jakintza_avatar.gifeuskaljakintza_logo_txikia.gif2003ko martxoaren 29ko SINONIMOAK

EGA: 2003 eta 2004ko azterketak liburutik hartua

Maite Goñi (euskaljakintza)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. donostia1.jpgInformazio ezak eta betidaniko azturek HIES gaitzaren hedapena erraztu dute.
2. Gerraren eraginez, erbestera jo dute afganistandar askok.
3. Indietako itsasontzi haiek gaur eguneko zenbait naziotakoekin konpara daitezke.
4. Nik, ordea, ez nuen amore eman nahi izaten; eta, temati , neureari eusten nion.
5. Etsaiaren ohorea zikindu nahi izan zuen artikulu hura idatzita.
6. Film horren maitasunezko eszenetan hagitz ederrak diren esaldiak aurki daitezke.
7. Gaur arte ez dugu aukerarik izan bakarka hitz egiteko.
8. Oraindik hasieran daude, arazoa sortu duen hurbileko zergatien araketan .
9. Eta, orduan, ziplo aldatu zuen hizketagaia.
10. Baina zertaz ari zara hitz egiten txolin horrekin?