- ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALA. 
 Zeri buruz hitz egiteko deitu dituzte bi gazte hauek?
 -   "Arrakasta"ri buruz hitz egiteko.
-   Gazteei buruz hitz egiteko.
-   Ikasketei buruz hitz egiteko.
 
- Nor da Iban Garate? -   Lehen aktorea zen eta orain ikaslea da.
-   Aurkezlea, aktorea eta ikaslea.
-   Lehen aktorea eta aurkezlea; orain, ikaslea.
 
- Sustrai Colinak etorkizunaz zer dio? -   Bertsolari izaten jarraitzeko asmoa du.
-   Abokatu izango dela uste du.
-   Ez du, oraingoz, ideia argirik.
 
- Ibanentzat, zer da arrakasta? -   Bere kasuan, neurtzeko zaila den zerbait.
-   Jendeak duen ustea besterik ez da.
-   Nekez lortu eta erraz desagertzen den zerbait.
 
- Sustrai Colinarentzat, zer da arrakasta? -   Arrakasta, bertsolaritzan, egunen kontua da.
-   Existitzen ez den zerbait.
-   Norberari atsegin zaionean pozik aritzea.
 
- Jende askoren ustez, telebistak ematen duen gauzarik hoberena zera da: -   Fama, arrakasta, ezaguna izateko ematen duen aukera.
-   Fama eta diru erraza lortzeko aukera.
-   Lankideak, adiskideak, lagunak egiteko ematen duen aukera.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENA: BIGARREN ATALA.
 Komunikabideek kritikatzeko duten aukerari buruz, zer diote?
 
 -   Euren lana hori dela.
-   Euren iritziak ez duela beste gazte batzuenak baino gehiago balio.
-   Kritikak egiteko zaletasun handia dutela.
 
- Gazte hauek komunikabideetan sarri agertzen dira eta iritziak ematen dituzte. Atsegin dute? -   Ez, ez dute batere gustuko.
-   Alde batetik, bai; bestetik, ordea, ardura ere handiagoa da.
-   Nahiago lukete iritzirik ez eman.
 
- Animoak izateaz, zer dio Iban Garatek? -   Ez dagoela eskaparatean egoteko prest.
-   Nahiago duela ezaguna izatea.
-   Lan atsegina duenez, eskaparatean agertzea beste erremediorik ez duela.
 
- Gazteak inork baino errazago ditu gauzak? -   Besteek baino lan gehiago eginez gero, lor daiteke zerbait.
-   Gazte ikasia bazara bai.
-   Ez da ezer oparitzen, baina errazagoa da.
 
- Gazte izateak zenbait aukera ematen ditu? -   Lehen pausoetan bai; gerora, ordea, ez.
-   Itxura ona duzun bitartean, bai.
-   Aukera hoberenak gazteentzat izango ohi dira gure gizartean.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENA: HIRUGARREN ATALA.
 Gazteek pentsatzen ez dakitela esaten da. Zer uste dute?
 -   Ez dela egia; badakitela pentsatzen.
-   Horrela dela; unibertsitatearen utzikeriaren ondorio dela.
-   Egia dela; klase magistralek ez dutela batere laguntzen.
 
- Irakasleei buruz, zer diote? -   Saiatu, saiatzen direla baina gazteak oso ezberdinak direla.
-   Irakasle mota asko dagoela.
-   Gehienek apunteak irakurtzen dituztela eta kito.
 
- Diruari, lehen eta orain, balio bera ematen zaio? -   Gaur egun oso erraz lor daiteke.
-   Dirua, lehen eta orain, gazteen gogoko da.
-   Lehen ezberdina zen, oso nekez lortzen baitzen.
 
- Oraingo gazteak lehenagokoak baino buruarinagoak dira? -   Ez, inoiz baino zentzudunagoak dira.
-   Gazteak, lehen eta orain, antzekoak.
-   Bai, buruarinagoak dira gaur egungoak.
 
- Erantzukizunak hartzeko gai dira gaur egungo gazteak? -   Bai, gazteek badakite gauzak arduraz egiten.
-   Erantzukizuna kulturan eta bertsolaritzan hartzen dute.
-   Ez, nahiko axolagabeak dira.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
 Norbaitek espero ez duguna esaten duenean, zein erantzun da egokiena?
 -   Bai, jauna!
-   Hara bestea!
-   Sekula ez!
-   Bejondeizula!
 
- Ez nuke nahi zeu ere triste ..... nire gaixotasunagatik. Zein dago gaizki? -   jartzerik
-   jar zaitezen
-   jartzea
-   jar zaitezenik
 
- Nola esaten zaio hotzarekiko oso sentibera den pertsonari? -   Hotzikara.
-   Hozkirria.
-   Hozbera.
-   Laiotza.
 
- Zuek Kepari zorrak barka ..... ematen dizuet diru hau. -   diezaiozuen
-   diezaiezuen
-   diezazkiozuen
-   diezazkiezuen
 
- Hauetako zein EZ da ipuin baten hasiera? -   Behin batean...
-   Bazen behin...
-   Antzina ez dela...
-   Kontuak kontu...
 
- Lagunak hitz eta pitz ari ziren. Bestela esanda: -   Hitz egin nahi baina ezin.
-   Berba eta berba.
-   Ahoa bete hortzekin.
-   Hitza eskatuz.
 
- Liburua irakurri eta etxetik irten nintzen. Beste era batera: -   Liburua irakurritakoan etxetik irten nintzen.
-   Liburua irakurtzerakoan etxetik irten nintzen.
-   Liburua irakurriz gero etxetik irten nintzen.
-   Liburua irakurri ahala etxetik irten nintzen.
 
- Zein bikote dago gaizki? -   Arrautzak irabiatu.
-   Esnea xehatu.
-   Kafea eho.
-   Laranja zuritu.
 
- Erakunde horrek laguntza eskaintzen du premiazkoa den tokietan, osasun laguntza... -   hala nola.
-   izan ere.
-   bereziki.
-   azkenik.
 
- ..... dago gure gazte sasoia! -   Lekutan
-   Gaztetan
-   Umetan
-   Antzina
 
- Informatika irabazi ezineko erronka da, batez ere adin batetik gorako langileentzat. Beste era batera esanda: -   Informatikaren borroka ezin dute galdu halako goi maila duten langileek.
-   Langile zaharrek nekez joko diete erronka informatikak dakartzan irabaziei.
-   Adineko langileentzat ezinezkoa da irabazirik ateratzea informatikaren erabileratik.
-   Adinean sartuta dauden langileentzat batez ere, informatika erabiltzen ikastea oso zaila edo ia ezinezkoa da.
 
- Aurreko batean, laban egin eta ..... erori nintzen. -   ahuspez
-   atzekoz aurrera
-   bizkar ematen
-   muturrez gora
 
- Ez dizut onartuko oparia, non eta ez didazun zin egiten ez duzula lapurtu.  Bestela esanda: Ez dizut onartuko oparia... -   ez duzula lapurtu zin egin ezean.
-   ez duzula lapurtu zin egin arren.
-   ez duzula lapurtu zin eginda ere.
-   non lapurtu duzun esaten ez badidazu.
 
- Egun batzuk baino ez dira falta oporretarako, eta langileok... -   sutan gaude.
-   esne mamitan gaude.
-   irrikan daude.
-   ketan gaude.
 
- Zein dago ondo? -   Iztuetaren Ez Direlako Aketsak liburua plazaratuko du Alberdania Argitaletxeak Abenduaren 4rako.
-   Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak abenduaren 4rako.
-   Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak Abenduaren 4erako.
-   Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak abenduaren 4erako.
 
- Multzoetako batean ezaugarri desberdineko hitz bat dago. Zeinetan? -   Txerrikume, moxal, bildots, txahal.
-   Arte, lizar, haritz, pago.
-   Elkarrizketa, solasaldia, berriketa, olgeta.
-   Bildu, metatu, pilatu, batu.
 
- Utikan esan dizu irakasleak. Zer adierazi nahi izan dizu? -   Lanean hasteko.
-   Zutik jartzeko.
-   Berarengana joateko.
-   Alde egiteko.
 
- Zein da zuzena? -   Hemendik alde egitera behartu didate.
-   Gero geratzen gara eta esaten dizut.
-   Etortzen zarete gurekin igandeko kontzertura?
-   Ikaragarri lagundu diguzue!
 
- Euskara batuan zein dago zuzen idatzita? -   Aberastuez gero.
-   Aberastuz gero.
-   Honez gero.
-   Bostak ezgero.
 
- Autobus geltokian zegoela, auto batek harrapatu du gure auzoko lagun bat. Aukeratu erantzun egokiena. -   Zoritxar hori!
-   Halako zoritxarra!
-   Zoritxarra halakoa!
-   Hori zoritxarra!
 
- Honek guztiak, talde naziekiko morboarekin batera, ikusmina sortzen du inozo askorengan. Hau da: -   Honek eta talde nazien aldeko jarrerak ikusmina eragiten die inozo askori.
-   Honegatik eta talde naziek pizten duten morboagatik ikusmina sentitzen dute inozo askok.
-   Honi buruzko ikusmina dute inozo askok, talde nazietako morboaren ondorioz.
-   Honi eta talde naziek eragiten duten beldurrari bota behar zaio inozo askoren ikusminaren errua.
 
- Ikasleak izango dira ekitaldiak antolatzeaz arduratuko... -   duenak.
-   dutenak.
-   direnak.
-   direla.
 
- Arroparen bat garbitzean txikiago edo laburrago geratzean esaten da: -   Urak hartu du.
-   Urtu egin da.
-   Eman egin du.
-   Melatu egin da.
 
- Zein ez da zuzena? -   Hizkuntz gaitasuna, ekonomi teoria.
-   Hizkuntz-gaitasuna, ekonomi-teoria.
-   Hizkuntza gaitasuna, ekonomia teoria.
-   Hizkuntza-gaitasuna, ekonomia-teoria.
 
- Euskaldun fededun dio esaerak. Zer esan nahi du azpimarratutako hitzak? -   Sinestuna.
-   Apaiza.
-   Gotzaina.
-   Mezamutila.
 
- Aukeratu jarraipen egokia. Arrantzaleek izurdea Izaro inguruan ikusi zuten. -   Marrazoa baita ere han ikusi zuten.
-   Marrazoa ere bai han ikusi zuten.
-   Marrazoa ere han ikusi zuten.
-   Ere bai han ikusi zuten marrazoa.
 
- Tripa zorriak edukiz gero, zer duzu? -   Gosea.
-   Egarria.
-   Beherakoa.
-   Bihotzerrea.
 
- Ikusten zaila denari .....esaten zaio. Hau da: -   ikusgaitza
-   ikustezina
-   ikusgarria
-   ikuskizuna
 
- Zein dago gaizki? -   Hobe duzue aurrera joaten utz nazazuen.
-   Saiatuko naiz zure guraria bete dadin.
-   Eskerrak bera konturatu delari!
-   Beldur naiz zerbait txarra gertatu ez ote zaion.
 
- Hori da ume mizkina, hori! Baliokidea aukeratu. -   Denetarik nahi du.
-   Ez da batere jatuna.
-   Beti negarrez ari da.
-   Berritsua da.
 
- Aukeratu zuzena. Zer ordu da? -   Seiak eta erdiak.
-   Sei eta erdiak.
-   Seiak eta erdi.
-   Seirak eta erdi.
 
- Ezagun batek gurasoen osasunaz galdetu dizu. Zer erantzungo diozu? -   Firin-faran.
-   Ustekabean!
-   Hainbestean!
-   Hala-nola!
 
- Urepelen omenaldia egiten ari ..... hil zen Xalbador bertsolaria. -   zizkiotelarik
-   zitzaizkiotelarik
-   ziotelarik
-   zitzaizkiolarik
 
- Aurtengo aurrekontua iazkoa baino handixeagoa izan da. Hurrengoetatik zein da esanahi berekoa? -   Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean handia da.
-   Aurtengo aurrekontua iazkoaren parekoa izan da.
-   Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean zertxobait handiagoa izan da.
-   Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean oso handia izan da.
 
- Zer esango zenioke afaltzera datorrenari? -   Kontuz platerarekin, beroa dagoela!
-   Kontuz platerarekin, beroa dagoelako!
-   Kontuz platerarekin, beroa dago eta!
-   Kontuz platerarekin, bero dagoela!
 
- Euskara batuan, zein dago zuzen? -   Trenak lurpetik doazte inguru honetan.
-   Arazo guzti hoiek aipatu nizkion nagusiari.
-   Uste dut piskat haserre daudela gurekin.
-   Bostehun euroko motorra erosiko diote Aneri.
 
- Bihotzeko arazoak omen zituen. Egun batean eztulaldi handi bat izan zuen eta... -   ziplo geratu zen bertan.
-   danba hasi zen bat-batean laguntza eske.
-   tipi-tapa lurrean etzan eta medikua eskatu zuen.
-   brast eskatu zuen apaiza.
 
- Asteburuetan ez omen da mendira beste inora joaten. Hau da: -   Diotenez, asteburuetan mendira baino ez da joaten.
-   Asteburuetan edonora joaten omen da.
-   Asteburuetan ez da joaten ez mendira, ez bestetara.
-   Asteburuetan mendira, behintzat, ez da joaten.
 
- Zein dago gaizki? -   Mirenek eta Pellok elkar agurtu dute.
-   Elkarri ez diote ezer barkatzen.
-   Miren eta Pello elkar joan dira.
-   Elkarrenganako izugarrizko gorrotoa dute.
 
- Izuturik geunden. Bestela esanda: -   Beldur airean geunden.
-   Beldurrarekin airean geunden.
-   Beldurraren airean geunden.
-   Beldurrak airean geunden.
 
- Euskara batuan, zein dago zuzen idatzia? -   Gizon gaiso hura gaizki ezerita zegoen.
-   Jezarri zaitez haltzari horren gainean.
-   Aritz ihar horren hostoak laster jausiko dira.
-   Hostoak jausi zaizkion haritz lehor horren ondora hurbildu da.
 
- Hurrengoetako bat gaizki dago. Zein da? -   Harrobiko jokalariz osatutako taldea egin nahi du zuzendaritzak.
-   Mutil banarekin irten ziren tabernatik Aloña eta Eider.
-   Bost urtez Parisen izan naiz.
-   Irailan hasiko gara ikastolan.
 
- Zein da hasiera egokia? ..., ibiltzeko ere gai ez dela dago. -   Argalaren argalaz
-   Ekin eta ekin
-   Lodiz lodi
-   Zutz eginda
 
- Nola irakurtzen da 2 x 3 = 6? -   Bi hirura berdin sei.
-   Bi bider hiru berdin sei.
-   Bi erro hiru berdin sei.
-   Bi hiruturik berdin sei.
 
- Hurrengo hitz bikoteetatik, zein dago zuzen? -   Ur lerdenak.
-   Gazte arreak.
-   Aulki hutsalak.
-   Itsaso harroa.
 
- Nik neuk ez dakit, baina hemengo ..... erantzun ahalko dizu. Zein ez da zuzena? -   edozeinek
-   honek
-   inork
-   besteren batek
 
- Gauden denok alai. Zer esan nahi du? -   Egon gaitezen denok alai.
-   Denok alai gaude.
-   Denok geunden alai.
-   Alai gauden guztiok.
 
- Ez omen du koplatan ibiltzeko gogorik. Bestela esanda: -   Ez omen du kanturako gogorik.
-   Ez du alferkerian ibili nahi, antza.
-   Ez ei du txikikeriatan ibiltzeko gogorik.
-   Ez bide du abesteko gogorik.
 
- Euskara batuan zein da zuzena? Garaipena geuk lortu dugu, asko saiatu... -   bait gara.
-   baigara.
-   baikara.
-   baitgara.
 
- Berriro harrapatu zaituzte autoak lapurtzen? Bada,... -   hori txantxa!
-   zorinekoa zu!
-   hori duk eta!
-   zureak egin du!
 
- Zaletu guztiok beste ametsik ez dugu. Gure taldeak hurrengo txapelketa... -   irabaziko bide du!
-   irabaziko ahal du!
-   irabaziko omen du!
-   irabaziko ohi du!
 
- Etxea kiskalita geratu da, baina barrukoak onik atera dituzte. -   Esker onekoak!
-   Jaunak lagun ditzala!
-   Gaitz erdi!
-   Horra hor!
 
- Norbere gauzarik minenez trufatzen jakiteak abagune paregabea eskaintzen du besteenez trufatzeko. Bestela esanda: -   Mintzen gaituztenean besteei iseka egiteko joera dugu.
-   Bere buruari iseka egiten dakienak aukera ederra du besteei iseka egiteko.
-   Minez trufatzen dakiena besteen saminez ere trufatuko da.
-   Min ematen digutenean besteei erasotzeko aukera ederra dugu.
 
- Etxea hankaz gora ikusi zuenean, oihuka eta biraoka hasi zen,.... -   bere onetik aterata.
-   bere onenak emanda.
-   begiak lauso.
-   deabrukeriak eginda.
 
- Horko etorkin horiek dirua ..... lana nahi dute. -   barik
-   ezik
-   ordez
-   hainbeste
 
- Zein da zuzena euskara batuan? -   Oro har, esan daiteke denek hitz egin dutela gaizki.
-   Orohar, esan daiteke denek hitz egin dutela gaizki.
-   Oro har, esan daiteke denek hitzegin dutela gaizki.
-   Orohar, esan daiteke denek hitzegin dutela gaizki.
 
- Jainkoarren! Zertarako erabiliko zenuke esamolde hori? -   Harridura adierazteko.
-   Agurtzeko.
-   Egindakoagatik zoriontzeko.
-   Aurkezpena egiteko.
 
- Eragozpen horiek ....., aurrera egitea erabaki dute. -   gorabehera
-   aldera
-   kontuan izaten
-   gaindi
 
- Ezetz jakin zein egunetan eta zer ordutan den aurkezpena? -   Baietz jakin! Uztailaren 10ean, goizeko 9:20an.
-   Jakingo ez dut, ba! Uztailak 10, goizeko 9:20 tan.
-   Bai dakidala, motel! Uztailan 10 ean, goizeko 9:20 etan.
-   Edonork daki dela uztailak 10 eko 9:20 ean.
 
- Haiek ez dute gure antzik. Beste era batera esanda: -   Gurekin desberdinak dira haiek.
-   Guretatik desberdinak dira haiek.
-   Gu ez bezalakoak dira haiek.
-   Guregatik desberdinak dira.
 
- Gogotik bota du euria gaur, baina iluntze partean ..... eta ibilaldi ederra egin dugu. -   atertu dio
-   ateri da
-   atertu du
-   ateri egin da
 
- Zein dago zuzen euskara batuan? -   Artzai batzuk ardi usaia izaten dute.
-   Artzain batzuek ardi usaia izaten dute.
-   Artzain batzuek ardi usaina izaten dute.
-   Artzai batzuk ardi usaina izaten dute.
 
- Haur txikitxo bat bere amari mama eskean ari bazaio: -   Gose da.
-   Egarri da.
-   Logura da.
-   Hotz da.
 
- Zein da zuzena? -   Haiek etorri zirenerako gu prest ginen.
-   Zerbait egin beharko dugu arazo horiek lehen eta azkarren desager daitezen.
-   Ez dakigu nola biziko gara hemendik bi urte barru.
-   Bapo janez gero, bazkaria ondoren siesta egitea da onena.
 
- Ondoko multzoetako batean bada izen bat tokiz kanpo. Zein multzotan? -   Mihi-arraina, zapoa, aingira.
-   Indaba, dilista, ilarra.
-   Idikia, txerrikia, adabakia.
-   Lukainka, odolostea, buzkantza.
 
- Inork ez zuen tutik esan, eta nire galdera ..... gelditu zen. -   haizean
-   bere hartan
-   isil-isilean
-   ezkutuan
 
- Zein ez da besteen baliokidea? -   Etorri da?
-   Etorri al da?
-   Etorri dea?
-   Etorri ote da?
 
- Zer da gernua? -   Txiza.
-   Kemena.
-   Armiarmen sarea.
-   Ikatza.
 
- Maisutza bere gain hartu dutenez gero, gidaritza dagokie, ez artaldearen atzetik ibiltzea. Bestela esanda: -   Maisuak direnez, artaldearen atzetik ibili behar dute.
-   Maisutza eurek hartu dutenez, eurek izan behar dute gidari.
-   Artaldeari ez dagokio gidaritza, buruzagitza baizik.
-   Gidaritzak gain hartu dienez gero, ez dute artaldearen aurretik ibili behar.
 
- Goraintziak amari! -   Bai, primeran dago!
-   Ez horregatik!
-   Bai, zure partetik!
-   Baita zuri ere!
 
- Ez pentsa ikasle guztiak berdinak direnik, ..... alde handia dago! -   ikasleetatik ikasleetara
-   ikaslearengandik ikaslearengana
-   batetik bestera
-   ikasleengandik ikasleengana
 
- Tontoa izan behar aukera eder horri... Esaldia bukatu. -   gogor ekiteko.
-   bizkar emateko.
-   baietz esateko.
-   aurre egiteko.
 
- Nola idatzi behar da 50? -   Berrogetamar.
-   Berrogeitamar.
-   Berrogeita hamar.
-   Berrogei eta hamar.
 
- Bada, zaharrak berri. Zein galderaren erantzuna da? -   Zer berri?
-   Zenbat urte dituzu?
-   Zelan bizi zara?
-   Ezer berririk erosi al duzu aspaldion?
 
- ..... lasai, ez da berandu eta! -   Ibil gaitezen
-   Goaz
-   Gabiltza
-   Joaten gara
 
- Bungeren ustez, nabari da, gizakiak ez dira bereizi behar ez arrazagatik, ez erlijioagatik, ez beste edozergatik. Hots: -   Bungeren arabera, zalantzazkoa da gizakiak arrazaren, erlijioaren edo beste zerbaiten arabera baztertu behar ote diren.
-   Bungek aholkatzen du gizakien artean bazterketarik ez egiteko, ez arrazagatik, edo erlijioagatik eta abar.
-   Bungek adierazten du ez arrazak, ez erlijiokak, ez beste ezerk ez dituela gizakiak bereizi behar.
-   Baliteke Bungek ez onartzea gizakien arteko inolako bereizketarik.
 
- Sinonimo bikote hauetatik bat gaizki dago. Zein da? -   Otu - bururatu
-   Lapurtu -ebatsi
-   ikuzi -garbitu
-   Ihardetsi - galdetu
 
- Zein da zuzena? -   Txokolatezko gozokiei pattarra gehituz gero, anisa gehituta baino hobetoago daude.
-   Tolosako abesbatza da ondoen abestu duena.
-   Enpresa horretako lan baldintzak inoiz baino onagoak dira.
-   Coppiren garaiari alderatuta, egungo txirrindulariek baldintza hobeagoak dituzte.
 
- Bereak barik inorenak diren testuak ere ageri dira nobelan, multzo polita gainera. Hau da: -   Nobelan tarteka dauden testu batzuk politak dira.
-   Idazleak asmatutako testuak baino ez dira ageri nobelan.
-   Besteren lanen batzuk ere badira nobelan.
-   Berak eta bestelako idazle batzuek hartu dute parte.
 
- Laugarren kale neurketan euskararen erabilereak goiti egin badu ere, igoera apalduz doa. Beraz: -   Erritmoa moteldu egin da.
-   Erabilera gero eta altuagoa da.
-   Hiztun kopuruak behera egin du.
-   Neurketa kalekoa baino ez da izan.
 
- Eta, esan eta egin! Larru gorritan jarri zen kale erdian! Zein da jarraipen egokia? -   Zoroa halakoa!
-   Ezetz izan!
-   Baietz!
-   Eskerrak!
 
- Duela gutxi gertatutako zerbait azaltzen hasteko: -   Beste egunean...
-   Aurreko batean...
-   Beste egun batean...
-   Biharamunean...
 
- Goizaldeko ordu bata izan arren, argi asko daude piztuta ..... etxeetan. -   honezkero
-   oraingoz
-   dagoeneko
-   oraindik
 
- Badu horrek ateraldi bakoitzik! Bestela esanda: -   Mendizale amorratua da.
-   Oso astuna da.
-   Oso xelebrea da.
-   Berritsua da, sano.