- ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALA
 Zer moduz daude une honetan ikerlariak?
 -   Inoiz baino hobeto.
-   Beti bezain ondo.
-   Orain ez hain ondo.
 
- Zerk jarri ditu ikerlariak kili-kolo?  -   Klonazioaren inguruan jazo denak.
-   Klonazioari buruz hainbeste aldiz hitz egin izanak.
-   Esandako guzti-guztia gezurra izan dela ziurtatu izanak.
 
- Zenbat aldiz hitz egin du Ana Zubiagak irratikoekin?  -   Hego Koreako klonazioaz gehienez hirutan edo.
-   Klonazioaz hiru aldiz bai, behintzat.
-   Hemengo klonazioaz gutxienez hiru aldiz.
 
- Zein datu da egia?  -   Hwang-ek orain arte txakurrak baino ez dituela klonatu.
-   Hwang-ek txakurrak eta katuak ere klonatu dituela.
-   Hwang albaitariak animaliak klonatu dituela.
 
- Gizakiaren klonazioari dagokionez, ...  -   Den-dena gezurra da eta nahita eginda, gainera.
-   Nahiz eta iruzurra izan, ez da hain kolpe handia gizartearentzat.
-   lruzurra eta egia nahastuta daude lasterketa horretan.
 
-  BIGARREN ATALA
 Zer irabazi nahi zuen Hwang-ek gezurren bidez?
 -   Hainbat artikulu argitaratzea aldizkarietan.
-   Abilezia handia lortzea animaliak klonatzen.
-   Ez da oso garbi ikusten oraindik ere.
 
- Gizon horren zein alderdi gustatu zitzaion izugarri Anari?  -   Den-dena inolako trabarik gabe, beste ikerlariei emateko asmoa izatea.
-   Goi mailako ikerkuntza-enpresa pribatu bat sortzeko asmoa izatea.
-   Beste ikerlari batzuk gonbidatu nahi izatea.
 
- Zein zurrumurru hasi zen zabaltzen?  -   Obuluak kontratua bukatzen zitzaielako ematen zituztela emakumeek.
-   Erabilitako obulu asko laborategietakoak zirela.
-   Hwang-en laborategiko ikerlari batzuen obuluak zirela.
 
- Anaren ustez, etikaren aldetik zer ez da onargarria?  -   Hainbat lantegitako emakumeak behartzea obuluak ematera.
-   Obuluak kanpoko norbaitek dohainik ematea.
-   Obuluak norberaren laborategiko langileengandik lortzea.
 
- Hasiera batean zer pentsatu zuten ikerlariek?  -   Desberdintasun kulturalarengatik ematen zituztela obuluak.
-   Koreako eta hemengo jokabideak berdintsuak izan zitezkeela.
-   Hwang-en jokabidea ez zela egokia etikaren aldetik.
 
- HIRUGARREN ATALA
 Poliki-poliki, zein susmo geratu da agerian?
 -   Hwang-en asmoa zelulak banatzea izan zitekeela diruaren truke.
-   Diru asko ateratzen zuela zelulak salduz.
-   Artikulua argitaratu zuenetik diru dezente lortu duela.
 
- Argitalpenak direla eta, zer erabakitzen dute ikerlariek?  -   Aztergai duten lana egokia den ala ez.
-   lruzurren bat baldin badago argitaratu behar den ala ez.
-   Txostena bidali behar dioten ala ez editoreari.
 
- Zer gertatzen da zientzian?  -   Aztergai duten metodologia aplikatuz beste zerbait argitaratzen dutela.
-   lkerlari batek zerbait argitaratu ostean, besteak hori aztertzen hasten direla.
-   lkerlari askok, argitaratu ondoren, iruzurra egiten dutela.
 
- Antzeman al daiteke iruzurra izan den ala ez?  -   Bai, lehentxeago edo geroxeago antzematen da.
-   Bai, baina oso zaila da eta bitartean diru asko irabazten dute.
-   Ez, eta, gainera, bi edo hiru urtean diru asko lortzen da.
 
- Nolako egunak dira zientziarentzat?  -   Zientziarentzat itsusiak, baina ez gizartearentzat.
-   Itsusiak eta zipriztinez beteak.
-   Ilunak, baina itxaropentsuak.
 
- ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
 Auto handiak eta garestiak darabiltzagu orain harro-harro, baina gasolina erabat agortzen denean .....
 
 
 -   oilarrak egingo du kukurruku!
-   harrapa ezak hori!
-   negar orroak izango dira!
-   orduan izango dira kontuak!
 
- Nik egindako margoak ..... dira. -   zure bezalakoak
-   zureak bezala
-   zurearen bezala
-   zureak bezalakoak
 
- Idatzi dudanak ez nau gogobeterik utzi. Hau da:  -   Ez naiz guztiz pozik gelditu idatzi dudanarekin.
-   Ez dut gehiago idazteko gogorik.
-   Ez dit merezi.
-   Ez dut gogoz idatzi.
 
- Zein da zuzena?  -   Dagoeneko ez da etorri.
-   Honezkero ez da etorri.
-   Oraindik ez da etorri.
-   Aurki ez da etorri.
 
- Lanak berak bakarrik egin nahi ditu, inoren laguntzarik gabe. Hau da:  -   Bere kolkorako.
-   Bere baitan.
-   Bere kabuz.
-   Berekiko.
 
- Nor bere buruarekin asko haserretzen denean:  -   Madarikatu hori!
-   Hi bizi haiz, hi!
-   Harrapa ezak hori!
-   Deabruak naramala!
 
- Umeak haztea, zeregin luzea eta estutasun asko .....  -   diharduena.
-   dituena.
-   dirauena.
-   dituztena.
 
- ................. gustatu zitzaidan atzo eman zuten filma.  -   Izugarri
-   Pila
-   Sekulakoa
-   Itzela
 
- Bai, bai, baina ez ..... ahaztu nik esandakoa.  -   dakizula
-   bekizula
-   zaizula
-   diezazula
 
- Bilera igandean al da? Zein erantzun EZ da egokia?  -   Hala omen da.
-   Hala entzun dut.
-   Bai, antza.
-   Erne egon!
 
- Zein da zuzena euskara batuan?  -   Hori dionak arrazoia izan dezakela uste du.
-   Deitu gaitu, baino ez diogu kasurik egin.
-   Beti etxetik etxera dabiltzatenek ez dakite ezer etxez kanpokoaz.
-   Etengabeko aldaketa dela eta, nekez bereizten ditugu zaharra eta berria.
 
- Asko saiatu da nahi zuena lortzeko. Bestela esanda: Bere helburua lortzearren .....  -   kristorena aritu da.
-   egundokoan saiatu da.
-   ahalekoak hartu ditu.
-   inon direnak egin ditu.
 
- Euskara zenbait arlotan atzeratuta badago, euskaldunek ..... dute errua eta ez euskarak.  -   eurak
-   eurek
-   berauek
-   beronek
 
- Izugarrizko zeregina dugu esku artean, .....  Zein EZ da jarraipen zuzena? 
 
 
 -   bai, alajaina!
-   bai, uste!
-   bai, alafede!
-   bai, horixe!
 
- Zein da zuzena puntuazio zeinuei dagokienez?  -   Nire anaiak igeltsero jarraitu zuen; nik, berriz, irakasle.
-   Nire anaiak, igeltsero jarraitu zuen: nik, berriz, irakasle.
-   Nire anaiak igeltsero jarraitu zuen, nik berriz, irakasle.
-   Nire anaiak, igeltsero, jarraitu zuen; nik, berriz, irakasle.
 
- Zelan esaten zaio hegazti bati lumak kentzeari?  -   Errun.
-   Beratu.
-   Zuritu.
-   Lumatu.
 
- Bejondeizula! Ondoko zein esalditan kokatuko zenuke?  -   Hara: gaur ezin izan dut baina bihar lagunduko dizudala agintzen dizut, ..... !
-   Hara: nahikoa kalte egin didazu dagoeneko, eta ..... !
-   Hara: nahiago dut lan hau neuk bakarrik egin, ..... !
-   Jaka polita erosi duzu arin batean, dendarik denda ibili gabe, ..... !
 
- Alproja hura nire begien aurrean ez ..... jar eskatu nion.  -   zitzaidala
-   ziezadala
-   ziezadala
-   zidala
 
- Zein eguraldi izango dugun esaten du irratian nahiz telebistan .....  -   aro ikuskatzaileak.
-   eguraldi asmatzaileak.
-   aro ikusleak.
-   eguraldi iragarleak.
 
- Zein da aukera egokiena? Enpresak dietak, bidaiak eta otordu guztiak ordaintzen dizkio gerenteari; gainera,jaiegunak ere noiznahi har ditzake .....  -   Kristolako txolloa!
-   Hori pagotxa hori!
-   Hori da kuxidadea!
-   Horrek egin du egitekoa!
 
- Bolada gaizto haren ondoren, ederki kostata atera ginen zulo beltzetik. Hau da:  -   Bada egunkariak saltzetik bizi denik.
-   Badaude egunkariak saltzetik bizi direna.
-   Badago egunkariak saltzetik bizi direnik.
-   Badira egunkariak saltzetik bizi direla.
 
- Badira egunkariak saltzetik bizi direnak. Hau da:  -   Bada egunkariak saltzetik bizi denik.
-   Badaude egunkariak saltzetik bizi direna.
-   Badago egunkariak saltzetik bizi direnik.
-   Badira egunkariak saltzetik bizi direla.
 
- Amaitu esaera hau: Nori berea. ..  -   hori da parea.
-   eta niri neurea.
-   da gizalegea.
-   denon eskubidea.
 
- Zure lagun ..... autobusetik ..... ikusi genituen.  -   horiek jaisten
-   hoiek jexten
-   horreek jaitsiten
-   hoiek jeisten
 
- Zure lanari ..... egin diot, baina etxean aztertuko dut sakonago.  -   gainbegiratua
-   begitartea
-   begirakunea
-   begiramena
 
- Pozik ordainduko dizut; ..... ederto margotu didazu etxea.  -   alegia,
-   izan ere,
-   aitzitik,
-   beraz,
 
- Bizitzak asko irakatsi dit. Beraz, .....  -   eskarmentu handia dut.
-   eskarmentua hartuta nago.
-   eskarmentuak zoro narama.
-   eskarmentuz etsita nago.
 
- Hurrengo zerrendetan zein dira esanahi berekoak?  -   Pellokeria, ergelkeria, inozokeria.
-   Fereka, herra, nazka.
-   Aldartea, akidura, kemena.
-   Petrikiloa, pellokirtena, petrala.
 
- Zein da zuzena?  -   Frantziako irakaskuntzan batxilergora arte ez zuten azalpen-testurik erabiltzen.
-   Frantziako irakaskuntzan batxilergoraino ez zuten azalpen-testuak erabiltzen.
-   Frantziako irakaskuntzan batxilergora arte ez zituzten azalpen-testurik erabiltzen.
-   Frantziako irakaskuntzan batxilergoraino ez zuten azalpen-testua erabiltzen.
 
- Ederrarengana zatoz! Hori esango duzu .....  -   galdetu dizunaren aurrean zeure burua laudatu nahi duzunean.
-   solaskideak galdetutakoari buruz beste inork baino gehiago dakizunean.
-   solaskideak galdetutakoari buruz ezertxo ere ez dakizunean.
-   solaskideak galdetu dizunaz berak baino gehiago dakizunean.
 
- Akademian ..... sartu, eta ..... ateratzen gara.  -   hiruretan zazpietan
-   hiruetan zazpietan
-   hiruretan zazpiretan
-   hiruetan zazpiretan
 
- Hori ez da galduko: era batera edo bestera lortuko du nahi duena. Horrek ..... bere helburua beteko du.  -   hala-hola
-   hara eta hona
-   hala nola
-   nondik edo handik
 
- Zein EZ da egokia? Oso eguraldi kaxkarra omen dugu biharko, hala esan du irratiak .....  -   behinik behin.
-   behintzat.
-   bederen.
-   gutxienez.
 
- la naturala da lurrean bizi eta ortzira begiratzen duen gizasemearentzat astroak Lurraren inguruan dabiltzala pentsatzea. Hots:  -   Beste planetak Lurraren inguruan mugitzen direla pentsatzea gauza arrunta da gizakion artean.
-   Pertsonek gogoko dute naturan bizitzea eta zeruaz gozatzea, astroei begira.
-   Gizakia betidanik ohartu da astroak Lurraren inguruan jiraka dabiltzala.
-   Gizakiak berezko joera du naturan bizitzeko, ortzira begiratzeko eta astroez pentsatzeko.
 
- Zein da zuzena?  -   Hitz gutxikoa bezain esku trebekoa da artisau zuhur hori.
-   Guraso batzuek hain asko babesten ditu seme-alabak, non alferrik galtzen dituzten.
-   Neska-mutil erasotuak besteen desberdinak izan ohi dira sarritan.
-   Harrigarria da meritu gabeko pertsonaiok inoiz baino arrakasta handiena lortzea.
 
- Zein da zuzena euskara batuan?  -   Lehengoan etorri ginanean botella batzuk ekartzea ahaztu zitzaigun.
-   Asko ikasi arren, gero eta gutxiago dakien susmoa du zenbaitek.
-   Gizon dotore asko egon ezkero, gizon arruntak ahazteko arriskua dago.
-   Agindu zorrotzak bete erazi zizkien kapitainak soldaduei.
 
- Telesaio horren arduradunak ezertxo ere ez du aldatu: iazko aurkezleak, iazko kontuak, iazko gonbidatuak ... Hortaz:  -   Lehengo lepotik burua.
-   Egonean dago.
-   Bertan behera dago.
-   Egonarri handia du.
 
- Azpiegitura erraldoiak garatzeaz landa, gizakiaren kezkak ez dira betikoetatik larregi urrundu. Hots:  -   Azpiegiturak ikaragarri garatu dira eta landak desagertzeko zorian daude.
-   Azpiegiturak ikaragarri garatu direlako gizakiaren kezkek bere horretan diraute.
-   Azpiegiturak ugaritu dira; dena den, gizakiaren kezkak lehengoxeak dira.
-   Azpiegiturak garatu ez direlako gizakia kezka berberek arduratzen dute.
 
- Kirolean balio ez duen hark beste zerbaitetarako balio .....  -   luke.
-   liteke.
-   lezake.
-   litzateke.
 
- Erabakietan, iritzietan ... guztiak ados daudela adierazteko zein esapide erabiltzen da?  -   Aho batez.
-   Aho batean.
-   Aho betean.
-   Ahoz gora.
 
- Udalari, urtero, trafikoak eragindako kalteak .....  -   bi milioi euro kostatzen zaio.
-   bi milioi euro kostatzen dio.
-   bi milioi euro kostatzen zaizkio.
-   bi milioi euro kostatzen dizkio.
 
- Mikel ez beste guztiak etorri ziren bilerara.  Aukeratu esanahi berekoa.  -   Mikelekin beste guztiak etorri ziren bilerara.
-   Mikel baino ez zen bilerara etorri.
-   Guztiak etorri ziren Mikel izan ezik.
-   Guztiak etorri ziren Mikel ezean.
 
- Lanean hilabete eman dut eta 200 euro besterik ez didate eman. ..... geratu naiz!  Aukeratu segida egokia.  -   Aho zabalka
-   Zur eta lur
-   Zeru eta lur
-   Txundi-txundi
 
- Nola irakurtzen da 3/4 + 6/8 = 1  -   Hiru lauren gehi sei zortzien berdin bat.
-   Hiru lauren gehi sei zortziren berdin bat.
-   Hiru laurden gehi sei zortziren berdin bat.
-   Hiru laurden gehi sei zortzien berdin bat.
 
- Arrisku handien aurrean atzera egiten du Mikelek, ..... egiten da.  -   pipildu
-   kikildu
-   sumindu
-   bipildu
 
- Gaur ere liburu artean eman behar duzu arratsalde osoa? Aukeratu erantzun egokia:  -   Behar emango, ikasturtea atera nahi badut!
-   Beharko, ikasturtea atera nahi badut!
-   Beharrean eman, ikasturtea atera nahi badut!
-   Behar izanda, ikasturtea atera nahi badut!
 
- Hego Amerikako herri gehienek ez dituzte oinarrizko premiak betetzen. ..... Afrikakoek.  -   Are gutxiago
-   Hain zuzen ere
-   Halaber
-   Oro har
 
- Hitz zerrenda horietan, zeinetan daude ortografia akatsak?  -   Higuina, jardun, zapuztu.
-   Zimurtu, hunkitu, kutsatu.
-   Ausnartu, traketsa, serbitzu.
-   Ahotsa, garrantzitsua, horma.
 
- Zein hitz zerrenda da zuzena euskara batuan?  -   Grado, minuto, segundu, gramo.
-   Gradu, minuto, segundo, gramo.
-   Gradu, minutu, segundu, gramu.
-   Gradu, minutu, segundo, gramo.
 
- Gure laguna bere onetik aterata zebilen. Hau da:  -   Pozik zebilen.
-   Triste zebilen.
-   Nekatuta zebilen.
-   Aztoratuta zebilen.
 
- Guri egin lasai euskaraz, neska, euskaldunak ..... eta.  -   gaituk
-   gintuan
-   gintunan
-   gaitun
 
- Loteria tokatu zaio Martini eta, jakina, .....  -   pozak amorratzen dago.
-   pozaren pozez dago.
-   poz batean dago.
-   pozez dilindan dago.
 
- Eredutik ikasiko bada, ikasteko ezagutu egin behar da eredua. Hau da:  -   Eredua eskola ona da ikasi nahi duenarentzat.
-   Ikaskizun da eredua, eredugarri gertatuko bada gero.
-   Ikasteko egokiak gerta daitezen, eredu onak soilik ezagutu behar dira aurretik.
-   Biak dira beharrezko: eredutik ikastea eta ikasitakoa eredu bihurtzea.
 
- Norbaitek Zer, ba al gara? galdetuko balizu, nola erantzungo zenioke?  -   Bai, badakizu banaizela.
-   Bai, berehalaxe naiz!
-   Bai, zaude horretan!
-   Bai, hi hago egotekoa!
 
- Segidako multzoetan zein da zuzena?  -   Zenbait amarekin / hamaika pertsonaren / Luisi
-   Zenbait amarekin / hamaika pertsonen / Luiseri
-   Zenbait amekin / hamaika pertsonaren / Luiseri
-   Zenbait amarekin / hamaika pertsonen / Luisi
 
- Zein da egokiena?  -   Azterketa pixka bat zaila jarri digu.
-   Jende bat plazan gelditu da bere protesta azaltzeko.
-   Asko ari dira hitz egiten honetaz bai telebistan, bai egunkarietan.
-   Horrela badabiltzate, bizitzeko gogoa kenduko diete.
 
- Zein EZ da zuzena?  -   Gorriak atera zaizkio emaitzak ikusi dituenean.
-   Ume gorriek garaiz erretiratu behar lukete.
-   Emakume hori gorriak ikusia da gaztetan.
-   Larru gorritan jaiotzen gara guztiok.
 
- Zein da zuzena?  -   Egia da, baina hori ez dago zertan esan beharrik.
-   Ibonek lehen saria irabazi zuelakoa laster zabaldu zen.
-   Zer egin gure osasuna hobeagoa izateko? Ez erretzea.
-   Nahiz eta oso erraza dirudi, lan handia dago hor atzean.
 
- Zein da zuzena puntuazio zeinuei dagokienez?  -   Haiek, gu hemen gauden bitartean, ez dira mugituko, ez.
-   Haiek gu hemen gauden bitartean ez dira, mugituko, ez.
-   Haiek gu hemen, gauden bitartean, ez dira mugituko ez.
-   Haiek gu hemen gauden bitartean, ez dira mugituko ez.
 
- Ogia amaitu zaigu. Atzokorik nahi?  -   Beste barik ...
-   Ezer gehiago ez badago ...
-   Beste ezeren beharrean ...
-   Besterik ezean ...
 
- Erretiratu zenez geroztik, etsiak ..... bizi da Manuel.  -   josita
-   hartuta
-   helduta
-   konponduta
 
- Ondorengo esaldietatik zein EZ da zuzena?  -   Ikasiz ikasten da ikasten.
-   Lagunak engainatuz deus gutxi lortuko duzu.
-   Han zihoazen mendian gora soinua joaz.
-   Ondo atera zaie, pentsatu zuten bezala gertatuz.
 
- Zein da zuzena?  -   Berandu bazabi1tzate ere, itxarongo zaituztet.
-   Garestia da, baina erosteak merezi du.
-   Talde-lana zein garrantzitsua den azaltzen ari nintzaien.
-   Moto gidariak kaskoa du, baina oinezkoari ez dio ezerk babesten.
 
- Osaba Domingo gorbata ..... etorri da. -   eta guztiz
-   eta guzti
-   eta guztiarekin
-   eta guztia
 
- Bidaia antolatuei muzin egiten dietenak asko diren arren, .....  -   badira bidai agentzietara jotzea nahiago dutenak ere bai.
-   badira ere bidai agentzietara jotzea nahiago dutenak.
-   badira bidai agentzietara jotzea nahiago dutenak baita ere.
-   badira bidai agentzietara jotzea nahiago dutenak ere.
 
- Zerrenda hauetan, hitz bat lekuz kanpo dago.  -   Haritza, pagoa, lizarra.
-   Marrubia, arana, masusta.
-   Bildotsa, erbia, izokina.
-   Oiloa, ahatea, antzara.
 
- Mireni ez dena sinetsi; izan ere, hark esaten duenari .....  -   beroarena kendu behar zaio.
-   babak eltzetik atera behar zaizkio.
-   ez ikusiarena egin behar zaio.
-   adarretatik heldu behar zaio.
 
- Maltzurkeriaz engainatuko baninduzu, .....  -   larrutuko nizuke.
-   larrutu egingo nizuke.
-   larrutu egingo zintuzket.
-   larrutuko zintudan.
 
- Igeltsua nuela, ezin izaten nuen ..... sagarra. -   aletu
-   mamurtu
-   murtxikatu
-   zuritu
 
- Abortuaren auzian, eutanasiarenean ez bezala, ez nauzu gogaide. Bestela esanda:  -   Abortuaren auzian ez gara iritzi berekoak, eutanasiarenean ere ez garen bezalaxe.
-   Ez nator bat zurekin abortuaren auzian; bai, ostera, eutanasiarenean.
-   Eutanasiaren auzian bat ez gatozen heinean ez dugu eIkar hartzen abortuarenean.
-   Abortuaren auzian eutanasiarenean bezainbesteko adostasuna dugu.
 
- Ume-hizkuntzan, haurrari jaiki eta kalera ateratzeko esateko:  -   Goazen apapa!
-   Egin apatx!
-   Segi kalera!
-   Ospa kalera!
 
- Zein EZ da zuzena?  -   Erruduntzat hartu ninduten guztiek.
-   Laguntzaren ordainetan afaltzera gonbidatuko zaitut.
-   Asko saiatu ondoren, jakitun batean bihurtu da Ane.
-   Postal bana idatzi nien nire lagunei.
 
- Bere ahalegin guztia egin du horretarako. Hau da:  -   Bapo jardun du.
-   Saiatu beharrean ibili da.
-   Eginahalean ibili da.
-   Hinki-hanka ibili da.
 
- Gure umea ..... jaio zen.  -   2004ko uztailaren 8an, arratsaldeko zortzietan
-   2004eko uztaileko 8an, arratsaldeko zortziretan
-   2004.eko uztailak 8, arratsaldeko zortzitan
-   2004.eko uztailan 8an, arratsaldeko zortziretan
 
- Aizue! Hemendik aurrera iturriko ura ere ordaindu egin beharko dugu!  Erantzun egokiena:  -   Gaitz erdi!
-   Ez da izango!
-   Ez, ordaindu barik!
-   Faltatzen zitzaiguna!
 
- Zein da zuzena?  -   Zenbat eta zaharrago, orduan eta kaskagogorrago.
-   Zenbat eta zaharrago, orduan eta kaskagogorra gehiago.
-   Zenbat eta zaharragoa, gero eta kaskago gorragoa.
-   Gero eta zaharragoa, gero eta kaskagogorragoa.
 
- Gizartean hizpide dutenak alde banatan finkatu dira, korapiloa aska dezakeen erdibidetik gero eta urrutiago. Hau da:  -   Alde eta kontrakoek uko egin diote korapiloa askatzeari, gizartearen hizpidetik gero eta urrunago baitaude.
-   Aurkako pentsamoldeek elkar ezabatu eta ukatu nahiko lukete, topagune egokia aurkitzearren.
-   Talde kontrajarriak konponbidea erabakitzen den gunetik urrun kokatu dira, elkarrengandik ihesi.
-   lkuspegi ezberdinak uztartze aldera, muturretara jo dute korapiloa askatzekotan diren bi taldeek.
 
- Tertuliano enperadoreak ez zeritzon ongi haurrak bataiatzeari. Zer esan nahi du?  -   Ez zegokiola berari haurrak bataiatzea.
-   Ez zuela nahi haurrak bataia zitezen.
-   Ez zuela inoren haurrik bataiatu nahi.
-   Ez zueta nahi haurrak bataia ez zitezen.
 
- Zein da zuzena?  -   Ez didate utzi hori egitea.
-   Ez didate utzi hori egiten.
-   Ez naute utzi hori egiten.
-   Ez naute utzi hori egitea.
 
- Berak jakingo du araudia betearazteko gai den ala ez, berak beste inork baino hobeto. Hau da:  -   Berak jakin behar du inork behartu gabe araudia betetzeko gai den.
-   Berak jakingo du araudia ezinbestean bete beharreko kontua den.
-   Berak jakingo du ondoen besteek araudia bete dezaten lortzeko gaitasunik duen.
-   Araudia betetzeko gaitasuna duenak berea du besteei betearazteko jakituria.
 
- Iritzi kontrajarriak alderatu, eta iritzien arteko talka horretatik egia ateratzen ahalegintzea omen da eztabaida. Hau da:  -   lritziak adostu eta egia zein den aztertzea da eztabaidaren helburua.
-   lritzi kontrajarriak baztertu eta egiazkoak hautatzen ditu eztabaidak.
-   Eztabaidan, ideia kontrajarrien lehiatik sor daiteke egia.
-   Egia maite du eztabaidak, eztabaidagileen iritzi kontrajarriak baino areago.
 
- Gizon hark bere onenaz aurrera zirudien. Hau da:  -   Sasoi betean zegoen.
-   Hiltzear zegoen.
-   Adinekoa zen.
-   Gazte-gaztea zen.
 
- Estu hartu zuten, eta baietz erantzun zien.  Hots: -   Gogor egin zioten.
-   Leku estuan jarri zuten.
-   Abegi onez hartu zuten.
-   Harrera lehorra egin zioten.
 
- Pitagorasek zioenez, ez daki berbetan isiltzen ez dakienak. Hau da:  -   Ezinezkoa da, aldi berean, hitz egin eta isilik egotea.
-   Hitz egiten jakiteak isilik egoten jakitea eskatzen du.
-   Isiltzen jakitea eta hitz egiten jakitea elkarrekin joan ohi dira beti.
-   Ez dago ezer, apal, xume eta isilik adierazi ezin daitekeenik.
 
- Afaltzen ari diren lagunei:  -   On degizuela!
-   Bejondeizuela!
-   Aseko al zarete!
-   Baduzue komeria franko!