euskaljakintza (Edurne)
Atsotitzak 10
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Jakiteak ez du ogirik jaten.
- Zerbait jakiteak ez dizu denborarik kenduko.
- Jakiteak jakin-mina piztuko dizu.
- Jakintza ez dago inoiz soberan.
- Jakitea ez da inoiz garestia ateratzen.
Goizaldean lo dagoen azeriak ez du lumarik ahoan.
- Lanak oparotasuna dakar.
- Lan besterik egiten ez duenak beti izango du zer jan.
- Goizaldean lanean hastea berandu hastea baino hobea da.
- Goizean lo dagoen azeriak ez du janik lortzen.
Kalean uso etxean otso.
- Kalean ondo ibilita, etxean mozkortzen dena deskribatzeko erabiltzen da.
- Pertsonak garen bezalakoak gara etxean nahiz kalean egon.
- Kalean izaera bat eta etxean beste bat duena deskribatzeko erabiltzen da.
- Usoak kalean ibiltzen dira eta otsoak etxea zaintzen gelditzen dira.
Oilo ibiltari azerien janari.
- Behar ez den tokian ibiltzen denari ezbeharrak gertatzen zaizkio.
- Oilategitik ateratzen diren oiloak azeriak jan ohi ditu.
- Azeriei oilo ibiltariak gustatzen zaizkie.
- Behar den tokian ibiltzen denak ez du inongo arriskurik.
Kupel txarretik ardo onik ez.
- Ardo ona kupel onetik ateratzen da.
- Izaera txarra duten pertsonak ez dira inoiz aldatzen.
- Txarra den tokitik ezin da ezer ona atera.
- Toki txarretik ateratzen dena alda daiteke.
Haizea nora, zapiak hara.
- Egoeraren baitan iritziz aldatzen denean.
- Gizakiok iritziz aldatzeko joera dugu.
- Haizea dabilenean zabaldu behar da arropa.
- Bi aldiz pentsatzea komeni da zer edo zer esan aurretik.
Haritz eroriari orok egur.
- Norbait egoera larrian dagoenean, hari etekina atera.
- Haritza erortzen denean, une egokia da egurra hartzeko.
- Norbait egoera txarrean dagoenean, orduan da laguntzeko garaia.
- Erraza da lur jota dagoenaz barre egitea.
Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!
- Aldamenekoak mugitzen direnean, bera ere mugitzen hasten denari esaten zaio.
- Patxada handiegikoa edo geldoa den pertsonari esaten zaio.
- Gauzak bi aldiz pentsatzen dituenari esaten zio.
- Beti korrika eta presaka ibiltzen denari esaten zaio.