AHOZKOAREN ULERMENA I. Zerk bultzatu zuen Martínez de Lezea aurreneko eleberria idaztera?
- Bere buruari istorio bat kontatzeko gogoak.
- Eleberri historikoek izan ohi duten harrera onak.
- Ordura arte Euskal Herrian girotutako eleberririk inork idatzi ez izanak.
- 30 urtean eleberri historikoak besterik irakurri ez izanak.
Zer dio bere lehen eleberriari buruz?
- Senarrak uste zuela ez ziotela argitaratuko.
- Ttartalo argitaletxeak euskal gaiei buruz plazaratutako lehen eleberri historikoa izan zela.
- Ez zuela argitaratzeko asmorik izan.
- Lagunek animatu zutela argitaletxeetara bidaltzera.
Martínez de Lezearen iritziz, zergatik daude modan eleberri historikoak gaur egun?
- Azkarregi bizi garelako, zalantzarik gabe.
- Liburu-dendetan mota honetako eleberri gehiago dagoelako.
- Iraganak orainak baino jakin-min handiagoa eragiten duelako.
- Lehen orain baino gauza gehiago gertatzen zirelako.
Non dago historiaren eta fikzioaren arteko muga bere eleberrietan?
- Eleberriko istorioa historian sakontzeko aitzakia baino ez da.
- Irudimena nagusitu egiten zaio beti historiari.
- Eleberriaren arabera garrantzi handiagoa edo txikiagoa hartzen du batak edo besteak.
- Pertsonaiak asmatu egiten ditu beti; gertakariak, inoiz ez.
Zer dio Martínez de Lezeak eleberri historikoaz?
- Eleberri mota asko biltzen direla izen horren baitan.
- Erraz idazten den eleberri generoa dela.
- Eleberri genero bat dela, amodiozko eleberriak edo gerra-eleberriak bezalaxe.
- Berez ez dela eleberria, literaturaren eta historiaren arteko nahastea baino.
AHOZKOAREN ULERMENA II. Zer dela eta sartzen du bibliografia bere lanetan?
- Irakurleak historia ez duela manipulatu egiaztatzeko aukera izan dezan.
- Eleberria irakurritakoan irakurle askok historian sakontzeko gogoa izaten dutelako.
- Pertsonaien arteko istorioa baino gogoko ez dutenengan historiarekiko zaletasuna pizteko.
- Historialarien kritikak saihesteko.
Martínez de Lezearen iritziz, norainoko leialtasuna zor dio idazleak historiari?
- Historialariek bestekoa.
- Dokumentatutako guztia dagoen-dagoenean kontatu behar du.
- Ez dio arreta handiegirik zor, ez baitago historia hitzez hitz sinesterik.
- Idazleak badu historia interpretatzerik, beti ere dokumentatuta dagoena kontuan hartuz.
Zer dio historialariengandik jasotzen duen laguntzaz?
- Kontu jakinetarako baino ez dela laguntza eskatzera ausartzen.
- Laguntzen diotenean lana arintzen diotela, besteak beste.
- Lehen ez, baina orain etengabe jotzen duela haiengana laguntza eske.
- Gero eta gehiago fidatzen dela historialariez.
Emakumeek bere eleberrietan duten trataeraz galdetuta, zer dio Martínez de Lezeak?
- Bera emakume izateak eragina duela pertsonaien trataeran.
- Esanak esan, gizonek besteko garrantzia dutela emakumeek.
- Ez du uste bere eleberrietan emakumeak zintzoak direnik, eta gizonezkoak, aldiz, gaiztoak.
- Emakumeei historian izan duten garrantzia aitortzea dela bere helburu nagusia.
Non girotu nahiko lituzke hurrengo eleberriak?
- Zuberoan, Alkizan edo Bizkaian.
- Frantzian, Ingalaterran edo Espainian.
- Bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo.
- Euskal Herritik kanpo, beste herri batzuetako historia ezagutzeko irrikan dago-eta.