Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Nola pentsa dezakezu gaueko orduotan kalera ateratzea? ____________________________________________ ere!
Ez zen laztan eta igurtzi gutxi jasotakoa haur hura! Hamaika__________________________________ !
Nire arreba ezkonduta ikusi nahi dut. Zer ez nuke egingo! Edozer _______________________________________ .
Leihatila atzean zeuden txoro haiek zure arazoa konponduko zutela pentsatzea ere! Nola ________________________________zuri _____________________________ !
Zu bezalako zahar batek gazteek egin ezin dutena egitea pentsatzea ere! Nola _______________________________________________________ !
Onartu beharra dago produktu asko eta asko telebistak saltzen dituela bere zulotxotik. Nola ukatu _____________________________________________________________!
Nola liteke bizitza osoan aurreratutako sosak era horretan xahutzea! _____________________________________________________ ere!
Sekulako pena hartu du berria jakin duenean. Hori ________________________________ !
Berriz ere etxeko lanak egin gabe etorriko da. Horretan ez izan zalantzarik. Baietz_______________________________________________________ !
Hain azkar etsita, ez dakit ba zeure burua gobernatzeko gauza izango ote zaren! __________________________________ , ona zaude zu__________________ !
Zer itxura daukan tarta horrek! Hori ____________________ !
Ezin urduriago dago eta ezinezkoa da bera lasaitzea. _______________ baino ________________...tzerik.
Estuasun hartan erokeria bat egin ez zuenean! _________________________zorian _______!
Andoni ezagutzen ote dudan? Horixe ezagutzen dudala! __________________________________________, ba!
Etorri egin zait eta barkamena eskatu dit. Horra non _______________________________!
Bi mutil sartu ziren. Bata morroskoa bazen, bestea ez zen gutxiago. _________________________, zein baino ____________________ .
Hori ezin da ulertu. ____________________kristaurik _________________ !