Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Zuen pintura itsusiegia zen saria lortzeko. Hain ____________________non________________ .
Ezin nuen agindutako lanik egin, goizean izandako istripuaren ondorioz oso urduri bainengoen. ________________ hain _____________________non_______________________________ .
Horrelako harrera beroa egin eta hain jaki goxoak eskainita, nola ez da, ba, etorriko zurera!. _________________________...z gero, _____________________________________gabe.
Zuek eredu eta ispilu izan behar eta lotsagarri agertzen zarete denon aurrean. ________________________________beharrean, _____________________ .
Seme-alabak bideratu nahi nituen baina nork bere bidea hartu du gure aholkuei jaramonik egin barik. _________________________...gatik, ___________________________ aintzakotzat ___________ .
EAEn ekonomia %4 haziko da; hala ere, langabezia ez da %14tik jaitsiko. Nahiz eta ___________________________________________________ .
Haren ibilera sosegatuak sasoian aurrera zihoala salatzen bazuen ere, aurpegiko orin ugariek eta irribarre errazak gaztetzen zuten. Nahiz eta _____________________________________________________________________ .
Ezin hobeto pasatu ditut oporrak. Ondorioz, indarberrituta itzuli naiz lanera. Hain ____________________________ ezen________________________ .
Oso zaila da lana lortzea. Horregatik, asko eta asko etsita daude. ______________________...enez, ________amore eman _________ .
Har ezazu euritakoa, agian euria egingo du eta. ______________________________eginda ere.
Hamaika aldiz esanagatik, guk esandakoari ez zion jaramonik egin. ____________________ ba... ______________aintzakotzat _____ .
Esan zaio makina bat aldiz baina horrek berearekin jarraitzen du. Niri hala iruditzen zait, behintzat. ________________________...gatik, ___________________________________________ zait niri.
Itsasontzia uzten duen azkena kapitaina da, erantzukizuna berea delako. _________________________...enez gero ___________________ uzten.
Batzuek hau diote, besteek bestea; alabaina, sendagileek lortu dute gaixoa aurrera ateratzea. Esanak _____________________________ esker ___________________________________ .
Behin eta berriro gezurretan harrapatu bazuen ere, ez zitzaion inoiz pertsona maltzurra zenik iruditu. __________________________...gatik, ez zuen _________________________________________ .