euskaljakintza (Nagore eta Nerea A.)
Atsotitzak 13
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Otsoa aipatu eta otsoa atean.
- Otsoa izendatzean agertuko da.
- Ez da komeni hitz egitea atearen atzean nor dagoen jakin gabe.
- Norbaiti buruz mintzatzen garenenean eta pertsona hori azaltzen denean erabiltzen da.
- Zerbait txarra pentsatzen dugunean, horixe gertatu ohi da.
Tximist handi eta euri gutxi.
- Tximistak daudenean, ez du euririk egiten.
- Asko hitz egin arren, esandakoa betetzen ez denean.
- Buru handia baina adimen urria.
- Zarata handia egin arren, ez du pianoa ondo jotzen.
Dezagun gutxi dezagun beti.
- Kolpetik lan asko egin eta gero alferkerian egotea baino hobe da lan gutxixeago eta sarriago egitea.
- Beti lanean egon ordez, ahal dugun gutxien egitea komeni da zoriontsu bizitzeko.
- Kolpetik lan asko egin ondoren, deskantsatzea komeni da.
- Egunero egin behar da gogotik lan.
Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi.
- Gaitzez edo nekez asperturik dagoenaren esaera.
- Asper-asper eginda dagoenaren esaera.
- Zalantzaz betea dagoenaren esaera.
- Aprobetxatu egin behar dira egunak heriotza edozein unetan etor baitaiteke.
Txabola egina hobe, egin gabeko jauregia baino.
- Balizko hamaika gauza baino hobe da bat eta ziurra izatea.
- Gauza ziurrak gustagarriagoak dira.
- Nahiz eta aurkakoa sinetsi, txabolak jauregiak baino erosogoak izaten dira azkenean.
- Bizitza honetan ez du merezi arriskatzea.
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.
- Nahiz eta oso indartsu izan, ez duzu arrazoirik.
- Jakituriak indarrak baino gehiago balio du.
- Indarrak jakituriak baino gehiago balio du.
- Azkarra denak indar gehiago izango du.
Ogi gogorrari hagin zorrotza.
- Gertatzen zaizkigun gorabehera, ezbehar eta zailtasunen aurrean ez dugu etsi behar.
- Zerbait gogorra topatzen dgunean, indar gehiagoz egin behar diogu hozka.
- Bizitzan gorabehera, ezbehar eta zailtasun ugari gertatzen zaizkigu eta horiekin konformatu beharra daukagu.
- Indar gehiago dutenak suertatuko dira garaile eguneroko gorabehera, ezbehar eta zailtasunen aurrean.
Ezkur urte, elur urte.
- Haritzak ezkur ugari duen urtean elurra egingo du.
- Elur ugari egitean, ezkur asko izango dira.
- Txerriak ezkurra jatean, elurra egingo du.
- Ezkurrik ez dagoen urtean, elurra egingo du.
Sasiak entzuna bitik bat gezurra.
- Sasi artean entzuten den oro gezurra izan ohi da.
- Ez fidatu entzundakoaz.
- Hortik entzundako guztia ez da egia izaten.
- Entzundako guztia sinetsi behar da.
Pekatu aitortua, Jainkoak barkatua.
- Gezurretan ibiltzen denak hobe du aitortzea.
- Jainkoak ez du gezurrik barkatzen.
- Okerra aitortzean, barkatua izan ohi da.
- Okerra barkatzen bada, Jainkoak ere barkatuko du.