euskaljakintza (Eli eta Jon Ander)
Atsotitzak 8
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Astoak mandoari belarri luze.
- Zozoak beleari ipurbeltz.
- Txakurrak katuari hanka-motz.
- Katuak bere buruari miau!
- Astoak mandoari begi-oker.
Azaroa bero, negua gero.
- Azaroan beroa handia egiten badu, negua epela izango da.
- Azaroan beroa egiten badu, udan euria egingo du.
- Azaroan beroa eta neguan elurra.
- Azaroan beroa egiten badu, negua beranduago helduko da.
Azaroa hotz, negua motz.
- Azaroan elurra egiten badu, neguan beroa egingo du.
- Azaroa hotza bada, negua motza izango da.
- Azaroa hotza bada, negua luzea izango da.
- Azaroa hotza bada, neguan elurra egingo du.
Astoa joan eta mandoa etorri.
- Betiko ingurunetik atera eta denbora bat kanpoan ematen denean, aldatuta bueltatu ohi da.
- Bakoitza den bezalakoa da izaera aldatzen ez duen bitartean.
- Bakoitza den bezalakoa da eta ez du aldatzen izateko era bizitza osoan zehar.
- Burugogor den norbait adierazteko erabilzen da.
Azkar eta ondo usoak egiten du hegan.
- Gauzak azkar eginez, ondo ateratzen dira.
- Gauzak ongi egiteko, azkar egin behar dira.
- Ahal izanez gero, gauzak ondo egin behar dira
- Gauzak ongi egin ahal izateko, lasai eta patxadan egin behar dira.
Geroa, alferraren leloa
- Alferrak beti uzten du lana gerorako.
- Alferrak ez ditu inoiz gero egiten lanak.
- Alferrak ez ditu lanak egiten ez orain eta ez gero.
- Alferrak beranduago hobe egiten ditu lanak.
Burua goregi, denentzat barregarri.
- Pertsona altuei barre egin ohi zaie.
- Nork bere burua goraipatzea ez dago ondo ikusia.
- Burua pixka bat makurtzea, apaltasun seinale da.
- Burua goregi eramatea harrotasun seinale da.
Orain emanik konfiantza gehiegi, gero kaka egiten dik burutik beti.
- Konfiantza ez dagoen tokian, adiskidetasuna mantentzea errazagoa da.
- Konfiantza dagoen lekuan errespetua izan behar da.
- Konfiantza badago, errespetua dago.
- Konfiantza gehiegi egoten denean, errespetu falta egon ohi da.
Ontasuna eta edertasuna izan ezik, beste dena kutsakorra.
- Gauza txarrak berehala ikasten ditugu.
- Gauza on guztiak besteengandik ikasten ditugu.
- Zerbait gaizki egiten badugu ez da gure errua, erakutsi digunarena baizik.
- Besteek erakusten digute ontasuna ez den guztia.
Mokadu handia nahi duenak eztarrian gelditzen zaio.
- Asko jan nahi duenak itotzeko arriskua dauka.
- Lan askotan hasten denak ez du bakar bat bukatzen.
- Mokadu handiak jatea txarra da.
- Gehiegi nahi duena ezer gabe gelditu ohi da.