errulea./ ipurtarin.
ASOMO, ni por: ez eta hurrik eman (ere)./ hurbiltzeko(rik) ere (ez).
ATAR, loco de: zoro garbia izan./ zeharo pitzatuta egon.
ATENCION, llamar la: gogoa eroan.
ATENCION. prestar (mucha): buru-belarriak ipini.
ATENERSE, sin saber a qué: zeri dakion ez dakielarik.
ATRAGANTARSE: kontrako eztarritik, bidetik joan zerbait
ATRAS, echarse: (esandakoa gezurtatu) zeruaz tipula egin./ hitza jan./ atzera egin./ oina atzeratu./ zangoa atzera bota.
ATRASADO, tener sueño: lo zorretan egon./ lo zorrak eduki, ad.:.: “Lo zorrak ditut aspaldian”.
AVECINARSE lluvia: euria abiatzen du./ eguraldia euritara dago (parece que va a llover)./ elurtara jotzen du (avecinarse nieve).
AVENIDOS, estar bien: elkar ondo hartuta egon.
AVERIA hacer una: ederra egin.
AVISO, poner sobre: jakinaren gainean ipini./ jakitun ipini./ kontuan jani, ipini.
AVIZOR, estar ojo: talaian egon./ begia tientoan eduki./ bi begiez begira (egon).
AYER, no haber nacido: atzo goizeko (kontu)a(k) ez izan, adib.: “Ez naiz gero atzo goizekoa” (¿Qué te crees, que he nacido ayer, o qué?)./ haginak berdinduta izan.
AYUNO (total), hacer: barau (gorri) egin.
AZOTEA, andar mal de la:

burutik nahasita ibili, adib.: “Burutik nahasita zebilen ordurako osaba”./ burutik egon/ zoro garbia izan.

GAZTELANIAZKO ESAMOLDEAK EUSKARAZ (pdf)

Iturria: uema.org

One Response to A esamoldeak

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.