Ekonomia merkatuaz arduratzen da. Merkatutik kanpo egindako lanak ez ditu kontuan izaten.
Sistema ekonomikoa autonomo bezala azaltzen zaigu. Nabarmena da erreprodukzio lanik gabe ez lukeela luzaro iraungo.
Inkesten arabera, emakumeek etxeko lanaren %75etik gora egiten dute. Gizonen partaidetza askoz txikiagoa da.
Bizitzan, noizbait, denok dugu besteen laguntzaren beharra. Merezi du hori kontuan izatea.