Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Gaueko ordu horietan taxi barnean zenbait kaletan ibili beharrak beldurra ematen dit. Beldurra diot__________________________________________________________ .
Arazoak begibistan izan eta begiak ixten dituena zoroa da. Zorakeria _______________________________________ .
Jendea zutik eta txaloka jarri zuen atzo entzun genuen kontzertuak. ___________________ ... rainokoa___________________________ .
Beharbada, norberaren handinahikeria izango da gure gaur egungo egonezinaren sortzailea. Baliteke ________________ sortzea ____________________________________________ .
Hainbeste egunez zure berri izan gabe, larritu egin nintzen. ________________________________________ ninduen.
Haurtzaroan inongo mugarik ez nion ipini eta horixe da kezkatzen nauena oraingo bere ibilerak ikusita. ___________________________________ izanak _________________________________________ .
Orain ez daukagu behar adina baliabide enpresa hedatzeko. Urte batzuk beharko ditugu horretarako. Urte batzuk __________________________________________________________________izateko.
Ordain dezakezun diru-mailegua eskatu behar duzu, ez gehiago. Ez da komeni ________________________________________ .
Bai lanerako prestutasunak, bai gaiari buruz erakutsi duen interesak harritu egin naute. _______________________________ izan dira harrituta _______________________ .
Saioko partehartzaileen pribatutasuna ez zen errespetatzen eta horrek kalte handia egin ahal zigun. _______________________________...tzeak ___________________________________________ .
Baina oroz gain altxorra galtzeagatik jota geldituko zen. ________________________izanak _______________ .
Goizeko ordu txikietan ez zen bere arrastorik etxean; horrek sortu zituen gugan kezka eta ezinegona. __________________________ ...k ____________________________________________________ .
Guztion ahaleginak bilduta ere, kostako zaigu euskaldunoi geure hizkuntza eta kultura aurrera ateratzea. _______________________________________ , lanak izan __________________________________ .
Egunsentia zenbait egunetan zoragarria izaten da; ez da ikusi gabe uztekoa. _____________________________...nez, merezi _____________________ .
Oso klima nahasia badugu ere, gure metereologoek ez dute ia inoiz huts egiten iragarpenak egiterakoan. ___________________________________ , zaila ___________________________________________ .