euskaljakintza (Izaskun, Silvia eta Olatz)
Atsotitzak 6
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Balea esan eta belea izan.
- Esanak handitzeko ohitura dute zenbaitzuek, baina gero ez dituzte esandakoak betetzen.
- Esanak gaizki esateko ohitura dute batzuek.
- Zerbait esan eta aurkakoa egiteko ohitura du hainbatek.
- Zerbait esan eta zerbait hori betetzen dutenei zuzendutako esaera zaharra.
Baleki gazteak, baleza zaharrak.
- Gazteak ez du zaharraren jakituria, ezta honek ere gaztearen indarra.
- Zaharrak dakiena gazteari irakatsi behar dio.
- Gazteak dakiena zaharrak jakin nahi luke.
- Zaharrak izan nahi luke gaztearen indarra.
Bat eman eta bi hartu.
- Batzuek eskainitakoa baino gehiago hartzen dute.
- Ez dagoen lekutik ere batzuek zerbait ateratzen dute.
- Eskainitakoa besterik ez dute hartzen batzuek.
- Bat eskaini eta bikoitza hartzen dute batzuek.
Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak.
- Eroslea ez da fidatu behar saltzaileak esaten duenaz.
- Erosleak saltzaileak esandakoarekin fidatu behar du.
- Saltzailea ez da fidatu behar erosleak esaten duenaz.
- Saltzaileak erosleak esandakoarekin fidatu behar du.
Beldur denaren ezpatak punta motz.
- Beldurrak gauzak diren baino zailagoak ikusarazten dizkigu.
- Beldur dena arriskuen aurrean ausartago jokatzen du.
- Beldurrak gauzak diren baino errazagoak ikusarazten dizkigu.
- Beldurtien ezpatak ez dira oso zorrotzak.
Belearen umea, belakumea.
- Gurasoak nola, seme-alabak hala.
- Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.
- Seme-alabak nola, gurasoak hala.
- Ingurukoa nola, gu hala.
Beltz guztiak ez dira beleak.
- Gauzak ez dira beti ematen dutena.
- Beltz guztiak ez dira gaiztoak.
- Gauzak diruditena dira maiz.
- Koloreek ez dute izaerarekin zerikusirik.
Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea.
- Zoriontsu izateko ez dago aberatsa izan beharrik.
- Pobreen bizia aberatsena baino hobea da.
- Aberastasunak zoriontasuna dakar.
- Pobreek aberatsen bizia desiratzen dute.
Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira.
- Zailtasun eta arazorekin leku guztietan topa gaitezke.
- Geure ohiturak leku guztietan aurki ditzakegu.
- Animaliek leku guztietan berdintsu jokatzen dute.
- Toki guztietan zenbait gauza era berean ikusten ditugu.
Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean.
- Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.
- Besteen akatsak ikustea geureak ikustea baino gehiago kostatzen da.
- Besteen akatsen zama hartzen dugu maiz.
- Besteen akatsetan geureetan baino arreta gutxiago jartzen dugu.
Umearen zentzuna, etxean entzuna.
- Etxean ikusten duena barneratzen du umeak.
- Umeari beti esan behar zaio zer den zentzuzkoa.
- Umeek etxean egiten dutena berehala entzuten da kanpoan.
- Umeen jokabidea beti izan ohi da zentzuzkoa etxean; ez, ordea, kanpoan.
Kalboa kastatik eta altza zepatik.
- Gurasoak nola, seme-alabak hala.
- Seme-alabak nola, gurasoak hala.
- Ingurukoa nola, gu hala.
- Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.
Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik.
- Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.
- Besteen akatsak ikustea geureak ikustea baino gehiago kostatzen da.
- Besteen akatsetan geureetan baino arreta gutxiago jartzen dugu.
- Besteen akatsen zama hartzen dugu maiz.
Sasi hutsa ez da zutik egoten.
- Lan egiteko jan egin behar da.
- Bizitzeko asko ikasi behar da.
- Zutik egoteko hanka sendoak beahr dira.
- Gezurra berehala azaltzen da.
Adiskide gabeko bizitzea, auzo gabeko heriotza.
- Bizitzan zehar bakarrik egon dena, heriotzan ere bakarrik egongo da.
- Bizitzan zehar lagunik gabe egon arren, heriotzaren atean topatuko dituzu.
- Bitzitzan lagun ugari dituenak heriotzan galduko ditu.
- Bizitzan zehar lagunik izan ez duenak heriotzan ez ditu topatuko.