Antzinateko munduko zazpi mirariak

piramideakGreziar eta erromatar historialariek antzinateko zazpi monumentu adierazgarrienak aukeratu zituzten. Zerrenda hori gaurdaino iritsi da eta honako monumentuek osatzen dute: Gizako Piramide Handia , Alexandriako Itsasargia, Rodasko Kolosoa, Halikarnasoko Mausoleoaren Hilobia, Babiloniako Lorategi Esekiak, Efesoko Artemisaren Tenplua eta Olinpiako Zeusen Estatua.

Hauek guztiak, bat izan ezik, natura eta beste arazo batzuk zirela eta, suntsituta gelditu ziren. Gehienak K.a. VII eta III. mendeen artean sortu baziren ere, aipatzekoa da, oraindik zutik dirauen bakarra, Gizako Piramide Handia, K.a. 2750. urtekoa dela.

Egipto baxuan guztira 80 piramide dira eta lehenengoa Sakkarako piramidea da. Piramide hau Inhotep ospetsuak eginarazi zuen Djoser faraoiaren hilobia izateko helburuaz . Altuena, ordea, Keops faraoiaren agindupean eraiki zen. Keopsek eguzkia estaliko zuen eraikuntza bat nahi zuen. Gaur egun, 146,59 metroko altuera eta 230 metroko zabalera du. Piramide hau eraikitzeko ehun mila esklabo erabili zituzten hogei urteko lanean; baita 2.300.000 bloke kare-harri ere, bakoitza bi tona eta erdiko pisukoa. Lan honen handitasunaz ohartzeko, komeni da jakitea esklaboak blokeak eskuen indarrez eraman zituztela.

Edonola ere, gerta daiteke denbora gutxi barru, piramideak ez izatea zutik dirauten antzinako mirari bakarrak, artikulu honetan esaten denez, Europako zenbait estatuk Alexandriako Itsasargia berregin eta zaindu nahi baitute. Besteei dagokielarik, denborak esango du berriz ere ikusteko aukera izango dugun edo ez.

6 Responses to Antzinateko munduko zazpi mirariak

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.