jakintza_avatar.gifeuskaljakintza_logo_txikia.gif2004ko urriaren 2ko SINONIMOAK

EGA: 2003 eta 2004ko azterketak liburutik hartua

Maite Goñi (euskaljakintza)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
ekaitza_donostian.jpg
1. Funtsezko erreformak akuilatzeko agindua eman du nagusi berriak.
2. Lana tamainan ona da, baina ez da komeni gehiegi egitea.
3. Ergel hori isekaz ari zaie adiskideei zein etsaiei.
4. Kontu horiek guztiak ikusteko modua izan genuen bertan egokitu ginelako.
5. Heldu eta berehala jabetu ginen ezezagun haien jokabide bitxiaz.
6. Lur jota dabil Joxe. Izan ere, zuzendaritza hartu baino ez eta badu hark, bai, hamaika katramila .
7. Gaztea izan arren, ederki eskastu zaio ilea hari ere.
8. Napoleonek boterea iritsi zuenean egoera erabat aldatuko zela uste zuten herritarrek.
9. Denon ahaleginarekin kirola eta ikuskizuna uztartzea lortu behar dugu.
10. Argi dago gure lanean darabiltzagun hainbat datu eta izen gordean eduki behar ditugula.