euskaljakintza (Garazi eta Nerea D.)
Atsotitzak 12
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Entzun eta isil baiezko borobil.
- Isilik gelditzen denak ontzat ematen du esandakoa.
- Isilik gelditzen denak zuzen jokatzen du.
- Besteek diotenari kasu egitea komeni da.
- Jendeak esaten duenaz gehiegi ez fidatzea komeni da.
Eroriz ikasten da oinez.
- Behin eta berriz gauzak gaizki eginez ikasten da ondo egitea.
- Batzuetan zaila da gauzak ondo egitea.
- Bizitza honetan zerbaitekin estropuz egitean, ezin dugu aurrera jarraitu.
- Erortzen garenean, zaila da altxatzea.
Ikusi nahi ez duen itsua baino okerragorik ez.
- Alferrikakoa da jakin ez duenari azalpenak ematea.
- Ikusteko gai ez direnak okerrenak dira.
- Ulertu nahi duenak azkenean ulertuko du.
- Askotan kosta egiten da itsu bati bidea azaltzea.
Txoriak ere duen hainbat odol ematen du.
- Bakoitzak ahal duena baino gehiago ezin du egin.
- Txoriek duten odol guztia ematen dute.
- Bakoitzak ikusi behar du zer eman dezakeen.
- Zerbait emateko, zerbait izan behar da.
Sua eta ura belaunetik behera.
- Sua eta ura kontrolpean izatea komeni da beti.
- Arriskutsuak diran gauzak kontrolpean izatea komeni da.
- Sua eta ura beti eskura izatea komeni da.
- Sua eta ura lortzeko, beharrezkoa da belaunikatzea.
Dirua morroirik onena eta nagusirik txarrena.
- Dirua gauza beharrezkoa da baina bere neurrian.
- Dirua ez da beharrezkoa.
- Dirua gauzarik garrantzitsuena da.
- Diruak morroi eta nagusi bihurtzen zaitu aldi berean.
Bere etxe pobrea erregerena baino hobea.
- Zoriontsu izateko ez dago aberatsa izan beharrik
- Zoriontsuagoak dira pobreak aberatsak baino.
- Pobreen etxeak aberatsenak baino hobeak dira.
- Zoriontsu izateko aberatsa izan beharra dago
Apaizaren lapikoa txikia baina gozoa.
- Garai batean, apaizek ondo jaten omen zuten.
- Apaizak ez omen dira sukaldari onak.
- Apaizek xuhur hutsak dira.
- Apaizek gauza gutxi baina ondo egiten dituzte.
Ahuntzaren umea, antxumea.
- Gurasoak nola, seme-alabak hala.
- Seme-alabei gurasoek egiten dutena ondo iruditzen zaie.
- Seme-alaben ohiturak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.
- Seme-alaben jokabidea eta gurasoen nahiak bat datoz maiz.
Erreka oro itsasorat ari.
- Hasiera duen orok du bukaera.
- Hasiera duen orok ez du zertan bukaera izan.
- Erreka guztiek itsasoan dute bere amaiera.
- Hasten diren lanak bukatu egin behar dira.