AHOZKOAREN ULERMENA I. Gloria Totoricaguena...
- munduko euskal komunitate gehienetan irakasle izan da.
- gaztetatik ari da diasporari buruzko gaietan, arduradun gisa.
- diasporako euskal komunitateetan ibili da ikerketa egiten.
- Euskal Giza Taldeen III. Mundu Biltzarrean autoritate gorena izango da.
Gaur egungo egoerarekin konparatuta, lehen...
- diaspora zer den hobeto ulertzen zuten.
- identitatearen definizio baztertzaileagoa erabiltzen zen.
- uskal Herriaren eta diasporaren artean harreman estuagoa zegoen.
- diasporako komunitateek komunikazio sare hobeak zituzten.
Gloria Totoricaguenaren esanetan, euskal diaspora...
- aurrera doa, hainbat arlotan.
- ez doa inora, gaur eguneko estrategiarekin.
- nora doan ez daki berak ere.
- aurrera doa, baina ez daki norantz.
Zer dio diasporako gazteei buruz?
- Saskibaloian egiten dutela frontoian.
- Euskaltasuna bizitzeko espazio etnikoak direla eurentzat euskal etxeak.
- Ez direla euskal etxeetara hurbilduko ezer interesgarririk eskaintzen ez bazaie.
- Pilotan jokatzeko baino ez direla joaten euskal etxeetara.
Euskal etxera joateari uzteaz, zer dio Gloria Totoricaguenak?
- Diasporako euskaldunak umetan baino gehiago joaten direla gero, helduak
direnean. - Etena 20 urtetik beherakoa baldin bada, ez dela galerarik izaten.
- 15-45 urte bitarteko jende ugari dutela euskal etxeek.
- Euskal etxera joateari uzten dionak eragiten duela bere seme-alabek ere aukera hori galtzea.
AHOZKOAREN ULERMENA II. Gloria Totoricaguenak dioenaren arabera, ...
- diaspora bat bera da toki guztietan.
- gazteei dagokienez, euskal etxe guztiak antzera dabiltza.
- gazteei dagokienez ere, diaspora heterogeneoa da.
- Boisen dantzariek baino ez dute euskal etxera joateko aukera.
Zeintzuk dira euskal etxeek bultzatu beharreko harremanak?
- Tokian tokiko euskaldunen artekoak.
- Euskal Herriaren eta diasporaren artekoak.
- Diaspora ezberdinen artekoak.
- Beste erantzun guztiak.
Zein da euskal etxeek duten eginkizunik garrantzitsuenetakoa?
- Euskaldunak bertara biltzeko jaiak eta afariak antolatzea.
- Emigranteei laguntzea, itzulerako bidaia eginez zirkulua itxi dezaten.
- Emigranteak Euskal Herrira bidaltzea.
- Norabide bakarreko harremanak bultzatzea.
Zein da euskaldun izatearen ezaugarri nagusia diasporan?
- Beste ezer baino gehiago, sentimendu kontua da.
- Euskara dakitenak hartzen dira euskalduntzat.
- Kultur identitate propioa: ohitura ezberdinak izatea...
- Euskal Herrian jaiotakoa izatea.
Zer dio beste diaspora batzuekiko harremanei buruz?
- Egokia iruditzen zaiola gure esperientziaz baliatuz beste batzuei laguntzea.
- Identitatea babestu beharra dagoela, isolatu gabe ez dagoela euskaldun izaten jarraitzerik.
- Euskal diasporari lagungarri gerta dakiokeela beste herri batzuen esperientzia.
- Bestelako egoera dela gurea, euskal diaspora homogeneoa dela.