Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Bizimodu berria aurkitzeko asmotan hartu omen zuen Ameriketarako bidea. _________________________________...lakoan_____________________________ .
Gure umeek, musikarako joera izanda ere, ez lituzkete utzi beharko beste lanak. Ni, behintzat, horretan nago. __________________________ ba... ________________ , ez dut uste _______________________________ .
Lapurra zela pentsatu zuen. Izugarrizko makilakada eman zion. ____________________________________________...lakoan.
Ez zenekiten? Patxi apaiz egitekotan dabil! _______________________________________ , ala?
Hurrengo urteak oso euri gutxikoak izango direla diote jakitunek. _______________________________________omen___________________ .
Azken bolada honetan, uste hau jabetu da ikertzaileen artean: gizakia barazkijalea zen hasieran. _______________________________ ustea ____________________________________ honetan.
Mundu honetan jende gogorrak egiten du aurrera; uste hori izan zuen gaztetan eta zahartzaroan. ___________________________ ustea ________________ , baita _______________________ .
Musika-kaxa hartan herri-kanta alemaniar bat zegoen, nonbait. Badirudi ___________________________________________ .
Aitak esan zien berari tokatu zitzaiola eta berak zeukala joan beharra, bestela sugea haserretu egingo zela. _____________________________ zienez, _____________________________________________ baitzen.
Diotenez, akerraren pertsonifikazioa da Matxin izena. _____________________________omen _________________ .
Istripuan bi lagun hil omen dira. __________________________berria zabaldu da.
Enparantza, kale eta tabernak ez dira jendez leporaino egongo, antza. Ez dirudi____________________________ dituenik _____________________ .
Ez daukagula biharko bukatu beharrik esan dute. _____________ omen ______________________ zertan ________________ .
Badakizu derrigor egin behar duzula. __________________________...na.
Zuzendariak biharko bilera deituko bide du. _______________________________...la.
Zu atzo pertsonal buruarekin hizketan aritu omen zinen. __________________________zurrumurrua zabaldu da.
Aurten etxea erosteko modua izango dugulakoan gaude. _______________________ ahal ___________________ ustea _____________ .