jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 05-05-28

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. Atzera begiratuz aise topatuko dugu literatur kritikak zeresan handiagoa eman zuen garairik.
2. Hainbat sari eskuratu ditu idazle horrek bere obrekin.
3. Haren bizitzako ohiko gertakariei buruzko hausnarketa laburtzat har daitezke ipuin horiek.
4. Eguzkiak laranja-kolorez tindatu zuen dena ilunabarrean, zerumugatik behera ezkutatu zenean.
5. Baieztatu ahal izan dugunez, Obaba leku iradokitzailea da edozein hizkuntzatako irakurleentzat.
6. Autorea poesia irakurle eta idazle handia dela gogorarazten digu obra honetan bildutako poema, narrazio eta kanta antologia paregabeak .
7. Idazle honen lana oso emankorra izan zen urte haietan.
8. Haiek baino ez ziren gauza lantegietan lan-uzteak deitzeko eta bukatzeko.
9. Sesio ugari sortu ohi zuten ikasle haiek eskolan.
10. Manifestariek euren pankarta eta leloak haizatzen zituzten oihu eta zalaparta artean.