Entzun eta aukeratu galdera bakoitzaren erantzun zuzena:
ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALA. Noiz jaio zen elkarrizketatua?
1960an, The Beatles taldea sortu zen urtean.
Nazioartean nahiko gorabehera izan ziren urte batean.
Daniel Landartek Erranak erran antzerki-lana idatzi zuen urtean.
Nolakoa izan da Sorginen Laratza-ren urtea?
Ona, baina aurreko urteetakoa baino neketsuagoa.
Ona eta aurreko urteetakoa baino eramangarriagoa.
Ona eta lasaiagoa, hirugarren urtea izan baita.
Atsedenaldirik hartuko du?
Udan ez du atsedenik hartzen.
Bai, gustura hartu ohi du atseden garaia.
Aurten ez du atsedenik hartuko, haurra zaindu beharko du.
Xabierren "txikia"...
zortzi hilabete inguruko haurra da.
mutila da.
neska da.
Nola moldatzen dira "txikiarekin"?
Orain hobeto moldatzen dira, lerdea dariela daude.
Lehen errazagoa zen; lan gutxiago zuten.
Bizitza zeharo aldatu zaie, baina ordainik ere badute.
ENTZUTEZKO ULERMENA: BIGARREN ATALA. Nondik zuen Xabier Saldiasen ezaupidea?
Egan taldearen kantari ezaguna izatetik.
Azkoitiarra zelako.
Besteak beste, bere familiako baten kirol laguna zelako.
Azpeitia-Azkoitia "lehiari" buruz, zer dio?
Legez Azkoitikoa dela.
Batean zein bestean, ongi moldatzen dela.
Azpeitiko familiarekin harreman estuagoa duela.
Gaur egungo Azpeitiko pilotaren egoerari buruz, zer dio?
Garai batekoarekin alderatuz egoera asko aldatu dela.
Gaur egun Azkoitikoa baino egoera hobea dela.
Ez dagoela ezer, erremintarako pilotaleku hotz eta handi bat soil-soilik.
Txikitan, zein zen bere zaletasun nagusia?
Batez ere, pilota.
Bertsotan aritzea, pilotan txarra zen eta.
Pilota eta bertsoak, biak.
Non hasi zen bertsotan?
Ez du oso garbi adierazten.
Eskolan hasi zen.
Haurtzaroan hasi zen, familia giroan.
ENTZUTEZKO ULERMENA: HIRUGARREN ATALA. Zergatik utzi zuen bertso mundua?
Bere egitekoa bete zuelako eta nork jarraitua bazegoelako.
Sobran egon nahi ez zuelako.
Oso eroso sentitu nahi zuelako, jende onez ingurutua.
Telebistan egin duenaz gain, beste zerbait egingo luke?
Ez, orain egiten duenarekin oso gustura dago.
Ez du oso argi erantzuten baina katxondeoa, alaitasuna... asko gustatzen zaio.
Bai, baina oraingoarekin ere oso pozik dago.
Zer dio Funtzioa programari buruz?
Mugarri izan zela ETBn, orain Sorginen Laratza den bezala.
Arrakastarik izan ez zuen programa izan zela.
ETB1eko gaztetxoentzako saioa dela.
Zer eskatzen zion etorkizunari?
Kopeta altxatu gabe begiratzeko gaitasuna.
Konplexurik gabe, aurrez aurre begiratzeko gai izatea.
Tinko eta harrokeriaz begiratzeko gaitasuna.
Gaur egun, berriz, zer pentsatzen du etorkizunaz?
Goizero begiratu behar zaiola.
Egunerokotasuna baino gehiago interesatzen zaio geroa.
Ez du horretan denbora gehiegirik ematen.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA. Alde egizu hemendik ....., ni erabat haserretu baino lehen!
azkarra baino azkarragoa
ziztu bizian
arin eta arinago
aldez eta moldez
Zer esan behar dizute horrela erantzuteko? Baita zuri ere!
Zer moduz?
Egun on!
Laster arte!
Goraintziak emazteari!
Zein da zuzena?
Bederatzitaraino ez da itzuliko lanetik.
Jabea enpresako zenbait langileekin haserretu da.
Gaztetan talde beran jokatu genuen Mirenek eta nik.
Zure baitan dago zulo horretatik irtetea.
Aizkorak zorroztasuna galdu du, eta ez du ondo ebakitzen. Nola dago, beraz?
Koskatuta
Zimelduta
Kamustuta
Mailatuta
Zein dago oker?
Epaileek epaitu digute.
Adiskideek lagundu digute.
Nagusiek agindu digute.
Isuna ezarri digute.
..... atera da auzia galdu duenean. Zein da hasiera egokia?
Bere burutik
Bere zentzutik
Bere onetik
Bere kabutik
Ikertxo bere gelan dago. Kaletik etorri berria den aitak bat-batean honela diotso: Ikertxo, etorri! Zein da erantzun egokia?
Banoa!
Oraintxe banoa!
Banatorrela!
Oraintxe joaten naiz!
Zein dago gaizki?
Hau zorte ona eduki dudan!
Hau zorte ona eduki dudana!
Nik izan dut, nik, zortea!
Zer zorte ona eduki dudan!
Hauetako zein ez da egoten erreminta kaxa batean?
Torlojua
Burdinola
Iltzea
Mailua
Dena zeuk egin beharrean, ez al da hobe biok ..... egitea?
elkar
erdizka
erdi bana
bakoitza berea
..... erakusten du nola dantzatu .....
Aurpegiak / ipurtaldea
Ipurdiak / aurpegia
Aurreak / atzea
Txituak / fandangoa
Umea ikusi zuenean, berehala ..... zuen etxean. Zein da zuzena euskara batuan?
sartu arazi
sarrerazi
sarrarazi
sar arazi
Zergatik erantzun diozu horren zakar? Hautatu erantzun zuzena:
Gogoak eman didalako!
Zergatik bai!
Zeren nahi dadalako!
Nahi baitut!
Ez da komeni kafesnea ..... hartzea, hortzak osasuntsu izan nahi badira.
azukrearekin
azukrez
azukrerekin
azukreataz
Urte askoan elkar ikusi gabe egon ondoren, zure lagun Jonekin egin duzu topo kalean. Zer esango zenioke?
Barkatu, jauna. Jon al zaitugu?
Tira, Jon. Gaur zer dugu, ba?
Aspaldikoa, Jon. Nolatan ezagutu nauk?
Hau ezustea, motel! Zer moduz bizi haiz?
Zeinetan erabili dira oker komatxoak?
Alkateak "lunch" antzeko batera gonbidatu zituen herritarrak.
"Periko" asto gaztea izan da irabazle aurtengo asto-probetan.
"Western" filmak gehiegi ari dira ematen aspaldion.
Noiz emango ote diote euskaldun bati Nobel "saria"?
Zer da biraoa?
Inori kalteren bat opa diogunean dioguna; madarikazioa.
Zerbaiten inguruan, abiapuntura itzuli arte egiten den higidura.
Usoaren antzeko hegazkia, baina handiagoa eta kolore beltzekoa.
Inork lo egiteko orduetan iratzarririk ematen duen denbora.
Saiatuz gero, lortuko duzu! Hau da:
Ekina ezinez egina.
Ezina ekinez egina.
Egina ekinez ezina.
Ezina eginez ekina.
Dirua aldean eramateko ..... aitonak. Zein dago gaizki?
dio
diosku
zion
zioen
Hitz zerrenda horietan, zein dago zuzen idatzita?
Aharrausia, harrapatu, hilerria
Gauz bat, anai bat, umekeria bat
Momentoa, sindikatoa, sekretua
Iparraldea, pakea, alperrik
Majo bizi dira Lasatarrak: bidaia exotikoak, moda-modako arropa... Aukeratu jarraipen egokiena.
Hara, aberatsa izatea zer den!
Hauek aberatsak!
Aberatsa izaterik ez dago!
Zelako aberatsak!
Dendariak ez bezala, bezeroak haserre daude erosteko ahalmena aurten asko urritu delako. Alegia:
Gero eta gauza gutxiago eros dezakete bezeroek.
Gero eta gauza gehiago erosten dute bezeroek.
Dendariak gero eta haserreago daude.
Gero eta diru gutxiago dute bezero nahiz dendariek.
Zein da zuzena?
Haur bakartia zen eta ez zituen lagunik.
Gogor entrenatzen lortzen dira garaipenak.
Gorroto ditut ontziak garbitzea.
Emaitzen araberako lansaria izango dugu.
Aspaldidanik ikusi nahian zabiltzan lagunarekin topo egin eta zer ez zenioke esango?
Benetan pozten nau zu ikusteak!
Hi haiz hi!
Zu noiz ikusiko nengoen!
Zu ikusteko zoratzen nengoen!
Hitz zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?
Irribarea, frijitu, sabaia
Astelena, astindu, adoz
Hogeita bost, 1545eko, 2004an
Jaun-andreak, letraz letra, bakar-bakarrik
Euskara, jalgi hadi plazara. Hau da:
Irten hadi.
Sartu hadi.
Hurbil hadi.
Joan hadi.
Zein da zuzena?
Ez dut inola ere nahi.
Ez dut gustuko inondik ere ez.
Ez zait inola ere ez gustatzen.
Zer nahi dudan? Ba, ezer.
Zer darabilzu oraingoan ere, ..... Zein da jarraipen egokia?
maltzurra alajaina?
maltzur horrek?
maltzur?
halako maltzurra?
Komeni da bezperan indabak ..... jartzea.
jariatzen
beratzen
txigortzen
xehatzen
Bulegoko ..... ordaindu digu gaurko bazkaria.
zuzendari berak
zuzendaria berak
zuzendariak berak
zuzendari berberak
Gogoratu zara mandatuak egin behar zenituela? Aukeratu erantzun egokiena:
Ez nintzen, ba, gogoratuko!
Baita gogoratu ere!
Noski baietz!
Gogoratzen ez naiz, ba!
Zer ordutan hasiko da?
Zazpi ta erditan.
Zazpiak eta erdian.
Zazpi eta erdietan.
Zazpiak eta erditan.
Marka garestien erreinua nagusitu da gure gizartean eta, ....., gustatu eta onartu egiten dugula aitortu behar.
hara bestea!
haatik ez!
zer arraio!
esatea ere!
Gutun baten azken agurra, zein da egokia?
Beste barik, agurtzen dut...
Besterik gabe, agurtzen naiz...
Beste barik, agurtzen dizut...
Besterik gabe, agurtzen zaitut...
Jaioterri-maitasuna bi eratan ager daiteke. Batzuek ez dute loria eta handitasuna baizik ikusten; beren buruari ederretsiz, harrotasunean igeri dabiltza. Zer esan nahi du?
Batzuk igerian dabiltzala beren edertasun harroa aipatu nahian.
Batzuek harrotasuna eta handikeria besterik ez dutela ikusten jaioterrian.
Batzuek beren jaioterrian ez dutela ospea eta handitasuna besterik ikusten.
Jaioterri maiteak harrotzeko joera duenez, bertan jaiotakoak harroak direla.
Zein da zuzena?
Neure artera esan nuen egoera gero eta argiagoa litzatekeela.
Segi horrela, zuzen jokatzen ari zareten seinale baita.
Zerbait gertatuko zitzaielaren beldurrez, alde egin zuten bertatik.
Orduak eta orduak eman zituzten zer eginik ez zekiela.
Zein dago oker euskara batuan?
Hiru hilabeterik behin izaten ditugu azterketak.
Hiru hilabetero izaten ditugu azterketak.
Hiru hilabetean behin izaten ditugu azterketak.
Hiru hilabetetik hiru hilabetera izaten ditugu azterketak.
Gertaera baten aurrean harridura agertzeko:
Hara bestea!
Ezetz ba!
Ene, bada!
Tira, ba!
Bakardadea jasangaitza da estraineko momentuetan. Zer esan nahi du?
Bakardadea jasangaitza dela ezagutzen ez dutenentzat.
Bakardadea jasangaitza dela lehenbiziko aldiz jasaten dutenentzat.
Bakardadea jasangaitza dela momenturik estrainoenetan.
Bakardadea jasangaitza dela hasieran.
Zenbat ..... ospatuko duzue lagunaren urtebetetzea? Zein da zuzena?
egunen buruan
egunen zehar
egunen aldean
egunen tartean
Pilotan ari zara. Partida hogeita bira da eta hogeita bat eta bat ari zara irabazten. Nola esango zenioke lagunari?
Hireak egin ditu!
Hireak egin dizkik!
Hireak egin ditik!
Hireak egin dik!
Ez dakit zenbat kilometro dauden...
Zuberoatik Gipuzkoara.
Zuberotik Gipuzkoara
Bizkaiatik Nafarroara.
Bizkaitik Nafarrora.
Esandako ..... ondo deritzogu.
guztia
guztiari
guztiri
guztiei
Aldeko apustua egiteko:
Irabazten duela!
Baietz irabazi!
Baietz, baietz!
Irabazten baietz!
Nola idazten da 2.873 zenbakia?
Bi mila zortziehun hirurogeita hamahiru.
Bi mila zortzirehun eta hirurogeita hamairu.
Bi mila zortziehun eta hirurogeita hamahiru.
Bi mila zortzirehun eta hirurogeitamairu.
Zer da itsulapikoa?
Harrikoa egiteko isurkia.
Ura edateko buztinezko ontzia.
Janaria egosteko ontzia, eltzea.
Dirua sartzeko eta gordetzeko den ontzi txikia.
Horrek ez du batere zentzurik. Bestela esanda:
Buruan haizea baino ez du.
Burua lehengo lepotik dauka.
Ez du ez hankarik eta ez burutik.
Ez da ez ur ez ardo.
Ez zuen poesia askorik maite baina ipuinak, eleberriak, saiakerak eta halakoak irakurtzea ikaragarri gustatzen .....
zitzaizkion.
zitzaion.
dakizkion.
diezazkion.
Ondoko multzoetako batean bada hitz bat tokiz kanpo. Zein multzotan?
Azkarra, argia, bizkorra, burutsua
Ergela, babalorea, txolina, inozoa
Koldarra, txepela, kikila, beldurtia
Makala, motela, ahula, itzela.
Euskara batuan zein da zuzena?
Hiru lagun zihoazten garabiak azpian hartutako kotxean.
Eskolan dabiltzatela, ez daukate beste ezertarako astirik.
Zer dinozu? Hitz egin ozenkiago, ez dizut entzuten eta!
Lepo gainean ninderamala, behaztopatu eta biok muturrez aurrera erori ginen.
Berebizikoak esateko asmotan banintzen ere, azkenean.... hitz egin nion.
jenio txarrez
hortzak erakutsiz
onez onean
zilipurdika
Auto hori ....., harro-harro ibiliko zara herrian.
erostekotan
erosiz gero
erosiko baduzu
erosten
Julen ilargirako bidaiarako hautatu ei dute. Zein da okerra harridura adierazteko?
Bakarrik behar genuen!
Bai ote?
Ez ezak esan!
Ez da izango!
Aitzitik, jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite eta eginahalean saiatu zen, hautatu zuen arloan jakite soila hitz-jario alferretatik bereizten. Zer esan nahi du?
Jakintzaren mugak errespetatzen zituela, zientzia eta hitz-jario errazak bereiziz.
Jakintzaren mugak estu eta gogorrak direnez, behartua sentitzen zela jakite soila eta hitz-jario alferrak bereiztera.
Hitz-jario alferretan oinarritua dagoela zientzia eta muga estu-gogorrak dituela.
Jakite soila alde batera utziz, hautatu zuen arloa zientzia hitz-jarioduna izan dela.
..... ez zarela herritarra! Zein da hasiera okerra?
Ezagun da
Bistan da
Begi-bistakoa da
Ikusia da
Aurkeztu ziren guztietatik, bostek ..... ez zuten gainditu azterketa.
ezik
ez ezik
besterik
alegia
Marratxoaren erabilerari begira, zein esaldi dago zuzen idatzita?
Biologi-Fakultateko ikasleok etxez-etxe ibili gara diru eske ikasketa-bidaia ordaintzeko.
Biologi Fakultateko ikasleok etxez etxe ibili gara diru eske ikasketa-bidaia ordaintzeko.
Biologi-Fakultateko ikasleok etxez etxe ibili gara diru-eske ikasketa bidaia ordaintzeko.
Biologi Fakultateko ikasleok etxez-etxe ibili gara diru eske ikasketa-bidaia ordaintzeko.
Ekainean kalifikazio bikainak izan dituen ikasleari zer esango zenioke?
Gaitz erdi!
Hireak egin dik!
Estimatuta dago!
Portatu haiz!
Zein da zuzena?
Aurten zenbait hileetan euri asko egin du.
Ronaldo bezala izatea da mutiko askoren ametsa.
Bik beti ikusten dute batek baino gehiago.
Nire alabeei jantzi dotoreak oparitu dizkiet.
Gutun bati hasiera emateko, zein da egokia?
Nire agurra:
Agurgarri jaun/andre hori:
Adiskide hori:
Estimatua:
Zergatik esan diok ez duela irabaziko, .....? Aukeratu jarraipen zuzena.
lelo arraioa
leloa bestea
leloarena
lelo bai lelo
Erratu egin ziren, eta besteei eman zizkieten geuri .....
zegozkiguna.
zegozkigunak.
zegokiguna.
zegozkienak.
Zein dago oker euskara batuan?
Laster nonahi ikusiko ditugu arabiar jatetxeak Euskal Herrian.
Ez ibili niri ....., esan argi eta garbi esan beharrekoa!
bidenabar
itzulinguruka
atzekoz aurrera
ingurumarian
Nork edo nork egin beharko du, aurrera segitu nahi bada. Zein da aurreko esaldiaren baliokidea?
Edozeinek egin beharko du, aurrera segitzekotan.
Aurrera segituko bada, baten batek egin beharko du.
Aurrera segitu arren, norbaitek egin beharko du.
Edonork egin beharko du, aurrera segitzen bada ere.
Zein hitz bikote ez da zuzena?
Unibertsitate barrutia
Osoko bilkura
Industria iraultza
Plangintza jaiotza
Lanik gabe geratu eta, gainera, bere familiak baztertu egin duenak zer pentsatuko luke?
Hau bizimodu petrala!
Zoritxar hau!
Hau bizimodu!
Hau zorion beltza!
Asteburuetan kanpoko jende asko etortzen da Oriora. Asko gustatzen zaio txoko hau kanpoko jendeari, .....
aitzitik.
ez ezik.
baizik.
nonbait.
Bakean uzten ez duten euliak bezain ..... zara.
gaitzesgarria
gogoangarria
gogaikarria
hunkigarria
Errukia justuei dagokie, zu bezalakoei. Zer esan nahi du?
Zuri ez dagokizula justu izatea.
Errukia ez dagokizula zuri, ez baitzara zintzoa.
Zuri, justua zaren horri, dagokizula errukia.
Zu bezalako justuei dagokiela errukia.
Nik ez diot esango; ..... Aukeratu jarraipen egokia.
esatea dauka dagokionak!
esatea dagokionak!
esan dakiola dagokionak!
esateko dagokionak!
Zein da okerra?
Sharon Stone bezala izatea gustatuko litzaidake.
Atzekoz aurrera jantzi nuen jertsea.
Bost minutuz itxarotea ez da hain zaila.
Irakasleen aholkuak entzuten nazkatuta gaude.
Zein da okerra?
Zein etxe ederra, Andoainen erosi duzuna!
Bai etxe ederra, Andoainen erosi duzula!
Bai etxe ederra, Andoainen erosi duzuna!
Zein etxe ederra, Andoainen zuk erositakoa!
Zein da egokiena, puntuazioari dagokionez?
Orain azalduko dugu liburua noiz jaio zen, zergatik idatzi zen, eta Piaget bera nor zen; beraz, azalpen guztiak aurkituko ditu hemen irakurleak.
Orain azalduko dugu liburua noiz jaio zen, zergatik idatzi zen eta Piaget bera nor zen: beraz, azalpen guztiak aurkituko ditu orain irakurleak.
Orain azalduko dugu liburua noiz jaio zen; zergatik idatzi zen eta Piaget bera nor zen, beraz, azalpen guztiak aurkituko ditu hemen irakurleak.
Orain azalduko dugu liburua noiz jaio zen, zergatik idatzi zen, eta Piaget bera nor zen. Beraz, azalpen guztiak aurkituko ditu hemen irakurleak.
Horiek dirua ..... darabilte.
bor-bor
barra-barra
purra-purra
tarra-tarra
Ezin al ..... zure amari poz txiki bat eman?
leikezu
zeniezaiokezu
diozu
dakiokezu
Gaitasuna behar genuen, garbitasuna baino balio garaiagorik ez balego bezala. Zer esan nahi du?
Garbitasuna, gauzarik inportanteena delako behar genuela.
Garbitasuna baino balio inportanteagoak badirela, garbitasuna behar bagenuen ere.
Oso ideia aberatsa delako, garbitasunera jo nahi genuela.
Garbitasuna dela baliorik handiena eta horretxegatik behar genuela.
Aita lotsagabea izan arren, alaba ..... da.
badaezpadakoa
bestelakoa
honenbestekoa
bestaldekoa
Arduraduna gelara ....., langileak mututu egin ziren.
sartuz batera
sarturik batera
sartzeaz batera
sartzera batera
Euririk ote zen jakin nahi genuen eta leihotik begiratzean ikusi genuen zara-zara ari zuela. Hortaz:
Ateri zegoen.
Lanbroa ari zuen.
Euria ari zuen, erruz.
Oskarbi zegoen.
Titulua estreinatu berria duen irakaslearen borondate onarekin gehiago fidatzen gara gure guraso askoren hitz-jario ongi antolatuarekin baino. Zer esan nahi du?
Borondate oneko irakaslea bazterturik, itsu-itsuan gehiago fidatzen garela gurasoekin.
Gure guraso askoren etorri bikainarekin baino gehiago fidatzen garela borondate oneko irakaslearekin.
Gurasoen hitz-jario ongi antolatua aipatzen duela irakasleak klasean.
Irakaslearekin ez ezik, gurasoekin ere fidatu behar dugula hizketan ikastean.
Aitorrek egin didanak sutan jarri nau eta .....
bereaz beste egin dut!
berearekin bat egin dut!
berekikoak egin ditut!
bereak eta bi egin ditut!
Norbaiten lana goraipatzeko, zein ez da egokia?
Hori da lan egitea hori!
Ni ere hire lanaren aldekoa nauk!
Ez dago zu bezalakorik!
Segi horrela!
Zein esaldi da okerra?
Elkarrekin ikusten ditudanean sutu egiten naiz.
Elkar antzekoak dira horiek, ez egin kasurik!
Elkarri adarra jotzen paregabeak dira.
Elkar hartuta daude; ez dugu zer eginik!
Nori esango zenioke honako hau: Horiek gibelak!
Zure atzean jo eta ke lanean ari den mutil handiari.
Perretxikotan ibiltzea gustuko izan eta gibelurdin bila joan denari.
Galtzak bete lan izan arren, eroso eserita ikusten duzun pertsonari.
Auzoko harategira joan eta bertatik gibel handi bat ekarri duenari.