euskaljakintza (Ander eta Xabier)
Atsotitzak 3
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Mando merkea, nagusiaren nekea.
- Merke erosi ohi duguna, askotan garestiagoa ateratzen zaigu.
- Mandoa merkeak nagusia asko nekatzen du.
- Merke erositakoak ez du gehiegi irauten.
- Tontoen artean tontoenak lan gehiago egiten dute.
Maite ditugun begietan lausorik ez.
- Begiak ireki behar dira errealitatea ikusteko.
- Maitearengan ez dugu akatsik ikusten.
- Maitasunak begiak lausotzen dizkizu.
- Maiteminduta dagoena itsuturik bizi da.
Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan.
- Gaitz bakoitzak bere sendagia behar du.
- Zenbaitetan, sendagileek ere, ez dute asmatzen erien gaixotasunik eta okerreko sendagaiak ere eman ohi dituzte.
- Lepoan min edukiz gero, zangoan izan ohi da konponbidea sendagileen ustez.
- Sengileek okerreko sendagaiak ematen dituztenean, kexatzeko aukerarik ez da izaten .
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.
- Goiz esnatu eta oheratzen dena urte askotan biziko da.
- Luzaro bizi nahi duenak animaliak eduki behar ditu.
- Luzaro bizi nahi duenak egunez lan egin behar du eta gauez lo.
- Naturarekin harreman estua duena urte askotan biziko da.
Gogozko tokian aldaparik ez.
- Egiten dena gustura egiten bada, ez da lana.
- Ametsak amets gelditzen dira ez badugu gogor lan egiten.
- Gustura egiten direnean gauzak emaitza hobeak lortzen dira.
- Zailtasunak gainditzeko lan egin behar da.
Kalean uso, etxean otso.
- Kalean mantso eta apal ibiltzen dena, etxean basati moduan portatzen da maiz.
- Kalean basati moduan ibiltzen dena, etxean mantso ibili ohi da.
- Ez dugu gustuko garen bezalakoak izatea. Besteak bezalakoak izatea nahiago izaten dugu.
- Usoak otsoari ipurbeltz.
Neke gaberik, ez da bizitzerik.
- Bizitza honetako sariak jaso ahal izateko, nekatzea beharrezkoa da.
- Nekatzen ez direnak gehiago bizi dira.
- Bizitzeko beharrezkoa da nekatzea.
- Bizitza honetan eginahalak egin behar ditugu aurrera aterako bagara.
Nirea nire eta zurea gure.
- Norberekeria adierazteko erabiltzen da.
- Eskuzabaltasuna adierazteko erabiltzen da.
- Partekatzeak zoriona dakarrela adierazteko erabiltzen da.
- Ondasunik ez badugu, nekez parteka ditzakegula adierazteko erabiltzen da.
Diruak malkarrak zelaitzen.
- Diruaren bidez gauzarik zailenak ere lortu ohi dira.
- Diruaren bidez ez da nahi dena lortzen.
- Dirudunek zelaiak erosi ohi dituzte diru gehiago egiteko.
- Diruak ez dakar zoriontasuna.
Ardia, beeka egonik, ez du jaten belarrik.
- Beeka egoten den ardiari ez diote belarra emango.
- Bizkortzen denak bikoitza jaten du.
- Zenbait tokitan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.
- Ardien lana da belarra jatea.