euskaljakintza (Unai eta Lander)
Atsotitzak 7
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Euskara bihotzean baina erdara ezpainean
- Euskara maite du baina erdaraz hitz egiten du.
- Euskalduna da baina erdaraz hitz egiten du.
- Euskalduna da eta euskaraz hitz egitea maite du.
- Euskara badaki baina erdaraz hitz egitea du gustuko.
Ezkur urte, elur urte.
- Urte batean ezkur asko egonez gero, elur asko egingo du
- Txerriek ezkur asko jaten badute, elur asko egingo du.
- Elur asko eginez gero, ezkur asko egongo dira hurrengo urtean.
- Ezkurrak onak badira, elurra egingo du.
Arian-arian xehetzen da burnia.
- Gauza zailenak ere arituz egin daitezke.
- Burnia xehetzeko gogoz aritzea oso garrantzitusa da.
- Pixkanaka-pixkanaka egiten dira gauzak.
- Bizitza honetan gauzak ez dira beti nahi dugun bezala ateratzen.
Gezurrak hanka motza du
- Gezurretan dabilena uste baino lehen harrapatzen da askotan.
- Ez da erraza jakitea gezurretan nor dabilen.
- Gezurra esaten duenak hanka motza izan ohi du.
- Ez da oso azkarra gezurrak esaten dituena.
Ez da horixe atzo goizekoa.
- Atzo goizean ikusitakoa ez da.
- Norbait edo zerbait zaharra da.
- Zerbait edo norbait berria da.
- Norbait gaztea da.
Bista ona eta elkar ezin ikusi
- Bi lagun haserre daudenean esaten da.
- Bista ona du baina ez du ezer ikusten.
- Adiskide bikainak dira beraien artean.
- Lagun berria ezagutzeko bista ona du.
Gaitza lapur isila.
- Sendaezina den gaitzari esaten zaio.
- Gaitzak uste baino lehen hil ohi du jendea.
- Gaitzak isilik lapurtzen du.
- Gaiztoa den pertsona bati esaten zaio.
Guztien gogora egitea da gauza nekea.
- Guztien nahiak betetzea ez da gauza erraza.
- Nekatuta zaudenean, ez da erraza besteek nahi dutena egitea.
- Gauza guztiak gogoan izateak nekea sortzen du.
- Guztien gogoa kontuan izatea ez da nekagarria.
Adiskide onekin orduak labur.
- Denborak ez du aurrera egiten adiskide on batekin gaudenean.
- Ergel ugari dago adiskide onen artean.
- Adiskideekin gaudenean, ez da komeni ordua jakitea.
- Lagunartean pozik gaudenean konturatu gabe joaten da denbora.
Abendua jai huts eta gau huts
- Abenduan jai asko izaten da eta egunak motzak izan ohi dira.
- Abenduan gauak motzak eta jaiak luzeak izaten dira.
- Abenduan jai gutxi izaten da eta gauak motzak izaten dira.
- Abenduan gauetan jai gutxi egin ohi da.