- ENTZUTEZKO ULERMENA. LEHEN ATALA: 
 Agustin Egurrola Euskal Herrira ...
 -   askotan etortzen da.
-   oso gutxitan etortzen da.
-   noizean behin etortzen da.
 
- Australian noiz izan da?  -   Orain dela gutxi.
-   Orain dela bost hilabete.
-   Orain dela denbora franko.
 
- Non igaro zituen Agustin Egurrolak lehenengo urteak?  -   Lehendabizi Markinan.
-   Markinan baino lehenago Etxebarrin
-   Hogeita zazpi urte arte Markinan.
 
- Lehenengo aldiz Pirinioetara norekin joan zen?  -   Mutrikuko tal de batekin.
-   Elgoibarko aldra edo talde batekin
-   Elgoibarko mutil batekin.
 
- Suitzara joan nahi zuen ...  -   lan premian zegoelako.
-   mendi handiak daudelako.
-   lanean aritzeko gogorik ez zuelako.
 
- Ingelesa noiz ikasi zuen?  -   Frantsesa ikasi ondoren
-   Donostian bizi zela
-   Hogeita bi urte inguru zituela.
 
- BIGARREN ATALA:
 Agustin Egurrolak munduan zehar ibiltzen ...
 -   lagun batekin ikasi zuen.
-   bakarrik ikasi zuen.
-   baserritar batekin ikasi zuen.
 
- Erraza al da Agustinentzat bakarrik ibiltzea?  -   Ez, zaharrek ez baitute ezertarako gogorik izaten.
-   Ez, babes gutxi izaten baita.
-   Bai, gazteek sasoi hobea izaten baitute.
 
- Agustinen adineko jendeak kanpora joan nahi du?  -   Nahi bai, baina ezin du.
-   Ez du gogorik, ezta modurik ere.
-   Aukera badu, baina ez du nahi.
 
- Agustinen aita ...  -   munduan zehar dexente ibilia zen.
-   kezkatu egiten zen semea etxetik irtetean.
-   ez zen etxetik irten zale.
 
- Aitak inoiz bultzatu al zuen etxetik irtetera?  -   Ez, ama izaten zen bultzatzen zuena
-   Bai, lotsagarria baita etxetik ez irtetea.
-   Ez, aitak ez zion inoiz esan etxetik irteteko.
 
- HIRUGARREN ATALA:
 Oharrak hartzeko ohitura handia al du?
 -   Bai, etxean nahiz kanpoan egon.
-   Gaztea zenean bai, orain jadanik ez.
-   Bai, bakardadeak bultzatu zuen oharrak hartzera.
 
- Euskarazko liburuaren lehenengo moldapena ...  -   euskaraz idatzi zuen berak.
-   anaiak euskaratu zuen.
-   euskara batuan idatzi zuen.
 
- Zer-nolako hoteletan egiten du lo?  -   Lau izarreko hoteletan ia beti.
-   Ez du hoteletan lo egiten.
-   Hotel on eta ez oso garestietan.
 
- Bere ustez, libururik ederrena ...  -   esperientzia eder eta erraza izan zen.
-   gaztelaniaz idatzitako bat da.
-   bost urte baino gehiago dira idatzi zuela.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA. 
 Mirenekin joango da Bilbora. Harridura adierazteko, zein da okerra?
 
 -   Mirenekin joango dela Bilbora?
-   Mirenekin joango den Bilbora?
-   Norekin joango dela Bilbora?
-   Nora joango dela Mirenekin?
 
- Horrek zipitzik ere ez .....  -   daki.
-   du.
-   dihardu.
-   dauka.
 
- Hurrengoetatik, zein da zuzena?  -   Otsailatik maiatzara.
-   Larunbatatik astelehenera.
-   Zelaietik mendirantz.
-   Izenetik abizenera.
 
- Zer esan nahi du zelatatu hitzak?  -   Norbaitek egindako ekintza txarrak edo legez kanpokoak agintariei jakinarazi.
-   Norbaiti, bera konturatu gabe begira egon, egiten duenaz jabetzeko.
-   Zaldiei eserlekua jarri, gizakiak beren gainean errazago ibiltzeko.
-   Edozein abere, baina bereziki zaldiak eta txakurrak, gizakientzat hezi.
 
- Zein da zuzena? Nire gogoz kontra hori egitera behartuko ..... , gorrotatuko .....  -   banindu ........... nioke.
-   banindu ........... nuke.
-   balit ........... nuen.
-   balit ........... nion.
 
- Ez dago zalantzarik, hori mutrikuarra da. Aukeratu baliokidea:
 
 -   Hori mutrikuarra, inondik ere!
-   Hara bestea, hori mutrikuarra!
-   Hori mutrikuarra? Ezta hurrik eman ere.
-   Hori mutrikuarra? Egon horretan!
 
- Ez zen burutik maingua mutil hura!  Zer esan nahi du? 
 
 -   Ez zela batere inozoa.
-   Nahiko buru txarra zuela.
-   Ez zuela buru argirik.
-   Ez zela burusoila.
 
- Zein dago gaizki?  -   Baionan elkarretaratu dira alderdi guztiak akordioa sinatzeko.
-   Ezinegona eta elkarrenganako ezinikusia besterik ez dute sentitzen orain.
-   Elkarrengandik urrun ibili beharrak eragiten dit tristura.
-   Abokatu eta akusatuek elkar hitz egiten zuten etengabe.
 
- Obrak direla eta, autobia ..... egingo dute.  -   kateatu
-   ebaki
-   itxi
-   hesitu
 
- Besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen eta horrela, ezinbestean, besteren mendeko bihurtzen da. Hau da:  -   Ez besterentzat ez beretzat sortzen ez duena ez da sortzaile ezinbestean.
-   Inorentzat sortzen ez duenak ezinbestean bere buruarentzat sortuko du.
-   Besterentzat eta beretzat ez sortzeak besteren mendeko izatea dakar.
-   Bere buruarentzat ez ezik besterentzat ere sortzen duena besteren mendeko bihurtuko da.
 
- Neskatila hori baratxuria baino ..... da.  -   faltsuagoa
-   zintzoagoa
-   finagoa
-   txikiagoa
 
- Toki-izen zerrenda hauetako zein dago ondo euskara batuan?  -   Balentzia, Madrid, Erroma, Gasteiz.
-   Valenzia, Madrid, Roma, Gazteiz.
-   Balentzia, Madril, Roma, Gazteiz.
-   Valentzia, Madril, Erroma, Gasteiz.
 
- Epailearengana eraman dute, baina txintik ere ez du ... -   esan.
-   hitz egin.
-   egotzi.
-   ebatsi.
 
- Esaten ari nintzaionarekin bat ez zetorrela ikusirik,  -   gaiz aldatu nintzen.
-   gaitaz aldatu nuen.
-   gaiaz aldatu nuen.
-   gaia aldatu nuen.
 
- Norbaitek "Tira, tira!" esanez erantzuten badizu, zer esan nahi du?  -   Zurekin erabat konforme dagoela.
-   Haserretu egin dela zurekin.
-   Zehaztasun handiz ari zarela.
-   Ederra bota duzula.
 
- Zein da zuzena?  -   Horregatik etorri zen, ez besterik.
-   Horregatik egin zuen, ez beste ezergatik.
-   Horregatik ez ezik, zuk esandakoaz ere baliatu dira.
-   Nahiz honekin nahiz eta zurekin ongi moldatzen naiz.
 
- Zein da zuzena?  -   Ezkerreko hankak lokartu dit.
-   Ezkerreko hanka txindurritu egin zait.
-   Ezkerreko hanka lotaratu zait.
-   Ezkerreko hanka ezin esnaturik gelditu zait.
 
- Elurra gogotik egin zuen joan den neguan. Zer esan nahi du? 
 
 -   Elurra denen gustura egin zuela.
-   Elur asko egin zuela.
-   Uste baino elur gehiago egin zuela.
-   Elur-maluta handiak egin zituela.
 
- Bihar autobusa garaiz helduz gero, osabarenera ..... bazkaltzera.  -   joan ninteke
-   joango nintzen
-   joango ninteke
-   joan nintzateke
 
- Hiztegi batuari begira, zein da zuzena?  -   Arraultza, errez, pixkat, artzai.
-   Arrautza, erraz, piskat, artzain.
-   Arraultza, errez, pizka bat, artzai.
-   Arrautza, erraz, pixka bat, artzain.
 
- Propio etorri naiz zuek ikustera. Beste era batera:  -   Lasai asko etorri naiz.
-   Beren-beregi etorri naiz.
-   Aitaren batean etorri naiz.
-   Zuek ikusteko aitzakian etorri naiz.
 
- Izena ukaturik izana ukatzen delako itxurak eginez bizi da jende anitz. Bestela esanda:  -   Izena ukatzeak izana ukatzea eragingo balu bezala bizi da makina bat.
-   lzenari eta izanari uko eginez bizi da hainbat eta hainbat pertsona.
-   Bakarren batek pentsatu ohi du izena ukatzeak izana ukatzea dakarrela.
-   lzena eta izana ukatzerik ez balego bezala bizi da jende ugari.
 
- Ondorengo esaldietatik, zein da zuzena?  -   lnguruko enpresek errekara bota egiten dituzte zakarrak.
-   Sukarra etorri egiten den bezala joaten da.
-   Hitzarmenak eta antzekoak irakurri egin behar dira izenpetu aurretik.
-   Gauero irakurri egiten dizkiot umeari ipuinak.
 
- Zer, oso lanpeturik zabiltza ala? -   Bai, zorroa bete lan.
-   Bai, sakela bete lan.
-   Bai, galtzak bete lan.
-   Bai, burua bete lan.
 
- Hitz zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?  -   ltxura, saihets, ospakizunak.
-   Atxegina, hautsa, garrantzitzua.
-   Itsua, saiatu, osasuntsu.
-   Kutsadura, behinik behin, aprobetxatu.
 
- Zein da zuzena?  -   Tenisean jolastu; tanto berri bat.
-   Tenisera jolastu; beste tanto bat.
-   Tenisean jokatu; beste tanto bat.
-   Tenisera jokatu; tanto berri bat.
 
- Erlijioaren irakaskuntza Eskolari ..... Elizari dagokiola uste dut. -   beharrez
-   ordea
-   ezik
-   barik
 
- Zeri edo nori esaten zaio amazulo?  -   Amarik ez duen umezurtzari.
-   Amaren urruntzeak umearengan eragiten duen hutsuneari.
-   Amaren behar nabarmena erakusten duen haurrari.
-   Amari egotzi behar zaion hutsuneari edo kalteari.
 
- Kirolari ospetsua lasterka, eta atzetik, autografo eske, zaletu ..... Zein dago gaizki?  -   jendetza.
-   andana.
-   piloa.
-   mordoa.
 
- Zein da zuzena?  -   Damu dut hori egin izateari.
-   Damu dut hori egin izana.
-   Damutu dit hori egiteak.
-   Damutzen dit hori egitea.
 
- Ohar bat jarri diet, bihar etorri behar dutela esanez. Beraz:  -   Konturatuta daude.
-   Jakinaren gainean daude.
-   Oharkabean daude.
-   Ohartuta daude.
 
- Zein da zuzena? Oporrak hartuko ditugu .....  -   abuztuaren 8tik irailaren 5era.
-   abuztuaren 8etik irailaren 5era.
-   abuztuaren 8tik irailak 5ra.
-   abuztuak 8-etik irailaren 5-tara.
 
- Ziztu batean bukatu zen pilota partidua. Zer esan nahi du? 
 
 -   Partidua txistua entzun zutenean bukatu zela.
-   Partidua oso azkar bukatu zela.
-   Partidua epaileek nahi izan zutenean bukatu zela.
-   Partidua inor konturatu gabe bukatu zela.
 
- Agindua argia da: eman ..... nori berea. -   dezan
-   bedi
-   bekio
-   dadin
 
- Emazteki txit setatia zen. Hots:  -   Emakumezkoak behar asko egiten zuen.
-   Anderea erabat apainduta ibiltzen zen.
-   Emakumeak ez zuen erraz amore ematen.
-   Andrea perretxiko zale amorratua zen.
 
- Zein da zuzena?  -   Zerbait edateko eta buelta bat emateko gogoak dauzkat.
-   Festak eta alkohola oso lotutak daude.
-   Esan dizkidate gauza batzuk, ez direla sinestekoak.
-   Azkenengo hamar urteotan ez dut ikusi.
 
- Hurrengo zerrendetatik, zein dago zuzen idatzita?  -   Segundoa, gustua, olioa, harrikoa.
-   Minutoa, makailua, tonoa, beroa.
-   Katolikua, harrua, leloa, herrikoa.
-   Sekretoa, asmua, faroa, gandua.
 
- Arazo larri horrek .....  -   kate bihurria ekar lezake.
-   isats handia ekarriko du.
-   buztan galanta ekar dezake.
-   soka luzea ekarriko du.
 
- Hilko naiz, baina ez naiz osoro suntsituko, geroagokoengan neure aztarna utzi gabe. Hau da: 
 
 -   Geroagokoengan bere aztarna utzi gabe ez luke inork hil behar.
-   Hil eta suntsituko bada ere, geroagokoengan bere aztarna utzi ondoren izango da.
-   Hilko da, baina ez da erabat deuseztatuko, ondorengoengan utziko baitu bere aztarna.
-   Hil eta guztiz suntsituko bada ere, geroragokoek gogoan izango dute.
 
- Izan bedi zilegi ..... bere hizkuntzan hitz egitea!  -   norbaitek
-   bakoitza
-   nork
-   norbera
 
- Berez, oso pertsona lasaia da "Martin; kostatuko zaizu hura ..... "  -   bere baitarik kanpora ikustea.
-   bere onetik irtenda ikustea.
-   lekuz kanpo ikustea.
-   bere-beretik aterata ikustea.
 
- Zein da zuzena?  -   Enpresako zuzendaria, Fermin Lizarraldek, hartu du erabaki hori.
-   Datorren igandean, hilak 12, hasiko da ikastaroa.
-   Ikastetxeko zuzendaria Manuel Agirre ez da etorri bilerara.
-   Gaur lantegiko arduradunarekin, Fermin Mendia, egon naiz hizketan.
 
- Zein da zuzena? Eskerrak Pello .....  -   etorri delari.
-   etorri delarik.
-   etorri da.
-   etorri den.
 
- Aita alferra eta lotia, eta semea gauza bera. Han da: 
 
 -   Semea aitaren kutuna da.
-   Semea aitaren ezpalekoa da.
-   Semea aitaren besoetakoa da.
-   Semea aitaren begietakoa da.
 
- Ortografiaren aldetik, zein da zuzena?  -   Esteban Urkiaga (Lauaxeta), olerkari bizkaitarraren mundualdia, 1905-1937, laburra bezain joria izan zen.
-   Hauxe bota zion Ciceronek Catilinari: "Aizu Catilina, kokolo hori quosque tandem?"
-   "Argi esango dizuet: tentel madarikatuak dira oposizioko guztiak!", adierazi zuen alkateak (hainbat herritarren aurrean).
-   Pott-eko hiru kide izan dira Bilbon: Ordorika (kantaria), Atxaga eta lturralde.
 
- Hitz zerrenda hauetako batean hitz bat lekuz kanpo dago. Zeinetan?  -   Haizetea, tximista, kazkabarra, ekaitza.
-   Zauria, beltzunea, odolkia, ubeldua.
-   Suhia, erraina, aitabitxia, neba.
-   lturgina, igeltseroa, hargina, arotza.
 
- Ez bizkarreratu niri zure zorroa! Zer esan nahi du? 
 
 -   Erantzukizuna zeurea dela, ez nirea.
-   Ez zarela nire kontura biziko, ez horixe!
-   Jan-edan kontuan neurriz ibili behar dela.
-   Zorren karga zeuk hartu behar duzula.
 
- Zein da zuzena?  -   Jenio txarrez mintzatu zaidanak korrika irten da.
-   Horiek ez dira gaur egun kezkatzen didaten arazoak.
-   Lezakeenak egiten ez badu, zer eska diezaiokegu ez lezakeenari?
-   Jarrita daudenek ez diote Arantxarekin ateratzen zenari ezagutzen.
 
- Ez nuen behar bezala garbitu, eta zauria ..... egin zait. -   herdoildu
-   gaiztotu
-   abaildu
-   beratu
 
- Hurrengo zerrendetatik, zein dago zuzen idatzita?  -   Igerri, izkutatu, somatu, bapatean.
-   Igarri, ezkutatu, sumatu, urrun.
-   Jesarri, jaitxi, eskaini, hurrun
-   Jezarri, jeitsi, eskeini, bat-batean.
 
- Josetxo neure besoetakoa dut. Zer esan nahi du?  -   Josetxo nire besoetan hazitakoa dela.
-   Josetxo nik bataiatu nuela.
-   Neu naizela haren aita pontekoa.
-   Josetxo nire iloba dela.
 
- Ez da izurririk, ez pozoinik nagitasunak bezainbateko kaltea eragiten .....  -   duela.
-   duenik.
-   duena.
-   duenentz.
 
- Epelak esan dizkigu Mikelek. Hau da:  -   Txepel dagoela adierazi du, zer egin ez dakiela.
-   Sekulakoak esan dizkigu.
-   Bere zalantzak adierazi dizkigu.
-   Kontu kontari aritu zaigu.
 
- Nornahik ezagutzen ditu ondorengoak, hemen bilduak eta hor barrena sakabanatuak. Hau da:  -   Ondorengoak ederki ezagutzen ditu hemen bilduak eta hor barrena sakabanatuak.
-   Edozeinek ezagutzen ditu hemen bildu eta hor barrena sakabanatutako ondorengoak.
-   Nornahik ezagutzen ditu ondorengoak, hemen eta hor bildu eta sakabanatuak.
-   Edozeinek ezagutzen ditu ondorengoak, hemen bildu eta hor barrena sakabanatuagatik.
 
- Hori Iñakiren eta Edurneren zeregina da. Beraz, .....  -   nik ez dut inoren galtzetan sartzeko asmorik.
-   nik ez dut haien atorra jantzi nahi.
-   nik ez dut haien plateretik jateko gogorik.
-   nik ez dut haien itzala izan nahi.
 
-  ............. mendian ........ ordekan bikain moldatzen da txirrindulari hori.  Aukeratu egokiena. 
 
 -   Nola ....... hala
-   Non ......... non
-   Non ......... baita
-   Bai ......... hala
 
- Euskara batuan, zein da zuzena?  -   Ate aurrean itxarongo zaitut.
-   Etxeraino lagundu diote.
-   Afaltzera gonbidatuko diet.
-   Gaur ere musean irabaziko zaitut.
 
- Aizu, bi urte egin dituzu Irlandan eta ikasi al duzu ingeles apurren bat?  Ezinbestean ikasi duzula adierazteko, zer erantzungo duzu?  -   Jakina ikasi!
-   Baita ikasi ere!
-   Bai zera ikasi!
-   Beharko ikasi!
 
- Jardunaldiak ..... izango dira. -   Donostiako San Inazioren elizan.
-   Donostiako San Inazio elizan.
-   Donostiako San Inazioko elizan.
-   Donostiako San Inaziorenean.
 
- Noiz dira herriko jaiak?  -   Irailaren 7tik 21era.
-   Irailak 7tik 21era.
-   Irailaren 7tik 21etara.
-   Irailak 7 -21.
 
- Goian zerua eta behean lurra bizi da. Aukeratu esanahi egokiena. 
 
 -   Etxeorratz batean bizi da.
-   Miseria gorrian bizi da.
-   Inor baino zoriontsuago bizi da.
-   Zerua eta lurra besterik ez du ikusten.
 
- Horrenbeste erabiliz gero, telefonoaren fakturak ezusteko galantak ekar .....   -   diezazkiguke.
-   dizkiguke.
-   zaitzake.
-   liezaguke.
 
- Hurrengo hitz zerrendetan, zein dago erabat zuzen? -   atertu, harbel, gende, saihestu.
-   hauspo, ohiuka, peseta, zimaur.
-   ildo, hunkitu, huskeria, ziur.
-   arreta, leihaketa, gutxietzi, isurde
 
- Norbait zure ondotik bidali nahi izanez gero: Ez zaitut berriro ikusi nahi! .....  -   Bejondeizula!
-   Purra!
-   Utikan!
-   Topa!
 
- Zein da zuzena? Kontuz tunelean, .....   -   argi gutxi dagoela!
-   argi gutxi dagoela ta!
-   argi gutxi baitago eta!
-   argi gutxi dago eta!
 
- Bertso zaharrak erruz zekizkien hark.  -   Oker ikasi zituela.
-   Asko zekizkiela
-   Nahastuta zegoela.
-   Akats asko egiten zituela.
 
- Denboraren errotako hautsez gaindi gera daitekeen obra taxutzea du artistak helburu. Hau da:  -   Gera daitekeen obra osatzeko bere denborari eta gerokoari erreparatu behar dio artistak.
-   Bere garaiari zuku guztia atera behar dio artistak behin betiko lana taxutzeko.
-   Sasoian sasoikoa baino areago, artistaren xedea lan iraunkorra osatzea da.
-   Une jakin batí nahiz tradizioari erantzuten dio artea helburua duen artistaren lan iraunkorrak.
 
- Zein da zuzena?  -   Kalearen zehar doanean bakarrik ikusten dut.
-   Beste egunean neska horrekin ikusi nuen Marixabel.
-   Horretaz aparte, beste hau ere erakutsi nahi nizueke.
-   Biren egun barru hemen izango naiz berriz ere.
 
- Segidako perpausen artean, zein EZ da egokia?  -   Edozein huskeriagatik haserretzen dena erretxina da.
-   Ondasunik ez duena behartsua da.
-   Bere egitekoa ongi betetzen duena langilea da.
-   Hizketan etorri jarioduna duena hitz-motela da.
 
- Norbera egiteko prest ez dagoen gauzarik ezin agindu dakioke besteri. Hau da: -   Ez diogu inori gauza zailik agindu behar.
-   Agintzen duguna egiteko prest gaudenean ez diogu besteri ezer eskatu behar.
-   Besteri agindu dakiokeen gauzarik zailena egiteko prest egon behar dugu.
-   Ezin diogu beste inori agindu geu egiteko prest ez gauden gauzarik.
 
- Rikardori ..... omen dio.  -   bihotzekoak eman
-   bihotzekoak jo
-   bihotzekoak harrapatu
-   bihotzekoak heldu
 
- Zein da zuzena?  -   Guri ez ziguten ezer ez esan, eta beste inori ere ez.
-   Gutxi den arren, zerbait ezer baino gehiago da.
-   Atera naiz, eta ezertarako, inor ez baitago kalean.
-   Ezer gutxi egin dezake, inoren laguntza eskatu ezean.
 
- Norbaiten edo zerbaiten al de apustu egiteko, zer esango zenuke?  -   Eskua jokatuko nuke ...
-   Lepoa jokatuko nuke ...
-   Purrust egingo nuke ...
-   Zotz egingo nuke ...
 
- Zahar eta ezinduen ..... iritsi omen zaie agindutako osasun laguntza.  -   %20ari
-   %20ri
-   %20ei
-   %20-ei
 
- Lagun batek liburu batzuk eskatuz gero, nola emango zenioke ezezkoa?  -   Et, et, et... ekar iezazkidak lehenengo aspaldi eramandakoak.
-   Hi izanda, eskatu baino ez daukak!
-   Hiri? Nola ez ba?
-   Ez diat libururik uzten, baina hi haizenez ...
 
- Zein da zuzena?  -   Urtean zehar zerbait aurreratuz gero, udan txango ederra egingo genuke.
-   Duela urte batzuk, edonork bidaiatzeko aukera ezinezkoa izango litzatekeen edonorentzat.
-   Musikarik ez balego bizitza ez zen berdina izango.
-   Aspaldi etorri nintzen Gasteizera eta orain ezingo nintzen herrira itzuli.
 
- Goialdeko ostertz zabalean hodeiak ikusten dira eta hauen artean erpinek agerian uzten dituzte mendi malkartsuak. Hau da:  -   Mendi maIkartsuek agerian uzten dituzte goialdeko ostertz zabalean erpinak.
-   Zeruertzean erpinak ageri dira, eta horiek begi-bistan uzten dituzte mendi maIkartsuak.
-   Zeru zabalean., hodeien artean, erpin maIkartsuak ageri dira.
-   Zeruertzean mendi maIkartsuek hodeien artean islatzen dituzte gailur zabalak.
 
- Zein da zuzena?  -   Haurdunaldian umekiari kaIte izugarriak suertatzen dizkio tabakoak.
-   Bere txikian, Gipuzkoak mendi bikainak eta makina bat hondartza dotore ditu.
-   Abiadurak eta arretarik ezak dute istripu askoren erruduna.
-   1999an 1998an baino hil gehiago eman ziren auto istripuetan.
 
- Zein da zuzena?  -   Ume guztiek eskubidea dute hezkuntza ona jasotzea.
-   Bizitza non igarotzea bakoitzaren kontua da.
-   Gehienetan, gauza guztiak konpontzen dira hitz egiten.
-   Hoberik ezean, gauden tokian gelditzea dugu onena.
 
- Azterketa oso zaila izango da; ..... , hobe duzu lehenbailehen ikasten hasi. -   hortaz
-   hain zuzen
-   hala nola
-   bestalde
 
- Minbiziak ..... hil zen.  -   jota
-   oldartuta
-   buItzatuta
-   behartuta
 
- Oso ondo ari zen, gainera, lehen talderako ..... zeukaten, baina futbola uztea erabaki du.  -   begiz jota
-   begitan hartuta
-   eskuineko begian
-   begikoa botata
 
- Txineraz eginda ere, nik adituko dizut. Zeinek EZ du adostasuna adierazten?  -   Zera adituko duzu zuk!
-   Horixe adituko duzula!
-   Adituko ez duzu, ba!
-   Noski adituko duzula!
 
- Bietako bat: ..... ez daki deus, ..... engainatu egin nahi gaitu.  -   edo ........edo
-   ala ........	ala
-   ala ........	edo
-   edo ........ala
 
- Horrenbeste lan egin eta ez du ezer kobratzen. Hau da:  -   Musu truk egiten du lan.
-   Aho bete hortz ematen diote.
-   Larrutik ordaintzen diote.
-   Huskeria irabazten du.