Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Ez naiz zurekin adiskidetuko, non eta herenegun jaurtikitako irainengatik barkamena eskatzen ez didazun. ______________ jaurtiki _________________________ ezean __________________________________ .
Ez gara Ekialde Ertainera itzuliko. Ez, behintzat, egoerak hobera egiten ez badu. Harik _____________________________________________________________ .
Bizitzaren araberako heriotza izaten dugula esaten da. Nolako ______________________________________ .
Mikel, osaba Txorninen aldean, lasaitasun handiko gizona da. ______________________________ bezain _________________ .
GKE-en lanaz hitz egin genien herriko liburutegian elkartu ziren gazteei. ________________________ mintzatu _______________________________ gazteei.
Gaixoa ahul dago. Horrek biziki kezkatzen du sendagilea. Gaixoaren _______________________ berebiziko ____________________________________ .
Aspaldikoak dira disko horretako kantak. Gazte tximaluze eta idealistak ginen orduan. __________________________________ ...ekoak ___________________________ .
Garestiagoak izan arren, hobe lukete produktu ekologikoak erostea. _________________ ...agatik, _____________________ ba... __________________ .
Txostena epea amaitu baino lehen bidaliko dizugu. Horretarako gu estutu beharrik ez duzu. ____________________________ bidal __________________ zertan ____________________ .
Herria gero eta biziago dago. Beraz, biziago egongo da belaunaldien arteko lehia. Zenbat eta _________________________________________________________ .