Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Motorzale eta txirrindulari askok ez dakite kaskoa ez erabiltzea arriskutsua dela. ___________________________________________________________dakarrela.
Liburugintzan hasi zirenean bakoitzak hiru milioi jarri zituen. ____________________________ ekin _________________...na ___________________ .
Zuk proposatutakoa ondo iruditzen zait. __________________________deritzot.
Erretzea denontzat da kaltegarria. ______________denoi __________________ .
Gure ikastetxera etorri den irakasle berriak asko daki informatikaz. _____________________________________jantzia ______________________ .
Patxi ez ezik, Olatz eta Julene ere etorriko dira. __________________...tzekoak _______________________ .
Bidegabekeriek eta gizalegez ez jokatzeak tristatu egiten naute. __________________ dira _____________________sortarazten __________________ .
Arazoa ez onartzea da irtenbidea atzeratzearen eragile. ___________________________________________du.
Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea garrantzitsua da adituen ustez. ______________________________irizten _________________________ .
Une honetan bide horretatik ez goaz inora. ________________horrek ______________ .
Halako batean hasi ziren guk agindutako lanetan. ______________________ekin________________...n________________ .
Irakasleok eman behar dizkiezue ikasleei azalpenak eta ez gurasoek. Irakasleoi ________________________________________________ .
Gurasoek aginduta etorri zara medikuarenera. ______________...arazi ______________________ .
Lanean gogor ari denak begirunea merezi du. ________________________________zor ________________ .
Ez zen erraza izango ni berriro zoritxarreko toki hartan gaueko ordu txikietan ikustea. Nekez _______________________________________________________________ .
Ez nuen bihotzondoko makala hartu zu egoera triste hartan ikusi zintudanean! _______________zidan ___________________________________________ !
Zuei esker hartu izan dugu atseden orain arte. ________________ zor ________________________ izana.
Era horretako arazo bat antzeman ondoren, haurdunaldiarekin jarraitu ala ez gurasoen esku gelditzen da. ____________________________, gurasoei _______________________________________ erabakitzea.