Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Seme hura mutil handia zen, baina herritar askok erdi txorotzat zeukaten . __________________________________________iritziz _______________ .
Bere jokamoldea zuzentzen ez zuen bitartean ezin esan zitekeen elkartekide leiala zenik. ________________________________ ezean, ______________________________...tzat.
Umea negar-malkotan zegoen. _________________zerizkion.
Nire mendizaletasunaren jatorria umetan aitonarekin egin ohi nituen joan-etorrietan dago. __________________________________________________________________datorkit.
Batak besteari "Aurkituko ote dugu konponbidea?" galdetuz amaitu zuten solasaldi luzea. __________________________________elkarri _________________________________ .
Aspaldian dabil hori lanean. _________________berria.
Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen. ______________________________________deritzo.
Esango nuke txakur hau ez dela hori bezain gaiztoa. _____________________________________ematen.
Neska lirain horrek zoratu egingo luke bat bere edertasunaz. _______________________izanda, ___________________ .
Agintariek hartu behar dituzte erabaki zorrotz horiek eta ez beste inork. _____________________________hartzea, _____________________ .
Miren eta Ane bata bestearen antzekoak omen ziren txikitandik. ___________________________antza ____________________ .
Unibertsitateko irakasle bati esker murgildu nintzen ikerketa zirraragarri hartan. ______________________________zor _______________________________ .
Hamaika dira gurasoek eta irakasleek bultzatuta aurrera atera direnak. __________________________esker __________________________ .
Isiltasun oro esan ez diren hitzez dago osatua. _________________________osatzen dituzte.
Fruituak, gazta eta arrain errea eramaten nizkion. Ordainetan ahuntz-esnea eta ahate-arrautzak ematen zizkidan. _________________________________________________________________________________________truke.
Zorrak kitatzeko bakoitzak milioi bat pezeta jarri behar izan genuen. _______________________________...na ____________________ .
Jon igandean ezkondu zen, baina guk astelehenera arte ez genuen jakin. ________________________________________________________berri.
Liburu horren euskal bertsioa zorioneko itzultzaile horrek egin du. _________________________________________________duzu.
Bere urtebetetzeko opari gisa huskeria bat eman zioten. _________________________________________...tzat.
Oraindik korrikalari horri uste baino gehiago falta zaio munduko errekorra ontzeko. __________________________________falta du __________________________ .
Haurrek amarekin euskaraz eta aitarekin arabieraz hitz egiten dute. __________________________________________mintzatzen dira.
Tabernak ordu txikietan irekita egoteari desegokia deritzot. Ez dut uste _____________________________________ .
Luze gabe iritsiko dira Bartzelonako gure lagunak, fardel eta guzti. _____________________...tear ________________________________________ .