euskaljakintza (Ainara eta Leire)
Atsotitzak 9
Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.
Hartzaile bizkor, emaile koxkor.
- Besteena erraz hartzen duena baina berea ematea kostatzen zaiona.
- Hartzen duena beti damu.
- Gauzak hartzera korrika joaten dena baina ematera motel.
- Hartzaile azkarrak, emaileak tuntunak.
Hil eta gero salda bero.
- Gauzak konpondu behar dira horretarako parada dagoenean eta ez aukera pasatu denean.
- Hil ondoren ez da inor zutaz oroitzen.
- Norbait hiltzean, salda bero bat prestatzea komeni da.
- Hil ondoren ez dago ezer aldatzerik, lehenago aldatu behar dira.
Hoa antzarak ferratzera!
- Hoa pikutara!
- Hoa animaliei ferrak jartzera!
- Hoa haize beroa hartzera!
- Hoa antzarak ehizatzera!
Haurrak hazi, nekeak bizi.
- Haurrak hazten doazen heinean, arazoak areagotu egiten dira.
- Haurrak haztean, besoetan hartzea neketsua izaten da.
- Haurrak haztean, nekagarria izaten da bizitzea.
- Haurrak haztean, nekatu egiten dira.
Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen!
- Pertsona bat inbidiatsu dela adierazteko erabiltzen da.
- Norbait inbidia banatu zen mahaian egon zela adierazteko erabiltzen da.
- Pertsona batek bere inguruan inbidia sorrarazten duenean erabiltzen da.
- Etxe batean inbidia ugari dagoela adierazteko erabiltzen da.
Ibiltari gauean, logale goizean.
- Gauean parrandan ibili dena goizean nekatuta egon ohi da.
- Guean kalean, goizean ohean.
- Gauean paseatu eta goizean, berriz, deskantsatu.
- Gauean berandu arte lagunartean ibili dena goizean logale egoten da.
Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
- Pertsonarekin indarkeria erabili ordez, elkarrizketa erabili behar da.
- Pertsonak, idiak ez bezala, hitz egiteko gaitasuna du.
- Pertsonak buila egiten duenean, adarretatik heldu behar zaio.
- Pertsonak eta idiak nahiko antzekoak dira eta tratu berdintsua eman behar zaie.
Adiskide onekin orduak labur.
- Lagunekin gustura egonda, denbora azkar igarotzen da.
- Lagun onekin hiltzeko arriskua dago.
- Ordu gutxi egon behar da adiskide onekin.
- Adiskide batzuekin urrun egotea komeni da.
Eroriz ikasten da oinez.
- Behin eta berriz saiatuta lortzen dira emaitzak.
- Erortzea da oinez ikasteko modu bakarra.
- Emaitza onak lortzeko erori egin behar zara behin baino gehiagotan.
- Ez da erraza oinez ikastea.
Ez da beharra bezalako morroirik.
- Beharra da zerbait egiteko bultzatzailerik nagusiena.
- Morroiak ez du beharrik.
- Beharra duzun horren morroi bihurtzen zara.
- Beharrak badaude, morroiak egongo dira.