jakintza_avatar.gifMAITE GOÑI (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 05-03-12 (A aukera)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. Goraipamen handiak egin dituzte bertsolariek gizon horretaz.
2. Zuen guztion jagole jarri naute hiru egunetarako
3. Aurkaria gailentzen hasi zitzaionean, larri joan zen ihesi.
4. SendagiIe iaioa da horrelako ebakuntzak egiten.
5. Zerbait esateko eskatu diot nik otzan .
6. Tresneria desegoki horrekin, ozta helduko dira mendi tontorrera.
7. Beste ezer baino gehiago, adimenak egia du jomuga .
8. Etxeko logela guztiak egurasten zituen, eguna argitu bezain laster, amak.
9. Zinezko gertakarietan oinarritutako istorioak ditut gogoko.
10. Guk ezin dugu arteztu bestek egindako okerra.