Zein da zuzena?
- Nire irakasle Mikeli txostena eman nion atzo.
- Nire irakaslea Mikeli txostena eman nion atzo.
- Nire irakasleari Mikeli txostena eman nion atzo.
Zein ez da zuzena?
- Leirek, anaiaren emaztegaia dena, ez digu ezer esan.
- Xabierri, ikasle berriari, ikastolaren nondik norakoak eman dizkiogu.
- Zure lagunarekin, izebaren senarrarekin ezkonduta dagoenarekin, hitz egin dugu.
Zein da zuzena?
- Nire bizilagun Txominek, edateari utzi zionak, esku-hartze handia izan du ikerketan.
- Nire bizilagun Txominek, edateari utzi ziona, esku-hartze handia izan du ikerketan.
- Nire bizilagun Txomin, edateari utzi zionak, esku-hartze handia izan du ikerketan.
Zein da zuzena?
- Zure anaia Legorretan bizi denari eskaini diote abestia.
- Zure anai Legorretan bizi denari eskaini diote abestia.
- Zure anaiari Legorretan bizi denari eskaini diote abestia.
Zein da zuzena?
- Zure neska-lagun kazetari denarentzat dena erraza da.
- Zure neska-laguna kazetari denarentzat dena erraza da.
- Zure neska-laguna kazetariarentzat dena erraza da.
Zein ez da zuzena?
- Amaiak, duela gutxi umea izan duena, ez du lanera bueltatu nahi.
- Enekoren osaba, aurrekoan ezkondu zena, pozik joan da bidaiara.
- Bere lagunarekin, saria irabazi zuenarekin, harreman ezin hobea du.
Zein da zuzena?
- Pernando Amezketarra bertsolari ezagunaren ibilbidea aski ezaguna da.
- Pernando Amezketar bertsolari ezagunaren ibilbidea aski ezaguna da.
- Pernando Amezketar bertsolariak, ibilbide ezagunekoak, bizitza interesgarria izan zuen.
Zein ez da zuzena?
- Euskarako irakasle berriari, aurten etorri dena, kotxea lapurtu diote.
- Ikasle berriari, azterketa gainditu duenari, bikain ipini diote azkenean.
- Maiterentzat, zure arrebarentzat, opari polita erosi dugu.
Zein da zuzena?
- Mutil gazteari, kanpotik etorri zenari, izugarri gustatzen zaizkio neskatxa azkarrak.
- Mutil gazteari, kanpotik etorri zena, izugarri gustatzen zaizkio neskatxa azkarrak.
- Mutil gazteak, kanpotik etorri zena, oso gogoko ditu neskatxa azkarrak.
Zein da zuzena?
- Filipe I.a Ederra errege ausartari errespetu handia zor zioten bere agindupekoek.
- Filipe I.a Eder errege ausartari errespetu handia zor zioten bere agindupekoek.
- Filipe I.a Ederra errege ausartari, Joana Eroarekin ezkondu zena, errespetu handia zor zioten bere agindupekoek.
Zein ez da zuzena?
- Ikastolako zuzendari Manu elkarrizketatu zuten atzo irratian.
- Ikastolako zuzendaria Manu elkarrizketatu zuten atzo irratian.
- Ikatolako zuzendaria, hamar urtez kanpoan izan zena, elkarrizketatu zuten atzo irratian.
Zein da zuzena?
- Nire lagun Ramonek -musikazale amorratua bera- zinera joateko gonbidapena begi onez hartu du.
- Xabierrentzat, musikazale amorratua, erosi dugu piano berria.
- Unibertsitateko Errektoreordea Leire Agirrek aurkeztu du egitasmo berria.