Gezurrak buztana labur.
- Gezurtiari segituan antzematen zaio.
- Gezurtia beti motz.
- Ile motza duena gezurtia da.
- Gezurtiei atzealdetik antzematen zaie.
Zozoak beleari, ipurbeltz.
- Gure akatsak ez ditugu ikusten baina besteenak bai.
- Zozoak eta beleak ipurdia beltz.
- Denok ditugu akatsak.
- Besteen arazoak ikusten ditugu eta ez, ordea, gureak.
Harriak ez du begirik
- Harriekin kontuz ibili behar dela adierazi nahi du.
- Harriek ez dute ikusten nondik doazen.
- Arriskutik aldentzea komeni dela adierazi nahi du.
- Begia non, harria han.
Gogozko tokian aldaparik ez.
- Maiteko duzu umearen zama baldin bazara beraren ama.
- Gustukoen duzun tokian ez dago aldaparik.
- Gustura egiten direnean gauzak hobeto ateratzen dira.
- Arazorik ez dagoen tokian, gogoa nagusitzen da.
Zerrien negarra janak isildu.
- Arazoak gutxitu egiten dira, zer jan dagoen tokian.
- Janariak zerriak asetzen ditu.
- Negarra janariaz geldiaraz daiteke.
- Ez duenak negar egiten, ez du izango zer jan.
Egarri dagoenari ur lohirik ez.
- Beharra duenari behar duena eman behar zaio.
- Egarri dagoenari ez eman ur txarrik.
- Egarri dagoenak ez du edozer edari nahi izaten.
- Gauza zailenak ere arituz egin daitezke.
Baleki gazteak, baleza zaharrak
- Zaharrak dakiena gazteak jakin nahi luke eta gazteak egin dezakeena zaharrak egin nahi luke.
- Hobe da zaharrei kasu egitea, okertzea baino.
- Gazteak dakiena zaharrak jakin nahi luke eta zaharrak egiten duena gazteak egin nahi luke.
- Zahar guztiak jakintsuak dira.
Zakur zaunkalaria nekez hozkaria.
- Asko hitz egiten duenak, ez du esandakoaz ezer egiten.
- Asko hitz egiten duten pertsonak ez dira fidagarriak.
- Zakur zaunkalariak ez du hozkarik egiten.
- Beti kexu dabilenari esaten zaio.
Zahar hitz, zuhur hitz.
- Zaharrei kasu egin behar zaie esperientzia handia dutelako.
- Zaharren aholkuek ez dute gehiegi balio.
- Zahar guztiak zuhurrak dira.
- Hobe da zahar bakar batek dioena, gazte ugarik froga dezaketena baino.
Jaten duen santuarekin ez dago fidatzerik.
- Ez dago inorekin fidatzerik.
- Santuez ez fidatu.
- Txintxo aurpegia dutenak izaten dira gaiztoenak.
- Asko jaten dutenekin ez dago fidatzerik.