jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 05-05-28

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. Burdinaren erabileraz gainea, Chillidaren lanak baditu beste ñabardura batzuk.
2. Huskeria horregatik ez da inor axolatzen .
3. Ez da behartsua gutxi duena, asko nahi duena baizik.
4. Haize bortitzak itsasoa handitu zuen.
5. Arbola haren fruituak jatea eragotzi zieten.
6. Ez zuen ezer ere doan hartu nahi eta inorekin zorretan egon.
7. Gau hartan zerbait gertatuko zen errezeloa neukan.
8. Berak zakar hartu gintuen arren, guk gizalegez agurtu genuen.
9. Esaerak dioenez, inor ezin daiteke izan, aldi berean, bi nagusiren mirabe .
10. Arratoiak piztia gorrotagarriak eta nazkagarriak iruditu zaizkit beti.