euskaljakintza (Alaitz eta Nerea C.)
Atsotitzak 4
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Bista ona eta elkar ezin ikusi.
- Ondo ikusteko betaurrekoak behar direnean esaten da.
- Bi lagun elkarrekin haserre daudenean esaten da.
- Denbora asko da ez dutela elkar ikusi.
- Bi lagun elkarrengandik urrun bizi direnean esaten da.
Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua.
- Bost xentimokoarekin pupua egin eta hamar xentimoko trapua erosten duenaz esan ohi da.
- Uste baino zauri handiagoa egin duenaz esan ohi da.
- Kexatzeko arrazoi osoa duenaz esan ohi da.
- Motiborik gabe kexatzen denaz esan ohi da.
Burdina berotan jo behar da.
- Planak egiten ditugu beroaldian baina hoztean pikutara bidaltzen ditugu .
- Ariketa fisikoak egiten hasi aurretik berotzea komeni da.
- Haserrealdiak berotan konpondu behar dira.
- Burdina hotzean ez dago moldatzerik.
Burla minena, egia dioena.
- Burla egiterakoan egia esaten bada, ez da mingarria izaten.
- Egiak min ematen du askotan.
- Burla egiaren pareko da askotan.
- Egia esateko burla egin beharra dago.
Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
- Bizitzan hankak erabili behar dira.
- Bizitzeko ez dago burua nekatu beharrik.
- Gauzak egin aurretik pentsatu egin behar dira.
- Gauzak pentsatu gabe egitea hobea da askotan.
Dagoenean par-par, ez dagoenean negar.
- Daukanak ez daukanari barre egiten dio.
- Barrez dagoena negarrez dagoenak baino gehiago du.
- Ez dagoenean negar egiten da.
- Dagoenean gozatu eta ez dagoenean izorratu.
Diruak malkarrak zelaitzen.
- Diruak ez du zoriontasunik ematen.
- Dirua da mundu honetako jaun eta jabea.
- Diruarekin ez dago urrun iristerik.
- Zelaian dirua aurki dezakezu.
Errementariaren etxean zotza burruntzi.
- Zerbait erraz lor edo egin daitekeen tokietan, maiz horren gabezia egoten da.
- Errementariaren etxean zotza erabiltzen da burruntziaren ordez.
- Beharrezkoak dituzun tresnak eskura badituzu, errazago burutu ahal izango duzu lana.
- Zerbait erraz lor edo egin daitekeen tokietan, askoz ere errazago lortzen da.
Nahiago diat “to” bat hamabi “emango diat” baino.
- Hamabi “emango diat” baino hobea da “to” bat.
- Zain egotea hobea da behin hartzea baino.
- Askotan agindu eta sekula ematen ez duena baino hobea da batere agindu gabe behin ematen duena.
- Askotan agindu eta sekula ematen ez duena hobea da batere agindu gabe behin ematen duena baino.
Egon adi lo eta jango dek mehe!
- Siesta egiteko asko jan behar da.
- Mehe egoteko janari uko egin behar zaio eta lo asko egin..
- Ametsetan dabilena jan gabe gelditzen da.
- Zenbait lekutan, bizkortzen ez dena ezer gabe gelditzen da.