AHOZKOAREN ULERMENA I. Zer gertatzen zitzaion Luciari bost urte zituenean?
- Negarrez hasten zen telebistan ikusten zituen dantzariek bezala ez zuelako berak inoiz ere dantza egingo.
- Negarrez hasten zen, artean dantzarik egin gabe, zahartzen ari zelako.
- Zahar bat bezala hasten zen malkotan, ikusten zituen dantzek hunkituta.
- Negarrez hasten zen, zaharra zela esanez.
Zein da amerikarren eta europarren arteko aldea dantzak ikusteari dagokionez?
- Amerikarrak negar edo irri egiteko gauza dira, baina teknika baztertu gabe.
- Amerikarrek sentimendua baino gehiago estimatzen dute teknika.
- Europarrek sentimendua eta interpretazioa baino ez dute estimatzen.
- Lehenengoak sentimentalak dira eta bigarrenak hotzak.
Zer dio San Frantziskoko egonaldiaz?
- Han emandako bost urteek bere burua gogortzeko balio izan diotela.
- Bost urte eman dituela bertan eta hango egoera gogorrarekin gogaitu egin dela.
- Bost urte eman dituela bertan, baina bera ez dela batere aldatu.
- Era guztietako esperientziak izan dituela han egon den bost urteetan.
Zeintzuk izan dira Estatu Batuetan bizi izandako esperientziaren ezaugarriak?
- Teknika hainbeste landu beharrak dakarren lehiakortasuna eta estresa.
- Lehiakortasuna eta konpainiek ezartzen duten presioa.
- Teknikaren nagusitasuna eta, ondorioz, norberak barruan daramana erakusteko zailtasuna.
- Teknikaren nagusitasuna, lehiakortasuna, presioa eta nork bere bidea bakarrik egin beharra.
Zein izan da Cyrilen eta Luciaren ibilbidea?
- Lehenengo bikotekide eta gero dantza bikotekide.
- Dantza-bikotekide izateak berez dakar bizitza pribatuan bikote izatea.
- Dantza bikotekide ziren hasieran eta ondoren bihurtu ziren senar-emaztegai.
- Batera gertatu ziren dantza bikotekide eta senar-emaztegai bihurtzea.
AHOZKOAREN ULERMENA II. Zein ezaugarri jotzen du garrantzitsutzat dantzari batentzat?
- Gorputz egokia, teknika eta talentu artistikoa.
- Gorputza higitzeko teknika.
- Talentu artistikoa da garrantzitsuena.
- Gorputz egokia eta, batez ere, elastikotasuna.
Sentimenduei dagokienez, zer gertatzen da jendearen aurrean agertzean?
- Jeloskorrak direnei bakarrik igartzen zaizkiela sentimenduak.
- Jendeak ez dituela ondo hartzen dantzari jeloskorrak.
- Norberaren izaera ezkutatu gabe ezin dela ondo dantza egin.
- Ispilu batean bezala azaltzen direla.
Zer da dantza arte gisa hartzea?
- Sentipenak azaltzen jakitea, bihotzarekin eta izpirituarekin dantza eginez.
- Teknika onaren bidez dantza egitera iristea.
- Ikuslearen sentipenak, bihotza eta izpiritua norberarenak egitea.
- Bihotzarekin dantza egin eta norberaren sentimenduak ezkutatzea.
Zer dio dantza eta kirola alderatzen dituenean?
- Biek dituztela antzekotasunak eta ezberdintasunak.
- Ez deritzola ondo kirolari puntuak emateari.
- Ez deritzola ondo dantza kirol moduan neurtzeari.
- Ondo deritzola dantza egitean zenbait kirol-teknika erabiltzeari.
Nola egiten dute aurrera dantza konpainiek eta eskolek Europan?
- Administrazioaren laguntzari esker.
- Publizitatea eta diru pribatua dira sostengu nagusiak.
- Konpainia pribatuak sortuz eta administrazioak lagunduz.
- Diru pribatuari esker.