2003ko maiatzaren 17ko ATARIKO PROBA (entzutezko ulermenik gabe)
EGA: 2003-2004 azterketak liburutik hartua.
Entzutezko ulermena kendu eta, horren ordez, beste Atariko Proba batetik ateratako hainbat galdera erantsi dugu. Honela, saiakera bakoitzean, galdera guztiak nahasian (hurrenkera zehatzik gabe) egin ahal izango dituzu.
Taberna batera sartu, eta ondoko mahaia ezezagun bat bazkaltzen ari da. Nola agurtuko duzu?
Aspaldiko!
Bejondeizula!
On egin diezazula!
Gabon!
Lasterketa batean, ahalegin bizian doan lasterkaria animatzeko:
Jo eta ke!
Hori duk eta!
Aurrera arineketan!
Goazen aurrera!
Aukeratu esaldi zuzena.
Etxeko lan guztiak biharkorako egin behar dituzu.
Bere gurasoengandik maitatua hazi zen Jon.
Pellotaz esan dituzten guztiak okerrak dira.
Zuzendari hautatu dutenetik lanpeturik dabil Eider.
Ondoko hitzetatik zeinek du gari hitzarekin zerikusia?
Galera.
Galbidea.
Galzoria.
Galsoroa.
Zein da zuzena?
Arnasestuka gentozten guztiok.
Geuk ere bagenekigun horrenbeste.
Horixe esaten nenbilkion auzoko Mikeli, baina alferrik.
Nora ote zihoazten horren bizkor!
Guraria edo nahia adierazteko:
Lortuko ahal dugu!
Ze ondo lortuko badugu!
Lortu ez dugunean!
Lor dezagun, ba!
Zirt edo zart egin beharrean gaude. Alegia:
Lehertu beharrean gaude.
Erabaki beharrean gaude.
Hondoa jotzear gaude.
Barrez lehertu beharrean gaude.
Aukeratu zuzena. Mirenek bere buruaz beste egin ...... zurrumurrua zabaldu da.
duen
duelaren
duelakoaren
duenaren
Atzoko kolpearen ondorioz, ..... daukat besoan.
ubeldura
beltz-bildua
beltz-burua
more-burua
Getarian bertan pasatu ditut oporrak, Elkano kalean, .....
bide batez.
bidenabar.
hain zuzen ere.
apika.
Ume horrek aurretik darabiltza etxeko guztiak. Parekoa hautatu.
Bere nahierara erabiltzen ditu.
Bidea zabaltzeko erabiltzen ditu.
Bere aurrean kokatzen ditu.
Aurrez aurre jartzen ditu.
Hain berandu egin zitzaigun, ezen ..... autoan joan behar izan .....
neure / baikenuen.
nere / bait genuen.
neure / baitgenuen.
nere / baigenuen.
Harrigarria izan zen atzoko kazkabar erauntsia! Haiek aleak! Hura botatzea! Aukeratu jarraipen egokiena.
Halako-halakorik!
Noizbait halakorik!
Noiznahi halakorik!
Egundo halakorik!
Bilboko Erakustazokan, erakusketa batzuk ..... baino ez dira antolatzen, urte batean bai eta hurrengoan ez, alegia.
bi urteko
bi urtez
bi urterik behin
bi urteka
Burua apurtu ez duenean! Zein da baliokidea?
Ia-ia apurtu du burua.
Doi-doi apurtu du burua.
Burua apurtu egin du.
Ozta-ozta apurtu du burua.
Puntuazioren aldetik, bakarra da zuzena.
Aurreko baten, ezagutu zenuten mutila, nire gelan dago.
Aitak amari: gona gorria erosi dio.
Garaiz itzuli naiz etxera, nazkatuta bainengoen.
Bada bihar etorriko zara?
Hitz hauetatik zeinek ez du zerikusirik txirrindularitzarekin?
Tropela.
Helmuga.
Ihesaldia.
Saskiraketa.
Hamaika sartu-irten egindakoak dira etxe horretan! Hau da:
Makina bat aldiz joan dira etxe horretara.
Lagun asko joan dira etxe horretara.
Hamaika lagun joan dira etxe horretara.
Arazo asko izan dute etxe horretan.
Ez.... gaizki opari eder bat erosiko bazenit.
bekit
zenidake
legoke
dakidake
Zein da zuzena, ondokoen artean?
Ikastolan ingelera eta alemandarra ikasten genuen.
Gaur atzo baina eguraldi kaxkarragoa dugu.
Argentindarrak eta txiletarrak izan ditugu bisitan.
Ikasgai honek ia ez du edukirik, ariketak baino ez ditu.
Pello beti ..... ibiltzen da, sesioa nondik sortuko.
arropak ehotzen
haizeak astintzen
bazterrak nahasten
hariak korapilatzen
Jakinaren gainean esan zituen hitz mingarri haiek. Hau da:
Gehiegi pentsatu gabe esan zituen hitz mingarri haiek.
Zer esaten zuen ondo zekiela esan zituen min emateko hitzak.
Nahi gabe esan zituen hitz mingarri haiek.
Jakin nahian esan zituen hitz hunkigarri haiek.
Zein dago ondo?
Nor eta zuk aurkitu behar galdu nuen eraztuna!
Non eta Donostiara joan nahi izatea ere!
Zerk eta lanik ez izateak kendu dik bizitzeko gogoa?
Zer eta diruari ematen diozu halako balio handia?
Futbolean ari ginela kristala hautsi ondoren, ..... entzun behar izan nituen!
gaziak eta gozoak
zuriak eta beltzak
neureak eta bi
besterenak eta bost
Zein dago zuzen euskara batuan?
Umeak amari platerrak bota zizkion.
Ikasleak eskolatik zetozten.
Liburuak oso zaharrak ziran.
Liburuak idazle on batenak dira.
Altzairutegi horren ondoan dagoen iturburuko ura .....
ez da edangaia.
edangaitza da.
ez da edatekoa.
ez-edangarria da.
Ez da batere ohikoa Joane Somarribak lortu duena, ..... bi Giro eta Tourra irabaztea.
aurki
zera da
halaber
alegia
Goizetan ohea egiten al duzu? Erantzun okerra aukeratu.
Jakina!
Bai egiten dudala!
Ez, zera!
Egingo ez dut, ba?
Nekazariek ..... ereiteari utzi diote.
garaia
artaburuak
okela
sagardoa
Zein dago oker?
Dioten arabera.
Zuri esker.
Teilatu gainean.
Ibaiaz bestaldean.
Egin didazun barrabaskeria ez da erraz barkatzekoa: .....
odolkiak kobratuko dituzu!
larrutik ordainduko duzu!
aitaren batean bihurtuko zaizu!
gorriak ikusiko dizkidazu!
Nola idazten da 1.753 zenbakia?
Mila zazpiehun berrogeita hamahiru.
Mila zazpiehun eta berrogeita hamahiru.
Mila zazpiehun eta berrogei eta hamahiru.
Mila zazpiehun berrogei eta hamahiru.
Hileta elizkizunean, zer esango zenioke familiartekoari?
Damu dut!
Atsekabean lagun!
Dolumina dut!
Eskumuinak!
Eman ...... 2050. urtea dela. Nola biziko ginateke?
litzateke
dezagun
diezagun
genezan
Hurbilekoa astiro aztertzeko gauza izan ez eta urrutira azkar iristeko amorratzen dagoenari ezer gutxi eska dakioke. Bestela esanda:
Hurbilekoa aztertzeari utzi eta urrutiko gauzetara azkar jo nahi duenak zerbait onik egingo du.
Gertukoa lasai aztertu ezin eta urrutira iristeko desiratzen dagoenak nekez egingo du gauza handirik.
Urrutira azkar iritsi nahi eta gertukoa sakon aztertzen duenari ezer gutxi eska diezaiokegu.
Hurbileko gauzak sakon aztertzen ez dituenari amorrurik ezin eskatu.
Aukeratu zuzena.
Badago irakasle bat haserretzean ikasleak jotzen dituela.
Noiz eta goizago oheratu, orduan eta hobeto lo egin.
Oparia eman dietenei oso pozik jarri dira.
Eskerrak ikasturtea laster amaituko den!
Zein da zuzena euskara batuan?
Egin dezakeenak egin dezala.
Eman hala jaten zuten belarra.
Autobusa galduez gero, deitu etxera.
Gauz guztiak ondo egiten ditu.
Guztiak oporretan eta ni lanean? ......, gauean sagardotegira joango naiz afaltzera!
Hori da hori
Horra hor
Zer arraio
Banengoen ba, ni
Dendariak ez bezala, bezeroak haserre daude erosteko ahalmena aurten asko urritu delako. Alegia:
Gero eta gauza gutxiago eros dezakete bezeroek.
Gero eta gauza gehiago erosten dute bezeroek.
Dendariak gero eta haserreago daude.
Gero eta diru gutxiago dute bezero nahiz dendariek.
Zein da zuzena?
Aurreko astean izugarrizko dirutza irabazi egin dut.
Bizikleta hori 3.000 euro kostatu egin zait.
Diru hori guztia, irabazi ez, lapurtu egin zuen.
Hiru urte aurreztu egin genuen bizikleta erosteko.
Hainbeste hilabetez kontzertu honen zain egon, ..... azken unean bertan behera uzten duten!
eta hara non
eta zer eta
eta ea nola
eta hara noiz
Bat okerra da euskara batuan.
Lan asko egin erazi digute irakasleek.
Txistuka eta deiadarka hartu zuten.
Bi ordu igaro ditut hemen zuri itxaroten.
Iparralderantz abiatu ziren hegaztiak.
Bi seme-alaba ditu, ..... ederragoak.
haiek baino
zenbat eta
nola edo hala
zein baino zein
Duela gutxi gertatutako zerbait azaltzen hasteko:
Beste egunean....
Lehengo batean...
Harako hartan...
Halako batean...
Kanpandorreko erlojua nirea baino...
hamar minutu atzera dabil.
hamar minutu atzean dabil.
hamar minutu atzerago dabil.
hamar minutu atzetik dabil.
Hurrengo bikoteetatik, zein da esanahi berekoa?
Amore eman - norbait maitatu.
Irri egin - musua eman.
Urteak egin - duela hainbat urte gertatu.
Abisu eman - jakinaren gainean jarri.
Nongoak ote dira atzerritar horiek? Erantzun bat desegokia da.
Batek daki!
Auskalo!
Norbaitek daki!
Ezin jakin!
Izugarria da! Nola burura ..... horrelakorik?
litzaizuke
zekizun
dakizuke
zitzaizkizun
Autobusez gindoazela, zorabiatu eta .... sentitu nuen, baina ez zegoen poltsarik.
goragalea
urdail-jauzia
urdailerrea
goitikoa
Zein dago oker euskara batuan?
Itxarongo zaitut.
Deituko dizut.
Deituko zaitut.
Lagunduko dizut.
Gaua da, ilun dago, euria, haizea eta hotza.
A zer gaua gaurkoa!
Ai gaurko gaua!
Hau bai da gaua!
Gau txar hau!
Zein lekutan utzi dituzu gaur goizean Jonek eman dizkizun apunteak?
Jonek eman dizkidan apunteak utzi ditut hemen.
Armairuaren gainean gaur goizean utzi ditut apunteak.
Hantxe Jonek emandakoak utzi ditut.
Jonek emaniko apunteak beheko amairuan utzi ditut.
Aukeratu jarraipen egokia. Non gogoa....
han golkoa.
han zangoa.
han mandoa.
han ahoa.
Aneren hitzak ez ziren erresumindu batenak, egiari tokia egitearen onuran sinesten zuen batenak baino. Alegia:
Gezurrekin atsekabetuta zegoelako zakarki hitz egin behar izan zuen Anek.
Egia esateak abantailak dakartzala sinesten zuelako mintzatu zen Ane hala.
Erresumaren hobebeharrez baino areago, egiazale zelako mintzatu zen Ane hala.
Egoerarekin zeharo mindurik zegoelako hitz egin zuen Anek era hartan.
Jonek guri pilotan irabazi?
Bejondeigula!
Ezta txintik ere!
Hori bai pagotxa!
Esatea ere!
Zein da zuzena?
Ameriketatik etorri den osabak ere kotxe berria erosi du.
Ameriketatik etorri den osabak ere bai kotxe berria erosi du.
Ere bai Ameriketatik etorri den osabak ere kotxe berria erosi du.
Ameriketatik etorri den osabak kotxe berria erosi du ere bai.
Ez gara ospakizun horretara joan, ez ..... gonbidatu. Bakarra da zuzena euskara batuan.
bait gaituzte
baikaituzte
baitgaituzte
baigaituzte
Nire autoak 20 urte ditu. Aukeratu jarraipen egokiena.
Hobebeharrez dago.
Aldatzear dago.
Bere onetik aterata dago.
Onenak emana dago.
Iñaki neska batekin dabil eta Patxi beste batekin. Beste era batera esanda:
Iñaki eta Patxi neska berarekin dabiltza.
Iñaki eta Patxi neska banarekin dabiltza.
Iñaki eta Patxi neska batekin dabiltza.
Iñaki eta Patxi neskarekin berarekin dabiltza.
Zein dago gaizki?
03:15ean.
12:30ean.
15:00ean.
12:12an.
Alde egin duzue bilera bukatu gabe? Aukeratu erantzun egokiena.
Bai, ez zen han giro!
Horixe, kito egin digute!
Bai horixe, alde eginda!
Bai, eta musu-truk!
Nor uste duzu zarela gu horrela erabil .....?
gintezen
zenezan
gintuzun
gaitzazun
Bakarra da zuzena euskara batuan.
Telebista ikusi leikezu.
Liburuak erosi ditzazke.
Geltokira eraman nazakezu.
Sarrerak ordain dezazket.
Gogoko tokian... Aukeratu jarraipen egokia.
aldaparik ez.
harriak urre.
txoriak habian.
belarra gozo.
Zozketako txartela ..... inoiz ez zaizu tokatuko.
ez erostean
ez erosiz gero
ez erositakoan
erosi ezean
Martarekin zorretan nagoela burutik kendu ezinik nabil. Lehebailehen beharko dut...
zorra egokitu.
zorra eskatu.
zorra burutu.
zorra kitatu.
....., gero, garaipena erraza izango denik! Aukeratu hasiera egokiena.
Ezta pentsatzea ere
Ezta pentsa ere
Ez pentsatzea
Ez pentsa
Poltsakada ..... sagar zekarren aldean.
oso
guztia
bete
gain
Gurasoek neu izendatu ninduten ....., eta etxea niretzat izango da. Aukeratu hitz egokia.
jarraitzaile
harpidedun
hartzeko
oinordeko
Gogoan dut behinola Ghandi elkarrizketatzeko zoria izan nuela. Beste era batera:
Ghandi elkarrizketatzekotan egon nintzen, baina ez nuen lortu.
Oso aspalditik izan dut Ghandi elkarrizketatzeko gogoa.
Behin Ghandiri elkarrizketa egiteko aukera izan nuen.
Ghandiri elkarrizketa egitea zozketan neuri egokitu zitzaidan.
Beti esan duzu mutil hori ez zela gure ingurukoa; gaur jakin dugu argentinarra dela. Aukeratu eratzun egokiena.
Banengoen, ba!
Iritzi horretan nengoen ni!
Hara nola esaten nuen nik!
Egon zaitezte horretan!
Zein da zuzena?
Herritar guztiak erasotu zituzten.
Urtearen zehar makina bat ekitaldi antolatzen da herrian.
Atzoko bileran zuzendari izendatu ninduten.
Alde askoetatik jasan zituen irainak.
Bill Gates aberatsak ere lagundu duela behartsuen aldeko kanpaina? ..... hainbeste daukanagandik!
Gutxienez
Nahi litzateke
Ez horixe
Ez da zertan
Puntuazioaren aldetik, zein da zuzena?
Lau ikasle bakarrik agertu ziren; Jon, Ane, Josu eta Miren.
Senar-emazteak elkarri besotik, helduta irten ziren kalera.
Hortaz non geldituko gara biharko?
Ordurako iritsi nintzen, nahiz eta autoan matxura izan.
Udaletxean aurkeztu behar duzun eskaera-eskutitz baten amaiera.
Nire eskubideek ematen didaten zilegitasunez...
Zuen erantzunaren zain, gero arte.
Eskatutakoa betetzea nahitaezkoa denez.
Nire eskaera aintzat hartuko duzuelakoan.
Oso zaila da idazlan hori zuzentzea eta txukuntzea: ..... bere horretan.
dagoen
egon dadin
egon dagoela
bego
Zuzendari berria berreskuratzekotan da idazkari ohiak auzitan jarri zuen urteetako lankidetza.
Ikuskizun dago zuzendari berriak idazkari ohiaren lankidetza berreskuratuko ote duen.
Zuzendari berriak idazkari ohiak utzitako auziak berreskuratzeko asmoa azaldu du.
Oraingo zuzendaria iritsi aurretik, idazkari ohiak auzitara eraman zuen urteetako lankidetza.
Idazkari ohiak ez bezala, zuzendariak urteetako lankidetzak irautea nahiko luke.
Zeinek ez du loturarik gainontzekoekin?
Udalbatza.
Zinegotzia.
Aurrekontua.
Umezurtza.
Gaztetan ikasi nuen, baina ordutik ez dut autorik hartu, eta... Zein da jarraipen zuzena?
gidatzen ahaztu egin zait.
gidatzea ahaztu egin dut.
gidatzeaz ahaztu egin zait.
nola gidatzea ahaztu naiz.
Egoera honek Hiesa errazago antzematea ahalbidetuko du. Beste era batera:
Egoera honek Hiesa errazago hedatzeko bidea emango du.
Egoera honek Hiesa hain erraz kutsatzea eragotziko du.
Egoera honek Hiesaren aurkako babesa sustatuko du.
Egoera honek Hiesa errazago diagnostikatzeko aukera emango du.
Urte asko joan dira egitasmoaren hasieratik gauzatzeko unera arte. Alegia:
Urtez urte berritu beharreko egitasmoa izan da.
Aspaldi gauzatu zen aipatutako proiektua.
Proiektuaren abiaburua aspaldikoa da.
Egitasmoa urtez urte bere fruitua emanez joan da.
Errieta eginez: Debekatua dago hemen egotea, ..... hemendik!
tira
tori
ospa
erdu
Badakit liburua galdu duzula, baina etxe osoa arakatu dut eta ez dago ..... liburu horren arrastorik.
hartako
halako
delako
baizik ere
Letra larriak eta xeheak. Euskara batuan, zein dago zuzen idatzita?
Futbolean italiarrek eta alemaniarrek ondo jokatzen dute.
Bihar eskoletako Zuzendariekin izango dugu bilera.
Ekainetik Abuztura Baionan izaten naiz.
Gazte Elkarteek bilera dute etzidamu.
Itoko ahal haiz! esatean, zer adierazi nahi dugu?
Ahalera.
Harridura.
Guraria.
Pena.
Norbaiten etorrerak harridura sortu dizula adierazteko:
Begira bestea etorri zaigu!
Nor etortzen eta zu!
Hara nor etorri den!
Zu etorrita ere!
Ez gara batere iaioak musean eta azkenak izango gara txapelketan: ez dago gu .....
salba dezakegunik.
salbatuko gaitzakeenik.
salbatuko gaituenik.
salba gaitzanik.
Goitik behera aztertu ninduen, aspaldi ikusi gabeko lagun zaharra banintz bezala. Hau da:
Aspaldi lagun zaharrak ginela ahaztu balu bezala, goitik behera begiratu zidan.
Aspaldian ikusi gabeko laguna izango banintz bezala aztertu ninduen.
Aspaldi galdutako gaztetasuna gogora ekarri banio bezala begiratu zidan.
Zahartuta ikusi banindu bezala aztertu ninduen.
Edukazioz agurtu nuen bikote hura. Alegia:
Pozez.
Adeitsu.
Beldurrez.
Gorrotoz.
Euskara batuan, zein dago zuzen idatzita?
Zer egin guztiak bere eskuetan usteko esan zion Martak.
Sartagina sutan jarri orduko, olioa irakiten hazi zen.
Botika hari esker berehala suspertu zen gaixoa.
Sama guztia bizkarrean hartuta abiatu zen mendira.
Jonek 100 kilo ei ditu. Jarraipen egokiena:
Bai, esne-mamitan bizi da!
Bai, ez dago alferrik galdua!
Izan ere, egon hadi lo, eta jango duk mehe!
Hark ere burua arinago!
Joserekin geratu naiz, bera bakarrik ez ......
uztera.
uztearren.
utziagatik.
utzi arren.
Berezko gaitasuna, gauza batzuk erraz eta egoki egiteko:
Sena.
Garuna.
Konortea.
Zioa.
Aho-zabalka eta besoak atzeraka luze: ..... ari zen.
nagiak ateratzen
nekeak kentzen
asperkeria kentzen
nagikeria uxatzen
Euroa erabiltzen hasi eta bi urte geroago, oraindik ere makinatxo bat arazo ..... du jendeak.
ohi
omen
al
ote
Zer esan nahi du gailendu hitzak?
Zerbaitetarako gai bihurtu.
Haserrez betetako kopeta beltza agertu.
Gainerakoei nagusitu.
Eguzkia laino artean ezkutatu.
Otzaurte aldeko mendietan ibili da eta abail-abail eginda etorri zaigu. Hots:
Arropak erabat urratuta etorri da.
Zauri eta urraduraz beterik etorri da.
Poz-pozik etorri da menditik.
Oso nekatuta etorri da.
Harrigarria da neska horrena: berrogei urte ditu eta oraindino .....
gurasoen lepotik bizi da!
gurasoengandik bizi da!
gurasoekin lepo bizi da!
gurasoen baitan bizi da!
Zein ez da zuzena?
Bere kabuz moldatu izan da beti.
Pellok bestek ez zuen ikusi hiltzailea.
Zuganako maitasuna ez du inoiz ezkutatu.
Zein herrira joaten zara oporretan?
Mende hasieran estatu europarren artean zegoen lehiak leherrarazi zuen lehen mundu gerra. Hots:
Mende hasierak piztu zuen mundu gerraren garra.
Estatuen arteko norgehiagokak ekarri zuen gerra.
Leherketa baten ondorioz etorri zen lehen mundu gerra.
Europa batua lortzeko lehiak leherrarazi zuen gerra.