euskaljakintza (Aloña, Eneritz I. eta Eneritz Z.)
Atsotitzak 2
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Zenbat buru, hainbat aburu.
- Nork bere iritzia dauka.
- Buru bakoitzak ideia asko ditu.
- Pertsona bakoitza mundu bat da.
- Buru bakoitzeko, ile kolore desberdina.
Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
- Abenduko egunak laburrak dira.
- Jendea gauez gehiago irteten da abenduan.
- Berandu argitzen du egunak abenduan.
- Abenduan jendea goizez irteten da parrandara eta gauez etxeratzen da.
Ahoa hertsirik ez da eulirik sartzen.
- Asko hitz egiten duenak maiz sartzen du hanka.
- Isilik dagoenak ez du hankarik sartzen.
- Eulirik ez sartzeko komeni da ahorik ez irekitzea.
- Isiltzen ez denak euliak jango ditu.
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.
- Pentsalaria sarri da garaile indartsuaren aurrean.
- Indarrak asko balio du, ez buru azkarrak bezainbeste, ordea.
- Buru handiak muskuluak baino gehiago balio du.
- Jakituriaren aurrean, indarra garaile.
A ze parea, karakola eta barea.
- Bi pertsona zein baino zein geldoago dela adierazteko erabiltzen da.
- Izakeraz berdintsuak diren bi pertsona deskribatzeko erabiltzen da.
- Karakola eta bareak bikote polita egiten dutela adierazteko erabiltzen da.
- Karakola eta bareak barraskilo lasterketa batean parte hartzen dutela adierazteko erabiltzen da.
Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian.
- Gezurtia berehala gelditzen da agerian.
- Getarian ia gehienak gezurtiak dira.
- Gezurra esaten denean, bizilagunek segituan jakiten dute.
- Getarian gezurtien kartelak atarian jartzen dira.
Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau.
- Urrutiko intxaur arbolek gehiago ematen dute gertukoek baino.
- Kanpoko gauza eta pertsonek etxekoek baino ospe gehiago izaten dute, baina askotan kontua besterik ez da izaten.
- Urrutian gertatutakoak gertuko gertakariak baino gehiago apreziatzen ditugu.
- Hamalau arbolak lauk baino gehiago ematen dute.
Goiz gorri, arratseko iturri.
- Goizean laino gorriak egonez gero, iturriak arratsean ez du urik emango
- Goizean laino gorriak egonez gero, arratsaldean euria egingo du
- Laino gorriek gauza txarrak erakartzen dituzte.
- Laino gorririk gabe ez dago euririk.
Langileentzako lana, alferrantzako jana.
- Langileen jana alferrek jaten dute.
- Alferra langilearen lanaz aprobetxatu ohi da.
- Alferrak jaten ari diren bitartean, langileak lanean aritzen dira.
- Langileek lan egiten dute jana lortzeko.
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku.
- Maiatzean kuku ugari dago, zakua diruz betetzeko adina.
- Maiatzean kukua dator eta kantatutakoan joan egiten da.
- Zakuan sartzen dugunean, kukua mututu egiten da.
- Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
- Bonboiak dituzunean jan, eta ez dituzunean erosi.
- Zerbait duzunean apreziatu eta besteekin partekatu, besteek zurekin berdin jokatzeko zuk ez duzunean.
- Zerbait izan duzunean ongi erabili ez baduzu, falta zaizunean ez kexatu.
- Dendan bonboi kaxarik ez badago, hor konpon.
Ezkur urte, elur urte.
- Ezkur ugari dagoenean, elur ugari egongo da urte horretan.
- Elurra egiten duenean, ezkur urtea izango da.
- Elur ugari dagoenean, ezkurrak bilatzea zaila izaten da.
- Ezkurrak elurra egin aurretik bildu behar dira.
Non gogoa, han zangoa.
- Zerbait lortu nahi dugunean, horretan jartzen dugu gure arreta guztia.
- Zangoan dugu gogoa.
- Zerbait lortu nahian gabiltzanean, laguntza guztiak ondo etortzen dira.
- Nahiak ekimenez lortzen dira.
Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.
- Handiustea izateak ez du esan nahi hobea izango zarenik.
- Ipurdia goraka dutenak burumakur ibili ohi dira.
- Handiustekoa denak burua hankartean sarturik amaitzen du.
- Handiustea izatea gauza ona izaten da hainbatetan.
Askoren mina, tontoen atsegina.
- Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzen zaienean, hobeto sentitzen gara.
- Tontoek atsegin dute besteen sufrimendua.
- Askok min dutenean, tontoa libratzen da.
- Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzea ez litzateke pertsona azkar baten kontsolamendua izan behar.