euskaljakintza (Gonzalo eta Asier)
Atsotitzak 5
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Zenbat buru, hainbat aburu.
- Pertsona bakoitzak bere iritzia dauka.
- Hainbat pertsona, hainbat buru.
- Buru asko baina gauza gutxi.
- Zenbat eta jende gehiago, iritzi gehiago.
Alferrik da ura joanda gero presa egitea.
- ez dakomeni ura edan eta gero presaka ibiltzea.
- Gauzak egin behar diren unean egin behar dira.
- Nahiz eta epez kanpo izan, komeni da egitea egin beharrekoa.
- Alferrek gauzak azkenerako uzten dituzte.
A zer parea, karakola eta barea!
- Betidanik izan dira lagun animalia hauek.
- Beti aurkariak izan dira animalia hauek.
- Antzekoak direnak batera ibiltzen dira.
- Antzekoek, karakola eta barearen antzera, ez dute gustuko elkarrekin egotea.
Alferra beti lanez betea.
- Alferra denari lan gehiago bidali behar zaio bere nagitasuna konpentsatzeko.
- Alferrari lan gutxiago bdaltzen zaio beti aitzakiaren batekin dabilelako.
- Alferrak lanpetuta dagoela esaten du lanik ez egiteko.
- Alferrak ez du lanik egiten.
Han eta hemen txakurrak oinutsik.
- Toki guztietan daude gauza txarrak.
- Gauza txarrak dauden tokietan txakurrak han eta hemen ibiltzen dira.
- Toki guztietan bizimodua berdintsua da.
- Txakurrak berdintsuak izaten dira toki gutzitetan.
Usteak erdia ustel.
- Uste asko izanez gero, ideiak usteldu egiten dira.
- Uste diren gauza asko ez dira egia.
- Usteak zurrumurru hutsa dira.
- Usteak denborarekin aldatu egiten dira.
Zer ikusi, hura ikasi.
- Ikusitakoa ikasteko joera dugu.
- Ikasteko modu erosoena ikustea da.
- Itsuek ezin dute ikasi.
- Ikastea ikusmenarekin erlazionatuta dago.
Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
- Zerriei ezkurrak gustatzen zaizkie.
- Gosea janariak soilik kentzen du.
- Lortu nahi dugun hori izaten dugu beti pentsamenduan.
- Lortu nahi duguna lortzeko, amestu besterik ez dugu.
Txakurra txakurtegian, oilarra oilategian.
- Gauza bakoitzak bere lekua du.
- Txakurtegiak oilategiak bezain beharrezkoak dira.
- Animaliek ere etxe bat edukitzeko eskubidea dute.
- Gauza guztiak dira garrantzizkoak.
Urrea esan eta urria eman
- Urrea kantitate txikitan ematen da.
- Asko eskaintzen duenak gutxi ematen du.
- Dirudiena eta benetan dena ez datoz bat beti.
- Kanpoaldeak ez du inoiz adierazten barruan dagoena.