- ENTZUTEZKO ULERMENA. LEHEN ATALA.
 Zertzat dauka bere burua Iñaki Perurenak?
 -   Harri jasotzaile izandakoa dela dio.
-   Poeta, harri jasotzaile, harakin eta aktoretzat.
-   Batez ere, harri jasotzailetzat.
 
- Estitxu Fernandezek zertan dihardu gaur egun? -   Telebista aurkezle lanean.
-   Bertsolari eta telebista aurkezle lanetan.
-   Bertsolari, psikologo eta aurkezle lanetan.
 
- Iñaki Perurenak aktore lanean hasi zenean... -   beste lanbiderik ez zuen.
-   ez zuen erraza izan beste lanbideekin batera oreka mantentzea.
-   nahiko gaizki hartu zuen, ez zuen jarraitu nahi.
 
- Aktore baten lehen egitekoa... -   ingurukoei arazorik ez eragitea da.
-   ingurukoekin ongi konportatzea da.
-   ordua errespetatzea da.
 
- Aktore lanean gidoia ikastearekin nahikoa da? -   Hori gutxienekoa da; abiapuntua baino ez.
-   Gidoia jakin ez arren, saioa molda daiteke.
-   Gidoia jakin gabe, askatasun handiagoz joka daiteke.
 
- Bizitzaren edozein alorretan, mailarik gorena 20 urte inguruan izaten da? -   Hala da, sasoirik hoberena orduan izaten baita.
-   Zenbaitetan, bai; beste batzuetan, ez.
-   Bai, zenbat eta gazteago, orduan eta adoretsuago.
 
- BIGARREN ATALA. 
 Estitxu Fernandezen kasuan, telebistako lanak beste lanak uztera eraman zuen hasiera-hasieratik?
 -   Bai, horrela da.
-   Ez, hasiera hartan beste lan batzuekin batera zuen.
-   Bai, lan gehiegi batera izateak aspertu egiten du.
 
- Nola hartzen du lana Iñaki Perurenak? -   Norgehiagoka moduan.
-   Gauza astun moduan.
-   Astuna bada ere, ez du nekatzen.
 
- Zer du gogoko Estitxu Fernandezek? -   Jendea ezagutzea, berrikuntzak, ikastea.
-   Zaudenean geratzea, gogaitzea.
-   Aldakuntza, beti gauza berrien bila aritzea.
 
- Jendearen ustez, nolakoa da hauen lana? -   Serio egin beharrekoa.
-   Erronka modura egin beharreko lana, freskatzen duena.
-   Ez da lana.
 
- Iñaki Perurenaren ustez, euren lana... -   dohain egokiak izanez gero, erraza izan daiteke.
-   edozein modutan ere, neketsua.
-   gustukoa, polita, erraza eta arina.
 
- HIRUGARREN ATALA.
 Zerk erakartzen du Estitxu Fernandez?
 -   Kamerak, soil-soilik.
-   Jendaurrean aritzeak.
-   Jendearen txaloak eta txistuak.
 
- Bertsotan sentitu da ongien Estitxu Fernandez? -   Bai, ahaleginaren ondoren esker ona baitator.
-   Bai, bertso mota guztiak atsegin baititu berak.
-   Bai, bertso onaren txaloa datorrelako.
 
- Nolako bertsoak bota izan ditu Estitxu Fernandezek? -   Onak, txaloak baino ez ditu jaso.
-   Batzuetan, onak: txarrak ere, ugari.
-   Agian, gehienetan, txarrak.
 
- Euskaldunok bertsolariekin zerbait berezia dugu? -   Ez pentsa; agian, batzuetan bai.
-   Harrijasotzaileekin ez bezala, bertsolariekin bai.
-   Bai, horrela da.
 
- Nola ikusten du kamera Iñaki Perurenak? -   Hotza eta beroa.
-   Hasieran hotza izan arren, gero ahantzi egiten du.
-   Nolanahi ere, erabat hotza.
 
- Zer abantaila du zuzeneko saioak? -   Saio guztiak ezberdinak dira; guztiz aberasgarria da.
-   Jendeari gauzak galdetzeko aukera ematen du.
-   Abantailarik ez du; kamera aurrean gauzak lasaiago egiten dira.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
 Taberna batera sartu, eta ondoko mahaia ezezagun bat bazkaltzen ari da. Nola agurtuko duzu?
 -   Aspaldiko!
-   Bejondeizula!
-   On egin diezazula!
-   Gabon!
 
- Lasterketa batean, ahalegin bizian doan lasterkaria animatzeko: -   Jo eta ke!
-   Hori duk eta!
-   Aurrera arineketan!
-   Goazen aurrera!
 
- Aukeratu esaldi zuzena. -   Etxeko lan guztiak biharkorako egin behar dituzu.
-   Bere gurasoengandik maitatua hazi zen Jon.
-   Pellotaz esan dituzten guztiak okerrak dira.
-   Zuzendari hautatu dutenetik lanpeturik dabil Eider.
 
- Ondoko hitzetatik zeinek du gari hitzarekin zerikusia? -   Galera.
-   Galbidea.
-   Galzoria.
-   Galsoroa.
 
- Zein da zuzena? -   Arnasestuka gentozten guztiok.
-   Geuk ere bagenekigun horrenbeste.
-   Horixe esaten nenbilkion auzoko Mikeli, baina alferrik.
-   Nora ote zihoazten horren bizkor!
 
- Guraria edo nahia adierazteko: -   Lortuko ahal dugu!
-   Ze ondo lortuko badugu!
-   Lortu ez dugunean!
-   Lor dezagun, ba!
 
- Zirt edo zart egin beharrean gaude. Alegia: -   Lehertu beharrean gaude.
-   Erabaki beharrean gaude.
-   Hondoa jotzear gaude.
-   Barrez lehertu beharrean gaude.
 
- Aukeratu zuzena. Mirenek bere buruaz beste egin ...... zurrumurrua zabaldu da. -   duen
-   duelaren
-   duelakoaren
-   duenaren
 
- Atzoko kolpearen ondorioz, ..... daukat besoan. -   ubeldura
-   beltz-bildua
-   beltz-burua
-   more-burua
 
- Getarian bertan pasatu ditut oporrak, Elkano kalean, ..... -   bide batez.
-   bidenabar.
-   hain zuzen ere.
-   apika.
 
- Ume horrek aurretik darabiltza etxeko guztiak. Parekoa hautatu. -   Bere nahierara erabiltzen ditu.
-   Bidea zabaltzeko erabiltzen ditu.
-   Bere aurrean kokatzen ditu.
-   Aurrez aurre jartzen ditu.
 
- Hain berandu egin zitzaigun, ezen ..... autoan joan behar izan ..... -   neure / baikenuen.
-   nere / bait genuen.
-   neure / baitgenuen.
-   nere / baigenuen.
 
- Harrigarria izan zen atzoko kazkabar erauntsia! Haiek aleak! Hura botatzea! Aukeratu jarraipen egokiena. -   Halako-halakorik!
-   Noizbait halakorik!
-   Noiznahi halakorik!
-   Egundo halakorik!
 
- Bilboko Erakustazokan, erakusketa batzuk ..... baino ez dira antolatzen, urte batean bai eta hurrengoan ez, alegia. -   bi urteko
-   bi urtez
-   bi urterik behin
-   bi urteka
 
- Burua apurtu ez duenean! Zein da baliokidea? -   Ia-ia apurtu du burua.
-   Doi-doi apurtu du burua.
-   Burua apurtu egin du.
-   Ozta-ozta apurtu du burua.
 
- Puntuazioren aldetik, bakarra da zuzena. -   Aurreko baten, ezagutu zenuten mutila, nire gelan dago.
-   Aitak amari: gona gorria erosi dio.
-   Garaiz itzuli naiz etxera, nazkatuta bainengoen.
-   Bada bihar etorriko zara?
 
- Hitz hauetatik zeinek ez du zerikusirik txirrindularitzarekin? -   Tropela.
-   Helmuga.
-   Ihesaldia.
-   Saskiraketa.
 
- Hamaika sartu-irten egindakoak dira etxe horretan! Hau da: -   Makina bat aldiz joan dira etxe horretara.
-   Lagun asko joan dira etxe horretara.
-   Hamaika lagun joan dira etxe horretara.
-   Arazo asko izan dute etxe horretan.
 
- Ez.... gaizki opari eder bat erosiko bazenit. -   bekit
-   zenidake
-   legoke
-   dakidake
 
- Zein da zuzena, ondokoen artean? -   Ikastolan ingelera eta alemandarra ikasten genuen.
-   Gaur atzo baina eguraldi kaxkarragoa dugu.
-   Argentindarrak eta txiletarrak izan ditugu bisitan.
-   Ikasgai honek ia ez du edukirik, ariketak baino ez ditu.
 
- Pello beti ..... ibiltzen da, sesioa nondik sortuko. -   arropak ehotzen
-   haizeak astintzen
-   bazterrak nahasten
-   hariak korapilatzen
 
- Jakinaren gainean esan zituen hitz mingarri haiek. Hau da: -   Gehiegi pentsatu gabe esan zituen hitz mingarri haiek.
-   Zer esaten zuen ondo zekiela esan zituen min emateko hitzak.
-   Nahi gabe esan zituen hitz mingarri haiek.
-   Jakin nahian esan zituen hitz hunkigarri haiek.
 
- Zein dago ondo? -   Nor eta zuk aurkitu behar galdu nuen eraztuna!
-   Non eta Donostiara joan nahi izatea ere!
-   Zerk eta lanik ez izateak kendu dik bizitzeko gogoa?
-   Zer eta diruari ematen diozu halako balio handia?
 
- Futbolean ari ginela kristala hautsi ondoren, ..... entzun behar izan nituen! -   gaziak eta gozoak
-   zuriak eta beltzak
-   neureak eta bi
-   besterenak eta bost
 
- Zein dago zuzen euskara batuan? -   Umeak amari platerrak bota zizkion.
-   Ikasleak eskolatik zetozten.
-   Liburuak oso zaharrak ziran.
-   Liburuak idazle on batenak dira.
 
- Altzairutegi horren ondoan dagoen iturburuko ura ..... -   ez da edangaia.
-   edangaitza da.
-   ez da edatekoa.
-   ez-edangarria da.
 
- Ez da batere ohikoa Joane Somarribak lortu duena, ..... bi Giro eta Tourra irabaztea. -   aurki
-   zera da
-   halaber
-   alegia
 
- Goizetan ohea egiten al duzu? Erantzun okerra aukeratu. -   Jakina!
-   Bai egiten dudala!
-   Ez, zera!
-   Egingo ez dut, ba?
 
- Nekazariek ..... ereiteari utzi diote. -   garaia
-   artaburuak
-   okela
-   sagardoa
 
- Zein dago oker? -   Dioten arabera.
-   Zuri esker.
-   Teilatu gainean.
-   Ibaiaz bestaldean.
 
- Egin didazun barrabaskeria ez da erraz barkatzekoa: ..... -   odolkiak kobratuko dituzu!
-   larrutik ordainduko duzu!
-   aitaren batean bihurtuko zaizu!
-   gorriak ikusiko dizkidazu!
 
- Nola idazten da 1.753 zenbakia? -   Mila zazpiehun berrogeita hamahiru.
-   Mila zazpiehun eta berrogeita hamahiru.
-   Mila zazpiehun eta berrogei eta hamahiru.
-   Mila zazpiehun berrogei eta hamahiru.
 
- Hileta elizkizunean, zer esango zenioke familiartekoari? -   Damu dut!
-   Atsekabean lagun!
-   Dolumina dut!
-   Eskumuinak!
 
- Eman ...... 2050. urtea dela. Nola biziko ginateke? -   litzateke
-   dezagun
-   diezagun
-   genezan
 
- Hurbilekoa astiro aztertzeko gauza izan ez eta urrutira azkar iristeko amorratzen dagoenari ezer gutxi eska dakioke. Bestela esanda: -   Hurbilekoa aztertzeari utzi eta urrutiko gauzetara azkar jo nahi duenak zerbait onik egingo du.
-   Gertukoa lasai aztertu ezin eta urrutira iristeko desiratzen dagoenak nekez egingo du gauza handirik.
-   Urrutira azkar iritsi nahi eta gertukoa sakon aztertzen duenari ezer gutxi eska diezaiokegu.
-   Hurbileko gauzak sakon aztertzen ez dituenari amorrurik ezin eskatu.
 
- Aukeratu zuzena.  -   Badago irakasle bat haserretzean ikasleak jotzen dituela.
-   Noiz eta goizago oheratu, orduan eta hobeto lo egin.
-   Oparia eman dietenei oso pozik jarri dira.
-   Eskerrak ikasturtea laster amaituko den!
 
- Zein da zuzena euskara batuan? -   Egin dezakeenak egin dezala.
-   Eman hala jaten zuten belarra.
-   Autobusa galduez gero, deitu etxera.
-   Gauz guztiak ondo egiten ditu.
 
- Guztiak oporretan eta ni lanean? ......, gauean sagardotegira joango naiz afaltzera! -   Hori da hori
-   Horra hor
-   Zer arraio
-   Banengoen ba, ni
 
- Dendariak ez bezala, bezeroak haserre daude erosteko ahalmena aurten asko urritu delako. Alegia: -   Gero eta gauza gutxiago eros dezakete bezeroek.
-   Gero eta gauza gehiago erosten dute bezeroek.
-   Dendariak gero eta haserreago daude.
-   Gero eta diru gutxiago dute bezero nahiz dendariek.
 
- Zein da zuzena? -   Aurreko astean izugarrizko dirutza irabazi egin dut.
-   Bizikleta hori 3.000 euro kostatu egin zait.
-   Diru hori guztia, irabazi ez, lapurtu egin zuen.
-   Hiru urte aurreztu egin genuen bizikleta erosteko.
 
- Hainbeste hilabetez kontzertu honen zain egon, ..... azken unean bertan behera uzten duten! -   eta hara non
-   eta zer eta
-   eta ea nola
-   eta hara noiz
 
- Bat okerra da euskara batuan. -   Lan asko egin erazi digute irakasleek.
-   Txistuka eta deiadarka hartu zuten.
-   Bi ordu igaro ditut hemen zuri itxaroten.
-   Iparralderantz abiatu ziren hegaztiak.
 
- Bi seme-alaba ditu, ..... ederragoak. -   haiek baino
-   zenbat eta
-   nola edo hala
-   zein baino zein
 
- Duela gutxi gertatutako zerbait azaltzen hasteko: -   Beste egunean....
-   Lehengo batean...
-   Harako hartan...
-   Halako batean...
 
- Kanpandorreko erlojua nirea baino... -   hamar minutu atzera dabil.
-   hamar minutu atzean dabil.
-   hamar minutu atzerago dabil.
-   hamar minutu atzetik dabil.
 
- Hurrengo bikoteetatik, zein da esanahi berekoa? -   Amore eman - norbait maitatu.
-   Irri egin - musua eman.
-   Urteak egin - duela hainbat urte gertatu.
-   Abisu eman - jakinaren gainean jarri.
 
- Nongoak ote dira atzerritar horiek? Erantzun bat desegokia da. -   Batek daki!
-   Auskalo!
-   Norbaitek daki!
-   Ezin jakin!
 
- Izugarria da! Nola burura ..... horrelakorik? -   litzaizuke
-   zekizun
-   dakizuke
-   zitzaizkizun
 
- Autobusez gindoazela, zorabiatu eta .... sentitu nuen, baina ez zegoen poltsarik. -   goragalea
-   urdail-jauzia
-   urdailerrea
-   goitikoa
 
- Zein dago oker euskara batuan? -   Itxarongo zaitut.
-   Deituko dizut.
-   Deituko zaitut.
-   Lagunduko dizut.
 
- Gaua da, ilun dago, euria, haizea eta hotza. -   A zer gaua gaurkoa!
-   Ai gaurko gaua!
-   Hau bai da gaua!
-   Gau txar hau!
 
- Zein lekutan utzi dituzu gaur goizean Jonek eman dizkizun apunteak? -   Jonek eman dizkidan apunteak utzi ditut hemen.
-   Armairuaren gainean gaur goizean utzi ditut apunteak.
-   Hantxe Jonek emandakoak utzi ditut.
-   Jonek emaniko apunteak beheko amairuan utzi ditut.
 
- Aukeratu jarraipen egokia. Non gogoa.... -   han golkoa.
-   han zangoa.
-   han mandoa.
-   han ahoa.
 
- Aneren hitzak ez ziren erresumindu batenak, egiari tokia egitearen onuran sinesten zuen batenak baino. Alegia: -   Gezurrekin atsekabetuta zegoelako zakarki hitz egin behar izan zuen Anek.
-   Egia esateak abantailak dakartzala sinesten zuelako mintzatu zen Ane hala.
-   Erresumaren hobebeharrez baino areago, egiazale zelako mintzatu zen Ane hala.
-   Egoerarekin zeharo mindurik zegoelako hitz egin zuen Anek era hartan.
 
- Jonek guri pilotan irabazi? -   Bejondeigula!
-   Ezta txintik ere!
-   Hori bai pagotxa!
-   Esatea ere!
 
- Zein da zuzena? -   Ameriketatik etorri den osabak ere kotxe berria erosi du.
-   Ameriketatik etorri den osabak ere bai kotxe berria erosi du.
-   Ere bai Ameriketatik etorri den osabak ere kotxe berria erosi du.
-   Ameriketatik etorri den osabak kotxe berria erosi du ere bai.
 
- Ez gara ospakizun horretara joan, ez ..... gonbidatu. Bakarra da zuzena euskara batuan. -   bait gaituzte
-   baikaituzte
-   baitgaituzte
-   baigaituzte
 
- Nire autoak 20 urte ditu. Aukeratu jarraipen egokiena. -   Hobebeharrez dago.
-   Aldatzear dago.
-   Bere onetik aterata dago.
-   Onenak emana dago.
 
- Iñaki neska batekin dabil eta Patxi beste batekin. Beste era batera esanda: -   Iñaki eta Patxi neska berarekin dabiltza.
-   Iñaki eta Patxi neska banarekin dabiltza.
-   Iñaki eta Patxi neska batekin dabiltza.
-   Iñaki eta Patxi neskarekin berarekin dabiltza.
 
- Zein dago gaizki? -   03:15ean.
-   12:30ean.
-   15:00ean.
-   12:12an.
 
- Alde egin duzue bilera bukatu gabe? Aukeratu erantzun egokiena. -   Bai, ez zen han giro!
-   Horixe, kito egin digute!
-   Bai horixe, alde eginda!
-   Bai, eta musu-truk!
 
- Nor uste duzu zarela gu horrela erabil .....? -   gintezen
-   zenezan
-   gintuzun
-   gaitzazun
 
- Bakarra da zuzena euskara batuan. -   Telebista ikusi leikezu.
-   Liburuak erosi ditzazke.
-   Geltokira eraman nazakezu.
-   Sarrerak ordain dezazket.
 
- Gogoko tokian... Aukeratu jarraipen egokia. -   aldaparik ez.
-   harriak urre.
-   txoriak habian.
-   belarra gozo.
 
- Zozketako txartela ..... inoiz ez zaizu tokatuko. -   ez erostean
-   ez erosiz gero
-   ez erositakoan
-   erosi ezean
 
- Martarekin zorretan nagoela burutik kendu ezinik nabil. Lehebailehen beharko dut... -   zorra egokitu.
-   zorra eskatu.
-   zorra burutu.
-   zorra kitatu.
 
- ....., gero, garaipena erraza izango denik! Aukeratu hasiera egokiena. -   Ezta pentsatzea ere
-   Ezta pentsa ere
-   Ez pentsatzea
-   Ez pentsa
 
- Poltsakada ..... sagar zekarren aldean. -   oso
-   guztia
-   bete
-   gain
 
- Gurasoek neu izendatu ninduten ....., eta etxea niretzat izango da. Aukeratu hitz egokia. -   jarraitzaile
-   harpidedun
-   hartzeko
-   oinordeko
 
- Gogoan dut behinola Ghandi elkarrizketatzeko zoria izan nuela. Beste era batera: -   Ghandi elkarrizketatzekotan egon nintzen, baina ez nuen lortu.
-   Oso aspalditik izan dut Ghandi elkarrizketatzeko gogoa.
-   Behin Ghandiri elkarrizketa egiteko aukera izan nuen.
-   Ghandiri elkarrizketa egitea zozketan neuri egokitu zitzaidan.
 
- Beti esan duzu mutil hori ez zela gure ingurukoa; gaur jakin dugu argentinarra dela. Aukeratu eratzun egokiena. -   Banengoen, ba!
-   Iritzi horretan nengoen ni!
-   Hara nola esaten nuen nik!
-   Egon zaitezte horretan!
 
- Zein da zuzena? -   Herritar guztiak erasotu zituzten.
-   Urtearen zehar makina bat ekitaldi antolatzen da herrian.
-   Atzoko bileran zuzendari izendatu ninduten.
-   Alde askoetatik jasan zituen irainak.
 
- Bill Gates aberatsak ere lagundu duela behartsuen aldeko kanpaina? ..... hainbeste daukanagandik! -   Gutxienez
-   Nahi litzateke
-   Ez horixe
-   Ez da zertan
 
- Puntuazioaren aldetik, zein da zuzena? -   Lau ikasle bakarrik agertu ziren; Jon, Ane, Josu eta Miren.
-   Senar-emazteak elkarri besotik, helduta irten ziren kalera.
-   Hortaz non geldituko gara biharko?
-   Ordurako iritsi nintzen, nahiz eta autoan matxura izan.
 
- Udaletxean aurkeztu behar duzun eskaera-eskutitz baten amaiera. -   Nire eskubideek ematen didaten zilegitasunez...
-   Zuen erantzunaren zain, gero arte.
-   Eskatutakoa betetzea nahitaezkoa denez.
-   Nire eskaera aintzat hartuko duzuelakoan.
 
- Oso zaila da idazlan hori zuzentzea eta txukuntzea: ..... bere horretan. -   dagoen
-   egon dadin
-   egon dagoela
-   bego
 
- Zuzendari berria berreskuratzekotan da idazkari ohiak auzitan jarri zuen urteetako lankidetza. -   Ikuskizun dago zuzendari berriak idazkari ohiaren lankidetza berreskuratuko ote duen.
-   Zuzendari berriak idazkari ohiak utzitako auziak berreskuratzeko asmoa azaldu du.
-   Oraingo zuzendaria iritsi aurretik, idazkari ohiak auzitara eraman zuen urteetako lankidetza.
-   Idazkari ohiak ez bezala, zuzendariak urteetako lankidetzak irautea nahiko luke.
 
- Zeinek ez du loturarik gainontzekoekin? -   Udalbatza.
-   Zinegotzia.
-   Aurrekontua.
-   Umezurtza.
 
- Gaztetan ikasi nuen, baina ordutik ez dut autorik hartu, eta... Zein da jarraipen zuzena? -   gidatzen ahaztu egin zait.
-   gidatzea ahaztu egin dut.
-   gidatzeaz ahaztu egin zait.
-   nola gidatzea ahaztu naiz.
 
- Egoera honek Hiesa errazago antzematea ahalbidetuko du. Beste era batera: -   Egoera honek Hiesa errazago hedatzeko bidea emango du.
-   Egoera honek Hiesa hain erraz kutsatzea eragotziko du.
-   Egoera honek Hiesaren aurkako babesa sustatuko du.
-   Egoera honek Hiesa errazago diagnostikatzeko aukera emango du.
 
- Urte asko joan dira egitasmoaren hasieratik gauzatzeko unera arte. Alegia: -   Urtez urte berritu beharreko egitasmoa izan da.
-   Aspaldi gauzatu zen aipatutako proiektua.
-   Proiektuaren abiaburua aspaldikoa da.
-   Egitasmoa urtez urte bere fruitua emanez joan da.
 
- Errieta eginez: Debekatua dago hemen egotea, ..... hemendik! -   tira
-   tori
-   ospa
-   erdu
 
- Badakit liburua galdu duzula, baina etxe osoa arakatu dut eta ez dago ..... liburu horren arrastorik. -   hartako
-   halako
-   delako
-   baizik ere