Ondo dantzatzen dakienak, musika gutxi behar.
- Pertsona azkarrak ez du gehiegi behar norbaitek esaten diona ulertzeko.
- Dantzari onak ez du gehiegi behar dantzatzen ikasteko.
- Dantzari onak ez du musikarik behar dantzatzen hasteko.
- Azalpen asko emanda ere, nekez ulertuko du ulermen gutxiko pertsonak.
Idi zaharrari arran berri.
- Gaitz handiaren aurrean, erremedio are handiagoa behar izaten da.
- Idia zahartzen denean, saltzea da onena.
- Gaitz handiak gertatzen direnean, onena errezatzea da.
- Gazteago emateko, onena arropa berriak jaztea da.
Nahiago dut "to" bat hamabi "emango diat" baino.
- Askotan agindu eta sekula ematen ez duena baino hobea da batere agindu gabe behin ematen duena.
- Askotan ematen duena hobea da beti agintzen eta inoiz ematen ez duena baino.
- Agintzea ez da txarra baina ematea hobea da.
- Ez agindu gero ez baduzu bete behar.
Urte askoan txapela kaskoan.
- Norbaiti luzaro bizi dadila opa nahi diogunean.
- Urteak joan eta urteak etorri, pentsamolde berberarekin jarraitzen dutenei.
- Txapela eramaten dutenei (adarra jo nahian).
- Norbaiti burusoil geldi ez dadin opa nahi diogunean.
Bi ezkero, hiru seguru.
- Behin eta berriz saiatzen denak lortzen du bere helburua azkenean.
- Diru pixka bat egin duenak errazago du diru gehiago egitea.
- Jai giroan dagoenari goizeko ordu biak iristen bazaizkio, nekez erretiratuko da hirurak baino lehen.
- Bi aldiz haserretu dena erraz haserretuko da berriz ere.
Ardi galdua atzeman daiteke; aldi galdua, berriz, ez.
- Alferrik galtzen den denbora ezin da berriz eskuratu.
- Denbora errekuperatzea ez da zaila; lagun galduak, berriz, bai.
- Errazagoa da ardi galduak aurkitzea, iragana eskuratzea baino.
- Noizbehinka denbora galtzea ez da gaizki etortzen, gustuko gauzak egiten egon bagara.
Ez da horixe atzo goizekoa.
- Norbait edo zerbait zaharra dela adierazteko erabiltzen da.
- Atzo goizean gertatutakoari erreferentzia egiteko erabiltzen da.
- Norbait edo zerbait gaztea dela adierazteko erabiltzen da.
- Norbait edo zerbait zaharra izan arren, gazte dirudiela adierazteko erabiltzen da.
Osasuna munduko ondasuna.
- Mundu honetako aberastasunik handiena osasuna edukitzea da.
- Osasuna taldearen jarraitzaileek erabiltzen duten leloa.
- Osasunarekin urratu!
- Ondasunak izateko osasuna behar da.
Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da.
- Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira.
- Etxeko hautsek etxekoek garbitu behar dituzte.
- Etxean sua dagoenean, etxeko baliabideez itzali behar da.
- Etxekoei ez zaie utzi behar arazoak etxetik kanpo konpontzen.
Goizeko laino gorri gaueko iturri.
- Goizean zeruan hodei gorriak agertzen badira, gauean euria egingo du.
- Goizean lainoa badago, gauean euririk ez dau egingo.
- Goiz hodeitsua, gau euritsua.
- Euria eskatzeko erabiltzen den esaera zaharra.