Zuzen itzazu behar direnak Euskaltzaindiak gomendatzen duenaren arabera (esaldi osoa idatzi). Proposatutako esaldia ondo dagoela iruditzen bazaizu, kopiatu osorik bere horretan.
Hori eta...
HORI ETA, HORI EDO ETA HORRELAKOEN IDAZKERA
1. Egitura hauetan guztietan ageri diren juntagailuak osorik idatziko dira beti: eta, edo. Batasunerako ez dira ontzat ematen Mirari ta ikusi ditut, eta Horidela-ta etorri dira bezalako esapideak.
2. Egitura agerikoa eta antzematen erraza denean, bereiz idatziko da juntagailua—ondoan koma izan edo ez—, bere garaian Euskaltzaindiak erabaki zuen bezala (hori eta, hori edo, hori dela eta). Adibidez: Hor daude Begoña eta, barrura sartzeko beldur.
3. Perpaus konplexua denean, ordea, beharrezkoa izan gabe ere, aukeran izango du idazleak juntagailuaren aurrean marratxoa ipintzea, testua ulertzeko lagungarri dela iruditzen bazaio (hori-eta, hori-edo, zer dela-eta). Adibidez: Esan didate zuen etxean-edo beste egun batean agertuko direla beharbada.
1 / 10
Esan didate zuen etxean edo beste egun batean agertuko direla beharbada.
Goizeko ordu txikietan-edo hurbildu zitzaion taberna hartan.
Galtzaile txarra izaki eta ez zion zorionak eman irabazleari.
Berandu zela-ta, Anaren etxean geratu zen bazkaltzen.
Banoa, berandu da-ta.
Zinera-edo joan dira.
Mirenek-eta ez dute hori esan.
Goizeko hiruretan-edo hasten dira lanean.
Mikelek baiezkoa esan zion eta, pozik zegoen atzo gure irakaslea.