- ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALA.
 Noiz izango dira topaketa hauek?
 -   Igandean hasi eta astelehenean amaituko dira.
-   Astelehenean hasi eta igandean amaituko dira.
-   Asteburu osoan zehar izango dira.
 
- Zer da "Periferiak"? -   Euskal hizkuntzari buruzko kultur topaketa.
-   Hezkuntzari buruzko kultur topaketa.
-   Kultur adierazpen ezberdinen iguruko topaketa.
 
- Zein egile gonbidatu dituzte topaketa hauetara? -   Hiriaren ertzean lan egiten dutenak.
-   Auzune marginatuetan lan egiten dutenak.
-   Ertzeko ikuspuntu batetik lan egiten dutenak.
 
- Zer lortzea aurreikusten zen Livornoko topaketetan? -   Ezin zitekeen aldez aurretik jakin.
-   Konplizitateak haustea eta automatismoak sortzea.
-   Gauza asko lortzeko asmoa zuten.
 
- Bilbora etorriko ez den pertsona baten aipamena egiten du. Zergatik ez da etorriko? -   Laster, 80 urte egingo dituelako.
-   Hasieratik eragozpenak jarri zituen eta.
-   Ez da argi aipatzen zergatia.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENA: BIGARREN ATALA.
 Zenbat atal ditu topaketak?
 -   Solasaldiak, mahai-inguruak eta "zubiak".
-   Solasaldiak eta mahai-inguruak.
-   Solasaldiak, topaketak eta kaleko ikuskizunak.
 
- Non izango dira "topaketak" deitzen diren mahai-inguruak? -   Bidebarrietan.
-   Bilborock eta Kafe Antzokian.
-   Bilbao Arten.
 
- Hiriko zein lekutan izango dira ekitaldi horiek? -   Hiriaren ertzetan.
-   Hirigunean.
-   Erdigunean eta ertzetan.
 
- Ondoriorik edo eraginik izango du honek guztiak? -   Horrelakoak ikuskizun huts bilakatzen dira.
-   Ahaleginduko dira arrastoa utz dezan.
-   Eragin garbia izango du bilbotarren artean.
 
- Zer dio Livornon egindakoari buruz? -   Dokumental batean bildu eta bertan aurkeztu zela.
-   Haizeak eraman ondoren, hedatzeko aukera izan duela.
-   Han egindakoa bildu ondoren, erakusteko moduan direla Bilbon.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENA: HIRUGARREN ATALA.
 Antolakuntza alorrean, amaituta daukate guztia?
 -   Bai, eta noiz hasiko daude.
-   Ez, xehetasun ugari falta da.
-   Bueno... Oraindik, ez.
 
- Nork hartuko du parte? -   Bilbotar askok eta kanpoko bakar batzuek.
-   Oraindik ez dakite.
-   Kanpotarrek eta bertakoek.
 
- Livornoko jardunaldien lema zein izan zen? -   "Portu hirietako egileak".
-   "Memoria periferikoak".
-   "Portu hiriak".
 
- Non bizi dira antolatzaileak? -   Bilbon eta Livornon.
-   Ez dakigu.
-   Bilbon bizi dira.
 
- Bilbon egitea ez da kasualitate hutsa. Izan ere, -   Bilbok portu hiriaren ezaugarri guztiak ditu.
-   Bilbo, hainbat ezaugarri galdu baditu ere, portu hiria da.
-   Bilbok testuinguru eta inguru ikusgarriak ditu.
 
- Ordutegiari buruz zer dio? -   Arratsean eta gauean izango direla ekitaldi guztiak.
-   Arratsean eta gauean izango direla ia ekitaldi guztiak.
-   Egunez eta gauez izango direla ia ekitaldi guztiak.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA. 
 Zein ez da egokia?
 -   Jertsea azpikoz gora nuela atera nintzen.
-   Galtzak atzekoz aurrera jantzarazi zizkidaten inauterietan.
-   Gabardina buruz behera zuela ikusi nuen Antton.
-   Txamarra galtzarbean zuela agertu zitzaigun Antton.
 
- Euskara batuan, zein da zuzena? -   Jende ugari etorriko dira biharko kontzertura.
-   Iaz baino jende gehiago gainditu du azterketa aurten.
-   Joxerenganako maitasuna aspaldi itzali zitzaion.
-   Aurrerakuntzeei esker erosoago bizi gara.
 
- Oso gizon gogorra da. Ezerk ez du .... Aukeratu hitz egokia: -   ahitzen.
-   amiltzen.
-   uxatzen.
-   hunkitzen.
 
- Gogoan hartu alkoholak galbidera eraman ....., neurriz gain hartuz gero. -   zaitezkeela
-   zaitzazketela
-   zatzaizkizukeela
-   zaitzakeela
 
- Norbaitek "Eskerrik asko" esan dizu. Zein da erantzun zuzena? -   Ez dago ematerik!
-   Ez horregatik!
-   Ez hargatik!
-   Ez dago zertan eman beharrik!
 
- Ume txikiari esertzeko agindua emateko: -   Apapa!
-   Apatx!
-   Zapla!
-   Plaust!
 
- Horixe dakidala zenbat balio duen! Erantzun honi zein galdera dagokio? -   Ba al dakizu zenbat balio duen?
-   Balio duela dakizuna, hori al da?
-   Nork daki zenbat balio duen?
-   Zuk al dakizu zenbat balio duen?
 
- Gorputzaren atal batzuk ukitzean sortzen den dardara urduria: -   Kili-kilia
-   Sarraskia
-   Zurrunbiloa
-   Laztana
 
- Zein dago oker? -   Brasildarrak
-   Erromatarrak
-   Berlindarrak
-   Amerikatarrak
 
- Txapela buruan, ..... Zein da esaera horren jarraipena? -   parranda barikuan.
-   Ibili munduan.
-   makila eskuan.
-   alaiki kantuan.
 
- Zein da zuzena? -   Herriz-herri
-   Joan-etorri
-   Kontra-esan
-   Lan-bila
 
- Aparteko gauzarik ez zigun esan hizlariak. Zer esan nahi du? -   Hizlariak urrutiko gauzarik ez zigula kontatu.
-   Hizlariak alde batera uzteko gauzak esan zizkigula.
-   Lehendik ezagutzen genituen gauzak esan zizkigula.
-   Hizlaria ez zela gurekin bakarka aritu.
 
- Hurrengoetatik, zein da okerra? -   Bizikletaren truke ordenagailua emango dizut.
-   Beretaz kanpo ez du beste inorengan pentsatzen.
-   Egunean zehar kaloria asko erretzen ditugu.
-   Besteren bizkar bizi izan da azken urteetan.
 
- Lan hori gaur bukatu behar dut, ..... -   lehertuko banaiz ere.
-   eginahalak eginda ere.
-   bereak eta bi eginda.
-   lehertzez gero.
 
- Letra larri eta xeheen erabilerari begira, zein dago txarto idatzita? -   Beethoven-en Bederatzigarren Sinfonia jo zuten.
-   Giza Eskubideen Batzordea bihar biltzekoa da.
-   Euskal autonomia erkidegoko Lehendakaria Ajuria Enea Jauregian bizi da.
-   II. Mundu Gerra 1939an hasi zen.
 
- Zein ez da gehiegizko lausenguaren parekoa? -   Zurikeria
-   Koipekeria
-   Eztikeria
-   Ergelkeria
 
- Jonen bulegora deitu duzu telefonoz. Norbaitek hartu du telefonoa. Zein da galdera egokia? -   Arren, badago Jon?
-   Egun on, Jon dago?
-   Kaixo. Iñaki naiz. Jon hor dago?
-   Egun on, laguntxo. Jonekin hitz egiteko, mesedez?
 
- Hautatu bikote zuzena. Garaiz oheratuko ..... goizetan errazago jaikiko ..... -   bazinen / zinatekeen
-   bazina / zinateke
-   bazinateke / zinen
-   bazina / zinen
 
- Zein da zuzena? -   Anaia txikia.
-   Gauz harrigarriak.
-   Okelik onena.
-   Kultur ezberdinak.
 
- Etsi-etsian txabola honetan geldituko gara lo egiten. Zer esan nahi du? -   Denok ados gaudelako geldituko garela lo egiten txabolan.
-   Beste erremediorik ez dugulako geldituko garela lo egiten txabolan.
-   Gustatzen zaigulako geldituko garela lo egiten txabolan.
-   Etsipenak txabola honetan lo egiteko esan digula.
 
- Zeuk ere izango dituzu, ziurki, nik esandakoa berresteko adibide franko, ezbairik gabe. -   Nik ez bezala, zuk izango dituzu nire esana berresteko adibide franko.
-   Ez dut zalantzarik zuk, nik bezala, izango dituzula makina bat adibide diodana berresteko.
-   Zeuk ere badituzu, ziurki, nik esandakoa berreskuratzeko adibide franko.
-   Agian, zuk ere izan zenitzake zenbait adibide nik esaten dudana baiesteko.
 
- Zein da zuzena? -   Bai gazteek, zein helduek gustuko dute kirola.
-   Bai tabakoa, bai alkohola ez dira onak osasunerako.
-   Nola mendian, nola hondartzan pozik ibiltzen gara.
-   Egin hau edo egin hori, baina egin zerbait!
 
- Sarrerarik gabe geratu zaretela? Aukeratu jarraipen egokia. -   Zer egiten diogu, ba!
-   Lehenago etortzea zenuten!
-   Bada, etortzea hurrengoan!
-   Ze sarrera eta ze sarrera-ondo!
 
- Euskara batuan, zein da idazkera zuzena? -   Dudamuda ugari dago horren inguruan.
-   Orohar, ondo dagoela esan daiteke.
-   Non nahi aurkituko duzu hori.
-   Lehenbailehen egin behar dugu.
 
- Tomate-saltsa egiteko, lehendabizi tipula ..... egin behar da. -   gorritu
-   erein
-   landatu
-   ureztatu
 
- Ez da larruzkoa, ..... plastikozkoa. -   aitzitik
-   ezpada
-   ordea
-   harik eta
 
- Aizu, egingo al didazu lantxo hori, mesedez? Baietz erantzuteko: -   Egingo ez dizut, ba!
-   Zera egingo dizut nik!
-   Bai, egon horretan!
-   Baita zereko zera ere!
 
- Hurrengo hitzek antzeko esanahia dute, batek izan ezik. Zein da? -   Orroaka
-   Irrintzika
-   Arrantzaka
-   Aharrausika
 
- Aizue! ..... begira egonda, ez duzue lanik aurrera aterako. -   Elkarri
-   Elkarrekiko
-   Elkar
-   Elkarren
 
- Senperrenak ikusitakoa da hori. Zer esan nahi du? -   Bazterrak ikusitakoa dela.
-   Ez duela sekula sufritu.
-   Latzak ikusitakoa dela.
-   Sufritzen ikasiko duela.
 
- Hauetako zein da zuzena? -   Martxoak 7an elkartuko gara bidaia antolatzeko.
-   Maiatzako 7tik 12ra jai hartuko dugu.
-   2004ko urtarrilaren 17an izan zuten istripua.
-   2000eko uztailan ezkontzekotan ziren.
 
- Esandako guzti-guztia gertatu da. Beraz, .... asmatu du. -   bete-betean
-   aho-betean
-   hainbestean
-   ozta-ozta
 
- Erraza da etxe berria erostea pentsatzea, baina dirua behar da horretarako eta nik ez dut. Norbaitek emango .... -   balit!
-   balidake!
-   lidake!
-   bazidan!
 
- Iraganaldiari buruz haztamuka gabiltza guztiok, eta itsu-itsuan, urrutixegi jo nahi baldin badugu. Hots: -   Iraganeko kontuetan gehiegi sakondu nahi dugunean ez dugu ezer argirik atzematen.
-   Denok ere nahiko dorpe ibili izan gara iraganean, itsuak bezala.
-   Iraganaldia aztertzeko urrunegi joaten gara, batere orekarik gabe.
-   Txikiak izan garenean dena ukitzeko eta aztertzeko joera izan dugu guztiok.
 
-  Europarrek kakaoa Ameriketatik ekarri zuten. Aukeratu jarraipena. -   Patata baita ere handik ekarri zuten.
-   Patata ere handik ekarri zuten.
-   Patata ere bai handik ekarri zuten.
-   Patata handik ekarri zuten ere.
 
- Zein da zuzena? -   Gaur egun dezakegun guztia egingo bagenu, bihar ez genuen lanik izango.
-   Mariterekin dabilena ez daki bera baino zazpi urte zaharragoa dela.
-   Hor dabilen horrek oraindik ere ez daki ni Bilbokoa naizela.
-   Espantua besterik ez dutena ez dira sekula gizontzen.
 
- Zein dago gaizki? -   Nork edukiko dit esanera eskolan?
-   Nori egin behar diot kasu eskolan?
-   Noren agindura egon behar dut eskolan?
-   Noren esanera jarri behar dut eskolan?
 
- Tresna miragarri hura, hizkuntza alegia, esanera zeukan beti Luis Martin Santosek, Mitxelenaren ustez. Hau da: -   Hizkuntzak esaten zizkiola gauzak Luis Martin Santosi.
-   Buruak agintzen ziona esan ezinik ibiltzen zela Luis Martin Santos.
-   Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki obeditzen ziola Luis Martin Santosi.
-   Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki menderatzen zuela Luis Martin Santos.
 
- Beldur da zerbait galdetuko ..... diogun. -   ei
-   omen
-   ohi
-   ote
 
- Itsasoan askotan igandeak ere aste. Zer esan nahi du? -   Astea igandearen zain pasa ohi dutela.
-   Askotan igandean ere lan egiten dela itsasoan.
-   Aste barruan lanik ez badago igandean egiten dutela.
-   Itsasoan ere, astegunak astegun eta igandeak igande direla.
 
- Zein dago txarto? -   Bost autobus irten ziren txofer banarekin.
-   Neskak launaka sartzen dira komunera.
-   Jatetxe bakoitzak bana plater dauka menurako.
-   Maisuak launaka jartzen gaitu, hobeki ikas dezagun.
 
- Makinak egiten du lan guztia. Ez daukazu zain ..... besterik. -   egon
-   egonik
-   egona
-   egoterik
 
- "Hirurogeita hamar urte arte egin behar genuke denok lan". Zeinek adierazten du ezadostasuna? -   Ene, ez da izango!
-   Aipatze hutsa ere!
-   Ez dut, bada, hori neuk ere esan!
-   Ezta hurrik eman ere!
 
- Aukeratu zuzena. Zer ordutan da ikuskizuna? -   Seiretan.
-   Hiru t´erditan.
-   Lauretan.
-   Zortzitan.
 
- Gainezka egin dezake ..... -   esneak irakitean.
-   mendigoizaleak gailurra zapaltzean.
-   hodeiak euria hastean.
-   elurrak lurra zuritzean.
 
- Esne-mamitan bizi nintzen garai hartan. Zer esan nahi du? -   Arazoz beterik bizi nintzela.
-   Ingurukoekin gozo-gozoa nintzela.
-   Esnea, behintzat, bagenuela garai hartan.
-   Nahi nuen guztia nuela eskura.
 
- Etor .... behingoz, eta esan ..... zer nahi duen. Aukeratu egokiena. -   bedi / beza
-   dadin / dezala
-   dadila / bedi
-   dezala / dezate
 
- Zer da "gupidagabea"? -   Errukirik ez duena.
-   Gutiziarik gabe hezia.
-   Maltzurkeriarik ez duena.
-   Gaizki hezia.
 
- Zein da zuzena? -   Gogor eraso gaituzte hori esateagatik.
-   Ikusi nahi nizuke belauneko ubeldu hori.
-   Jarraituko dizut niri ongi tratatuz gero.
-   Egia kontatu nionean, lurrera bota zidan.
 
- Lagun batek esan dizu zahartu samar ikusi zaituela. Zein da erantzun egokiena? -   Zeu ere ez zara atzo goizekoa.
-   Badakizu, zaharrak berri.
-   Baleki gazteak, baleza zaharrak.
-   Zahar hitz, zuhur hitz.
 
- Zein dago txarto? -   Gaixoaldi haren ondoren utzi zion Anek parrandak egiteari.
-   Ane lapurretan harrapatu duten albistea zabaldu da.
-   Asko ikasiagatik ez zuen lortu azterketa gainditzea.
-   Asko idazten bakarrik lortzen da idazmakinan abiadura handitzea.
 
- Kepak 24.000 euro irabazten ditu urtean. Txominek ere ..... -   nonbait han.
-   hor nonbait.
-   nonbaiten.
-   nonbaiten ere.
 
- Heriotzak mundu honetan ez du inor gupida; deus gutxi balio dute haren aurrean imintzio eta espantuek. Zer esan nahi du? -   Heriotzak mundu honetan ez duela inor maite; deus gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta espantuek.
-   Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor erruki.
-   Heriotzak mundu honetan ez duela inor erruki; ezer gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta harridurek.
-   Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor errespetatzen.
 
- Adiskidea luzaroan ikusi ez, eta elkartzean: -   Zer moduz, motel? Hainbeste denbora ikusi gabe!
-   Zer moduz, motel? Hi gaur ere hemen!
-   Biharamun ederra gero!
-   Hirekin badiagu orain ere!
 
- Zenbait kiroletan baloia erabiltzen da, futbolean eta saski-baloian ..... -   beharbada.
-   besteak beste.
-   bestalde.
-   alegia.
 
- Zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak? -   Errautza, serbitzua, garraisia.
-   Sinetsi, indartsua, txosna.
-   Hondartza, haragia, oihana.
-   Bukatuz gero, poz-pozik, orduz ordu.
 
- "Non dira nire apunteak?" entzunik, ez dakizula adierazteko nola erantzun? -   Nonahi!
-   Non eta han!
-   Auskalo!
-   Han-hor-hemen!
 
- Zein da zuzena? -   Horko gizoneri esplikaziorik eman gabe ere, baduzu nahikoa.
-   Mutikoak neskatoai begiratzen zieten, den-dena kontrolatu nahian.
-   Gaueko hamabiak ezkero ez da poliziarik ikusten.
-   Arantxa eta Mertxen denda bihar inauguratuko omen dute.
 
- Aurtengo soldataren igoera .... izan da. -   %2,4
-   %2,4an
-   %2,4tan
-   %2,4ekoa
 
- Behingoz bukatuko ahal du! esamoldearen parekoa zein da? -   Ezin du bukatu!
-   Berehala buka dezake!
-   Ai, behin edo behin bukatuko balu!
-   Behin buka dezake!
 
- Han ..... aitak pastoralak zer ziren esplikatu nahian. -   ziharduen
-   zerabilen
-   zirudien
-   ziotson
 
- Zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak? -   Bait dakit, baigenuen, bainintzen.
-   Usaina, ospitalea, tesia.
-   Energiarik gabe, lotsarik gabe, arnasarik gabe.
-   Ziur, leuna, ilargia.
 
- "Seko erori zen behia" diogunean zera adierazi nahi dugu: -   Arras idorturik erori zela.
-   Hilda erori zela.
-   Egarriaren egarriz erori zela.
-   Beharturik erori zela.
 
- Daudela hor pixka batean honen gainean ..... -   deus ez badutenez esan behar.
-   deus ez baduten esan behar.
-   deus ez badutenez gero esan behar.
-   deus esan behar ez badute.
 
- Iazko udan izan zen hemen. ....., ez da gehiago agertu gurera. -   Betidanik
-   Harrezkero
-   Dagoeneko
-   Aldi hartan
 
- Ikasleek, ....., astean zenbat aldiz huts egiten dute eskolara? -   batetik bestera
-   batez besteko
-   batez beste
-   batetan bestetan
 
- Zein da zuzena? -   Urte berean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berean.
-   Urte berean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berdinean.
-   Urte berdinean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berdinean.
-   Urte berdinean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berean.
 
- Odol-analisiak egiteko ..... joan behar dut. -   lizundurik
-   beraturik
-   berdindurik
-   baraurik
 
- Errefrau elizkoi anitz, gehiegikeria ugariren bilduma izanagatik, ezin da ukatu ingurunearen behaketan oinarritzen direla. Hau da: -   Esaera zaharretan biltzen diren iritziek inguruko gehiegikeriei erreparatzen diete.
-   Ingurunearen behaketak elizaren gehiegikeria anitz eragin zituen.
-   Gehiegikeriak gehiegikeria, errefrau elizkoi asko inguruaren ezagutzaren ondorio dira.
-   Bilduma anitzek elizaren errefrauak eta inguruaren behaketa uztartzen dituzte.
 
- Albiste harrigarri hark denok ..... utzi gintuen. -   aho betean
-   aho zabalka
-   aho bete hotz
-   aho batez
 
- Zein da zuzena? -   Horretaz gain / horrekin batera / horren mesedetan.
-   Horretaz gain / horretaz batean / horren mesedetan.
-   Horrekin gain / horrekin batera / horri mesedetan.
-   Horrekin gain / horretaz batera / horri mesedetan.
 
- Gaitz erdi! Noiz erabiliko zenuke? -   Zure eginbeharraren erdia egin duzula adierazteko.
-   Lagun batek zuk eskatutakoaren erdia besterik ez duela egin ohartzean.
-   Istripu larri batean hainbat zauritu baina hildakorik ez dela izan jakitean.
-   Zuk egitea espero zenuena baino gutxiago egin duzula adierazteko.
 
- Zein esaldi da okerra puntuazioari dagokionez? -   Hiru anaia ziren: Pello, arotza; Jon, bizargina; eta Peru, iturgina.
-   Hauek izan ziren gaiak: Historia, Filosofia eta Bioetika.
-   Ariketa hau, aurrekoa baino, errazagoa da.
-   Mikelen ama, gure jostuna, bihar etortzekoa da.
 
- Guk ere badugu bizi izateko eskubidea, .... Zein ez da jarraipen egokia? -   zer demonio!
-   zer demontre!
-   zer arraio!
-   zer mesede!
 
- Zein da zuzena? -   Egon isilik, irakasleak entzuten digula.
-   Maite didanak badaki nire berri.
-   Irailaren 27an datozte Ameriketako lehengusuak.
-   Aurrerantzean ere, biziko bagara, gogotik egin beharko dugu lan.
 
- Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer emango zain gelditu ginen, eguraldiaren menpeko eta urte-sasoien gatibu. Bestela esanda: -   Gizakiok nekazari egitean eguraldiak menpean hartu gintuen; ez, ordea, urte-sasoiek.
-   Urte sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak zer emango zain gelditu nekazari izateari uztean.
-   Gizakiok nekazari egitean eguraldiak eta urte-sasoien morroi bihurtu ginen.
-   Naturak zer emango zain gelditu ginen eta eguraldia menpean hartu genuen.
 
- Segidako multzoetan zein hitz dago lekuz kanpo? -   Bizikleta, motorra, autoa, kamioia.
-   Haragia, arraina, babarrunak, fruta.
-   Erbinudea, katagorria, arratoia, satorra.
-   Ameztia, lizardia, hariztia, ausardia.
 
- Zein ez da zuzena? -   Berandu bukatu dute azteketa, argirik gabe egon baitira puska batean.
-   Puska batean argirik gabe egon direlako, berandu bukatu dute azterketa.
-   Berandu bukatu dute azteketa, zeren eta puska batean argirik gabe egon baitira.
-   Zergatik puska batean argirik gabe egon direlako, berandu bukatu dute azterketa.
 
- Horrela lan egin eta aberastuko ez denik ez dago. Hortaz:  -   Horrela lan eginda edonor aberasten da.
-   Lan eginda ere, bada aberastu ez denik.
-   Horrela lan eginda kostako zaizu aberastea.
-   Horrela lan eginda inor ez da aberasten.
 
- Oraingo mintzaldiek ez dute, mamiaren aldetik, ordukoen eite handirik. Bestela esanda: -   Mintzaldiak orain, mamiaren aldetik, beste garai batekoak bezalakoak dira.
-   Lehenagoko saioak beste itxura batekoak izaten ziren, edukiari dagokionez.
-   Oraingo mintzaldiek ez dute ospe onik, mamiagatik batez ere.
-   Orduko mintzaldiek eta oraingoek ere ez dute mami handirik.
 
- Zein da zuzena? -   Erne horrekin!
-   Erne horretaz!
-   Erne horretara!
-   Erne horrekiko!
 
- Begitan hartu nau zuzendariak. Zer esan nahi du? -   Zuzendaria gustura dagoela nirekin.
-   Zuzendariak begiko nauela.
-   Ez naizela zuzendariaren gogoko.
-   Zuzendariaren gogokoena naizela.
 
- Etor zaitez ordurako, ..... tabernara joango naiz hamaiketakoa egitera. -   bestela
-   beraz
-   hori dela eta
-   orobat
 
- Umeak plisti-plasta ibiltzen dira ...... -   ikasgelan.
-   elizan.
-   uretan.
-   futbolean.