- ENTZUTEZKO ULERMENA. LEHEN ATALA:  - Noizko izango da Lertxundiren disko berria?  
-   Udan argitaratzekotan dira.
-   Uda baino lehenago bukatu arren, udazkenerako.
-   Udan edo udazkenean grabatzekotan dira.
 
- Zertan eman du salto handia?  -   Berrogei urtetan etenik gabe kantatzen.
-   Zuzeneko disko bat grabatzen.
-   Lanak oso txukun egiten
 
- Gogoko al du Lertxundik zuzeneko grabazioak egitea?  -   Ahalegindu da beti zuzenekoei ihes egiten.
-   Ez, beldur pixka bat ematen dio eta oraingoan ere atzera egin du.
-   Gogoko du eta pozik geratu da azken lanarekin.
 
- Zergatik da Lertxundi zorteko edo zorioneko?  -   Hasiera zaila izan zuen arren, harrera ona izan zuelako.
-   Ezerezetik hasi eta onespena gerora eskuratu zuelako.
-   Sortu zen garaian sortu zelako, agian.
 
- Ba al du Oteizaren oroitzapenik?  -   Bai, nahiz eta ahaztu egiten diren.
-   Bai, Oteizak arrasto handia utzi du hainbatengan.
-   Bai, hurbileko laguntzaile izan zuen.
 
- BIGARREN ATALA:
 Zer musika du gogoko?
 -   Mota guztietakoan du zerbait gogoko.
-   Modu batean edo bestean, zeharka etortzen zaiona.
-   Etxean entzuten duena.
 
- Benito Lertxundi ospakizun zalea al da?  -   Bai, bera bezalaxe taldekoak ere ospakizun zale dira.
-   Ez, berea ere ez du ospatu nahi.
-   Kolektiboarena ospatu nahi du, baina berea ez.
 
- Zerk asetzen du Lertxundi?  -   Egindako diskoarekin pozik geratzeak.
-   Taldekoek argazki bat bederen egiteak.
-   Guztien artean jaialdi bat egiteak.
 
- Web orrialderik ba al du?  -   Bai, bat baino gehiago eta berak eginak.
-   Bai, baina berak eginik ez.
-   Bai, Bilboko gazte batek egina.
 
- Internet gogoko al du?  -   Ez, inoiz sartu bada ere, ez du gogoko.
-   Ez, ezjakin hutsa da kontu horretan.
-   Oso zalea ez da, baina gustatzen zaio.
 
- HIRUGARREN ATALA:
 Benito Lert:xundik bere diskoak non saltzen ditu gehien?
 -   Hego Amerikan, bere salmenta-sarea prestatua baitago han saItzeko.
-   Beraren ustez, Kanadan hemen baino gehiago.
-   Ez daki; dakiena da saldu, saltzen direla.
 
- Baldintzarik jartzen al du kanpoan kantaldia eskaintzeko?  -   Hemengo baldintza berberetan izanez gero, ez.
-   Ez, ez du inolako baldintzarik jartzen.
-   Bai, baina garai batean orain baino gehiago.
 
- Kantaldia eskaini behar duenean aurretiaz joatea gogoko al du?  -   Bai, pare bat ordu lehenago joan ohi da.
-   Bai, bera arduratzen baita hainbat gauzaz.
-   Bai, beti aurrenekoa izatea gogoko baitu.
 
- Oporrik izango al du Azkoitiko saioaren ondoren?  -   Ez, udan udazkenean baino kantaldi gehiago baitituzte.
-   Ez, udan eta udazkenean oso lanpetuta egongo da eta.
-   Bai, oso nekatuta baitago.
 
- Adorerik ba al du berrogei urte pasatu ondoren?  -   Bai, bizitzaren egunerokotasunak ez baitio krisirik eragiten.
-   Bai, osasunik eta adimenik ez izan arren, adore handia du.
-   Bai, bere lanbidea gogoko baitu.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA.
 Bazkalostean zerbait hartu beharra dago derrigor. Kafea izan edo tea izan, .....
 
 -   gutxiagorik ere bada!
-   ez da gutxienik ere!
-   hori gutxiagokoa da!
-   hori da gutxienekoa!
 
- Edonori txantxekin aspertuta zaudela adierazteko, era egokiena:  -   Aizu, niri barre gutxi gero!
-   Aizu, ez egin barre nirekiko!
-   Aizu, ez nazazu txantxatu!
-   Aizu, hor konpon!
 
- Nire izeko biak ..... hurbil bizi dira. -   eIkarretik
-   eIkarrengandik
-   elkarren
-   bata bestearen
 
- Zer dira hondartzetan igerilari erdi itoak uretatik atera eta lehen laguntza ematen dutenak?  -   Sorosleak.
-   Erizainak.
-   Medikuak.
-   Suhiltzaileak.
 
- Merezi ..... proba egitea, azken batean guk ez ..... zer galdurik.  -   ziok 	gaituk
-   dik 	diagu
-   genian 	zian
-   dun 	gaitun
 
- lnori begirune edo errespetu handiz hitz egiteko:  -   Nahi baduk, lagunduko diat.
-   Gura badun, atoan lagunduko dinat.
-   Aizak, esan laguntzarik behar duan, eta emango diat.
-   Berorrek nahi badu, atseginez lagunduko diot.
 
- Gaur ere ez duzula ekarri agindutakoa? Bada, zoaz bila! Hortaz:  -   Txapela buruan eta ibili munduan.
-   Burua nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
-   Txapel batek ezin bi buru estali.
-   Lan lasterra, lan alferra.
 
- Aukeratu zuzena.  -   Eman ahala jaten du Agurtzane txikiak.
-   Nahiz eta eguraldi ona egin duen arren, ez gara hondartzara joan.
-   Zenbait jakitunek diotenez, euskaldunak Atlantidatik gatozela.
-   Non aurkitu ditut esatea ahaztu zait.
 
- Zein ez dira sinonimoak? -   Urratu 	puskatu
-   Sendatu 	osatu
-   Amildu 	zikindu
-   Gertatu 	Jazo
 
- Zein da zuzena?  -   Horrelako balentriak, nahiez gero, edonork egin litzake.
-   Hori ez zen inola ere ez guk esperotako emaitza izan.
-   Pelikula polit bat ikusi nahiean etorri gara honarte, baino alferrik.
-   Ederto baten konpontzen dira horiek biak elkarren babesean.
 
- Egun on denoi! Erantzun egokiena:  -   Berdin zuri!
-   Mila esker!
-   Baita zeuri ere!
-   Ondo esana!
 
- Zein dago gaizki euskara batuan?  -   "Errota" tabeman itxarongo diot Mireni.
-   Lau alaba ditut eta lauak ezkonduak.
-   Non-nahi aurki daitezke barrenik gabeko jauntxoak.
-   Asko ikasi zuen denbora gutxian.
 
- 28.	Noiz egingo dugu, bada, musean? Eman erantzun egokia. 
 
 -   Geroago, agian.
-   Gero, baldin bada.
-   Beranduago, apika.
-   Gerotxoago, halere.
 
- Zer ordutan joango zarete igerilekura?  -   Lau eta erdietan inguru.
-   Lau eta erdi aldera.
-   Lau eta erdietan aldera.
-   Lau eta erdiak inguruan.
 
- Lan bilera batean, gizabidez ezadostasuna adierazteko:  -   Ez nator bat esan duzun horrekin.
-   Horrek ez zeukak ez hanka eta ez buru
-   Hamaika entzuteko jaio gara!
-   Esan duzuna, niri bost!
 
- Trena ..... helduko da.  -   lO:05tan
-   lO:05etan
-   lO:05ean
-   lO:05en
 
- Zer da hutsaren hurrengoa? -   Ezer gutxi.
-   Balio handiko zerbait.
-   Txarraren ondoren datorrena.
-   Legez kanpoko irabazia.
 
- Barkatu, asmorik onenarekin esan dizut, .....  -   hobe beharrez.
-   halabeharrez.
-   oniritziz.
-   on-gaitzez.
 
- Zein dago gaizki?  -   Dagoen eguzkiarekin, zein gustura egongo nintzen oraintxe hondartzan!
-   Nor zen lehenago jakin izan banu, harrera hobea egingo niokeen.
-   Lehenago deitu izan bazenit, ez nuen hainbeste denbora alferrik galduko.
-   Laguntza handiagoa emango baliete, ez lukete hainbeste aldrebeskeria egingo.
 
- Zein da zuzena euskara batuan?  -   Ez daki txantxa bat jasatzen.
-   Hau da egunaren ederra!
-   Harria bota eta kokotean jo zion.
-   Holan eginez gero, akabo!
 
- Norbaiti gezur galanta esan diotela adierazteko:  -   Bostekoa eman diote!
-   Ederra sartu diote!
-   Zereko zera kontatu diote!
-   Tokitara bidali dute!
 
- Urteek ez diote gizakiari jakinduriarik ematen ezta aztikeria areagotzen ere, eskarmentua baino ez; eta zenbaiten aburuz, hori ere ez. Hots:  -   Urteak pasa ahala gizakion aztikeria areagotzen doa eta eskarmentua ere bai.
-   Urteek ez diote gizakiari ez jakinduriarik, ez eskarmenturik ematen.
-   Zenbaiten iritziz, urteek ez diote gizakiari eskarmenturik ere ematen.
-   Hainbaten aburuz, urteek ez diote gizakiari aztikeria adina eskarmentu ematen.
 
- Zein dago gaizki? -   Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut.
-   Zenbat balio lezakeen jakin nahi dut.
-   Zenbat kostatu zaizuen jakin nahi dut.
-   Zenbat balio duen jakin nahi dut.
 
- Mesede eske datorkizun lagunari baietz erantzuteko, zein da egokiena?  -   Hutsaren hurrengoa haiz!
-   Hori egina zagok!
-   Kontuz ibil hadi!
-   Ederki ematen dik!
 
- Euskara batuan zein da zuzena?  -   Nagusiek beste bulego batetara bidali dute.
-   Ez du merezi hori guztia esatea.
-   Batzuk edozein bidegabekeri onartzen dute.
-   Perurenak bostgarren aldiz jaso du 300 kilotako harria.
 
- Aurki naiz zurekin. Zer adierazi nahi du?  -   Haserre dagoela.
-   Gustura dagoela.
-   Elkarrekin topo egin dutela.
-   Laster izango direla elkarrekin.
 
- Zein da zuzena?  -   Beste egunean apaiz zarauztar bat ezagutu nuen.
-   Pelikulak erdi ordu irauten du.
-   Oraindik ez gara ohitu euroa erabiltzeari.
-   Tolosako hainbat neskaren kantak entzun ditugu.
 
- Hobe duzu auzia argitu arte etxean gelditu, zer gerta ere. Zer esan nahi du?
 
 -   Etxean gelditzeko, nahi baduzu.
-   Etxean gelditzeko, badaezpada.
-   Etxean gelditzeko, zerbait gertatu arren.
-   Etxean gelditzeko, zerbait gertatu delako.
 
- Hitzaldi beldurgarri hura entzunda ..... gelditu nintzen. Zein dago txarto?  -   harrítuta
-   zur eta lur
-   txundituta
-   leher eginda
 
- Guztiz aspertuta nago beti gauza bera .....  -   entzutean.
-   entzuten.
-   entzutez.
-   entzutetik.
 
- Bidaian ondo moldatu ginen, .....  -   istilu batzuk at.
-   istiluren bat salbuespena salbuespen.
-   istilu zenbait bazterturik.
-   zenbait istilu gorabehera.
 
- Zein dago txarto?  -   Abuztuak 16an, larunbatak, egingo ditut urteak.
-   Abuztuaren 16an, larunbata, egingo ditut urteak.
-   Abuztuaren 16an, larunbatean, egingo ditut urteak.
-   Abuztuaren 16an, larunbatarekin, egingo ditut urteak.
 
- Mutikoaren azken bihurrikeria dela eta, haren aitak ikastetxera deitu du .....  -   ordua zehazteko.
-   gora jotzeko.
-   kontaktua mantentzeko.
-   hitzordua eskatzeko.
 
- Zein da zuzena?  -   Zuek ez didazue niri ondo ezagutzen.
-   Ezkon ezteietara gonbidatu digute.
-   Goseak daudenek ez digute kezkatzen.
-   Hemen gelditzeko agindu digute.
 
- Itsasoan ez gabiltza olatuen erasoak menderatzearren, baizik eta itsasoaren erronka saihestezina delako itsasertzean bizi garenontzat. -   Itsasoaren erronka ezin dugulako ekidin gabiltza itsasoan.
-   Olatuen erasoak menderatzea saihestezina delako gabiltza itsasoan.
-   Olatuen erasoak menderatu arren, itsasoaren erronka saihestezina delako gabiltza itsasoan.
-   Olatuen erasoak eta itsasoaren erronka menderatzearren gabiltza itsasoan.
 
- Gure seme Aitorrek Olentzerori gutun luzea idatzi dio; izan ere, oraindik ez daki .....  -   opariak gurasook erosten baditugun.
-   opariak gurasook erosten ditugu.
-   opariak gurasook erosten ditugula.
-   opariak gurasook erosten ditugunentz.
 
- Zein da zuzena euskara batuan?  -   Eman ziozun guztia jan zuen aitaren batean.
-   Geneukagun guztia eskaini genion, baina ez zuen hartu nahi izan.
-   Genekiguna esatera behartu gintuzten.
-   Horiei gertatua guri ere gerta dakigukeela uste dute medikuek.
 
- Behin hartuko aitaren autoa eta beratan ertzainek sekulako isuna! Zein EZ da jarraipen egokia?  -   Handia duk, gero!
-   Gozoa jarriko duk aita!
-   Ederra egin diagu!
-   Hiretzat kalte!
 
- Arrastiri garaia da lasaiena, baina baita malenkoniatsuena ere, eta hobe lagunartean harrapatzen bazaitu.  -   Garaia arras malenkoniatsua da; beraz, hobe lagunartean harrapatzen bazaitu.
-   Ilunabarra eguneko garairik goibelena izan ohi da eta lagunartean bazaude hobe.
-   Hobe duzu arrastirian bakarrik ez egotea, oso lasaia baita.
-   Arrastiria lasaia eta malenkoniatsua denez, hobe lagunarteari ihes egiten badiozu.
 
- Zein da zuzena?  -   Igandero ez ezik, lagunekin ere tabernara hurbiltzen da.
-   Julio ez ezik, Arantxari ere gustatzen zaio bere bueltatxoa ematea.
-   Esan duzunaz ez ezik, pentsatu duzunarengatik ere kezkatu dira.
-   Inesekin ez ezik, Anarekin ere ibili zen Andoni.
 
- Azterketaren bezperan eta liburuak ia ukitu ere egin gabe. Aukeratu jarraipen egokia:  -   Ikastuna da hori, gero!
-   Ezin fidatu berarekin.
-   Hori bai gibel-handia!
-   Hamaikatxo ahalegin egin du!
 
- Eta horrela, lagun ..... batera, ..... abiatu ginen. -   guziekin 	etxeruntz
-   guztiekin 	etxerantz
-   guztiakaz 	etxerantza
-   guztiakin 	etxeruntz
 
- Zein da zuzena?  -   Hainbat taldeetako ordezkariak elkartu ziren aretoan.
-   Guk uste baino jende gehiago izaten ditu depresioak.
-   Hiru orduz itxaron behar izatea gehiegizkoa da.
-   Nire aholkuen esker konpondu zenuen arazoa.
 
- Ospa hemendik, adiskide!Zein da agindua?  -   Alde egiteko
-   Zerbait ospatzeko.
-   Inguru honetan gelditzeko.
-   Zerbait eramateko.
 
- Eman idatziz eragiketa hori: 1/3 + 3/4 - 2/5 =  -   Hiruren bat, gehi hiru laurden, ken bi bosten, berdin ...
-   Heren bat, gehi hiru lauren, ken bi zati bost, berdin ...
-   Heren bat, gehi hiru laurden, ken bi bosten, berdin ...
-   Hiruren bat, gehi hiru lauren, ken bosten bi, berdin ...
 
- Egun bi barru elkartuko gara, hau da, .....  -   herenegun.
-   etzi.
-   etzidamu.
-   bart.
 
- Aizue, morrosko ederra eginda duzue umea. Zer esan nahi du? 
 
 
 -   Umea hazi egin dela.
-   Umea lotsagabetu egin dela.
-   Umea hanpatu egin dela.
-   Umea zahartu egin dela.
 
- Umeari txikitan ipuinak kontatu ..... , poztuko .....  -   balizkiezu 	litzateke.
-   bazenizkioten 	ziratekeen.
-   baliozue 	 zatekeen.
-   bazenizkiote 	zen.
 
- "Argia" astero jasotzen dugu etxean. Izan ere, aldizkari horren ..... gara. Aukeratu egokiena:  -   bazkideak
-   hartzaileak
-   harpidedunak
-   jasotzaileak
 
- Zein da zuzena?  -   Medikuarenean izan naiz.
-   Medikurengandik nator.
-   Medikuan egon naiz.
-   Medikutik nator.
 
- Gu denok amaitzeko gogoz, eta hara non hasi zitzaigun Patxi .....  -   ez daki-badakit...
-   jakin-ez jakin ...
-   ez dakit zer-badakit zer...
-   hitzez hitz ...
 
- Pozik atera zen etxetik, ezpainak gorri-gorri .....  -   margotu ahala.
-   margotuta.
-   margotuz.
-   margotutak.
 
- Bikote hori etsiak jota dago istripua gertatu zenetik. Zer esan nahi du?  -   Bikotea hezur mamitan dagoela.
-   Bikotea gesu baten ezkontzear dagoela.
-   Bikotea lurrak jota dabilela.
-   Bikotea lur jota dagoela.
 
- Hainbat lan egin duenak beti eraman izan du, itzala nola, alfer fama halako bat gainean.Hau da:  -   Langile porrokotuaren irudi zaharrak ezin du itzali ospe handia eman izan dion alfer fama hori.
-   Hainbat lan egin zuela badirudi ere, alfer itzela izan zela diote beste batzuek.
-   Gaineko itzala erantziz gero, nabari da egiaz pertsona langilea eta alferra izan zitekeela.
-   Nagitzat ere jo izan dute, lan eskerga egin zuen arren.
 
- Ene bada, ez duzu lan makala!  Zer adierazi nahi du?  -   Oso lan ona burutu duela.
-   Oso lan arina duela.
-   Sekulako lana duela.
-   Erraz amaituko duela lana.
 
- Horrek ongi aski ezagutzen ditu Bilboko tabernak. ..... , zoaz berarekin. -   Hortaz
-   Aitzitik
-   Horratx
-   Hara hor, bada
 
- Zein da zerrenda zuzena?  -   Mailebu, gartzela, tortilla, ika-mika.
-   Mailegu, gartzela, tortila, hika-mika.
-   Mailebu, kartzela, tortila, ikamika.
-   Mailegu, kartzela, tortilla, ika-mika.
 
- Zein dago txarto?  -   Zer ekarri dizu amak, polit horri?
-   Zer erosi duzu, polit horrek?
-   Nondik zatoz, polit horí?
-   Pello gustatzen al zaizu, polit hori?
 
- Zein da zuzena?  -   Zenbait emakumeen gogoa.
-   Makina bat adiskideen iritzia.
-   Hainbat pertsonaren ustea.
-   Edozein jendearen bizimodua.
 
- Zein da zuzena?  Gure Xabiertxoren urtebetetzea da .....  -   irailak 7.
-   irailaren 7.
-   irailaren 7an.
-   iraileko 7an.
 
- Txuletak hezurrik gabe salduko dira aurrerantzean. Harridura adierazteko:  -   Baita horrelakorik ere!
-   Hamaika ikusteko jaioak gara!
-   Txuleta eder halakoak!
-   Zer txuleta eta zer txuleta-ondo!
 
- Zein dago gaizki?  -   Ezin bota diezaiokezu amaginarrebari etxeko giro petral aren errua.
-   Ezin diozu bota amaginarrebari etxeko giro petral aren errua.
-   Ez diozu etxeko giro petralaren errua amaginarrebari botatzerik.
-   Ezin diezaiokezu bota amaginarrebari etxeko giro petral aren errua.
 
- Zein dago gaizki euskara batuan?  -   Hiru asteetako epea eman zidan zorra kitatzeko.
-   Bost urteko ardoa hobea da hogeikoa baino.
-   Hamar herritako alkateek erantzun zioten politiko horrek egindako erronkari.
-   Gernika Bermeotik hamabi bat kilometrora dago
 
- Lasai hartu, ..... Aukeratu bukaera egokiena.  -   hori berdin dio eta.
-   horrek berdin zaio eta.
-   hori ez zaio ardura eta.
-   horrek berdin dio eta.
 
- Hemen nork bere nortasunari eustea ..... ez dago. -   bezain
-   beste
-   bezalakorik
-   bezala
 
- Hurrengo bikoteetan, zein dira sinonimoak?  -   lehorra 	hezea
-   alaia 	hitsa
-   uzkurra 	lotsatia
-   zabala 	estua
 
- lnork ikusian ere, ibil zaitez kontuz!  Aukeratu baliokidea.  -   Kontuz, ea norbaitek ikusten zaituen!
-   Kontuz, ea inork ikusten bazaitu!
-   Kontuz, norbaitek ikustearren!
-   Kontuz, norbaitek ikusiko zaituelakoan!
 
- Zein da zuzena?  -   Zu gonbidatuko bazintuzte, nik joan nahiko nuke ere.
-   Liburuak ez ezik, klasera ere koadernoa eraman beharra dago.
-   Arrunt jatorra eta ere on puska delakoan dago Andres.
-   Ni hirira etorri berria naiz. Beste horiek ere hala dirudite
 
- Arropa erosi berria ikuzgailuan sartu eta bi neurri txikiagokoa atera ez zait, ba! Jakina, urak ..... eta!  -   eman dio
-   txikitu du
-   hartu du
-   birrindu du
 
- Ordu erdi igaroko zuten gutxienez ekin eta ekin eztabaidan, norberaren iritzia txapeldun jarri nahirik. Bestela esanda:  -   Haiek ordu erdia emango zuten gutxienez, txapeldunaren izena erabakitzen.
-   Ordu erdia joango zitzaien eztabaidan, bietarik batek ere ez zuen atzera egiten eta.
-   Ordu erdiko ekitaldiaren ondoren, euren arteko eztabaida luzea izan zuten txapeldun zein izendatuko.
-   Biek ere txapeldun izan nahi eta ordu erdi luzeko eztabaida izan zuten gai jartzailearekin, nork bere gaia jarri nahirik.
 
- Giroak, garaiak edo interesak bultzatzen dute hainbaten borondatea.  Zein esaerak biltzen du ideia hori?  -   Haizeak nora, zapiak hara.
-   Gaur irriz, biliar negarrez.
-   Non fida, han gal.
-   Non ilundu, han ostatu.
 
- Zein da zuzena?  -   Ideia hori ez dirudi dioten bezain bikaina.
-   Eguna osorik egon gara bere zain.
-   Poltsa bete gozoki ekarri du Amaiak gurera.
-   Bilbon, taxisten pila bat dabil baimenarik gabe.
 
- Argaldu.............diozu, baina argazki honetan lodi samar ............. . 
 
 -   zarela zaude.
-   duzula ikusten zaizu.
-   zarela ikusten zaizu.
-   duzula ikusten zara.
 
- 136. Zelan idazten da kopuru hori?  -   Ehunda hogei eta hamasei.
-   Ehun ta hogei ta hamasei.
-   Ehun eta hogeita hamasei.
-   Ehunda hogeita hamasei.
 
- Lehenago etortzea asko zenuen. Zer esan nahi du?  -   Lehenago etorri behar zenuela.
-   Denbora asko igaro duzula etortzen.
-   Oraindik ere garaiz zabiltzala.
-   Behar baino lehenago etorri zarela.
 
- Hauxe eskatzen zion herriko medikuak antzinako apaiz zaharrari: Jauna, ibil ..... bizkorrago, eta egin ..... sermoi laburragoa!  -   bedi 	beza
-   beza 	bitza
-   bitez 	begi
-   dadin 	dezan
 
- Urteak gorabehera, itxura fisikoa inoiz aldatzen ez zaien zorioneko pertsona horietakoa izan da gure Juanito. Hots:  -   Juanitoren itxura fisikoan urteek eraginik ez izateak poztu egiten du.
-   Urteek itxura fisikoan gorabeherarik ez izan arren, zorionekoa izan da Juanito.
-   Juanito pertsona zoriontsua da, urteek ez baitute eraginik izan harengan.
-   Juanito zorteko pertsona da, urteen joanak ez baitu eraginik izan haren itxura fisikoan.
 
- Zeinekin lotuko zenuke errun aditza?  -   Errukiarekin.
-   Erruarekin.
-   Arrautzarekin.
-   Astoarekin.
 
- Bere gauzak kontatzeko ez zuen inor. Hori izan zen zahartzaroa goibeldu ziona. Beraz:  -   Bere gauzak nori kontatu eduki ez izanak goibeldu zion zahartzaroa.
-   Bere gauzak nori kontatzeko ez izateak goibeldu zion bere zahartzaroari.
-   Bere gauzak nori kontatu ez izana goibeldu zion zahartzaroa.
-   Bere gauzak nori kontatzerik ez izateak goibeldu zion zahartzaroa.
 
- Berekoikeriak itsututa zeukan. Bestela esanda:  -   Hain zen berezia, ezen ez zuen ikusi ere egiten.
-   Itsua zen eta dena beretzat nahi zuen.
-   Bere buruaz soilik pentsatu beharrak galdu egiten zuen.
-   Gaiztakeriarako joera handia zuen.
 
- Herrixka malapartatu hartan, batek izan ezik, orok zekiten zein zen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena. Hau da:  -   Herrixka malapartatu hartan ez zegoen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekienik.
-   Herrixka malapartatu hartan ez zegoen inor gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekienik.
-   Herrixka malapartatu hartan bat bakarra zen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekiena.
-   Herrixka malapartatu hartan batek bazekien gaiztakeria hura burutu zuenaren izena.
 
- Egon zaitezte isilik eta ez .....  -   sartu zaratarik.
-   atera zaratarik.
-   sartu astrapalik.
-   ezazue egin zaratak.
 
- Bete-betean sinetsi zituen haren berbak. Hots:  -   Ozta-ozta sinetsi zituen.
-   Oso-osoan sinetsi zituen.
-   Ipi-apa sinetsi zituen.
-   Zeharka-meharka sinetsi zituen.
 
- ............, ez nuke horrelako astakeriarik esango.  -   Mozkortuta ere
-   Ezta mozkortuta ere ez
-   Mozkortuta ere ez
-   Ezta mozkortuta
 
- Entzundakoak entzunda burumakur alde egin zuen. Zer esan nahi du?  -   Pozarren joan zela.
-   Kezkati joan zela.
-   Adoretsu joan zela.
-   Lauhazka joan zela.